ULIBARRI EUSKALTEGIKO GATAZKA AURRERA

Ulibarri euskaltegiko langileak A14eko Greba Orokorrean

Ulibarri euskaltegiko langileek astelehen eta ateazkenetan Gardoko kaleko 3.ean, euskaltegiaren atarian, elkarretaratzeak burutzen jarraitzen duten 5 langileen kaleratzea salatzeko eta irtenbide duin bat aldarrikatzeko. Konzentrazioak, ohi bezela, goizetan  9:45-10:15 eta arratsaldetan 17:45-18:15.etan dira. Hoietara hurbiltzeko deialdia bere horretan dirau eta datorren abenduaren 5ean Eusko Jaurlaritzak Bilboko Gran Via kaleko 85.ean daukan egoitzan euskaltegiko enpresaburuen eta langileen arteko konziliazio bilera burutuko denez, egun hortarako ekintza burutuko den ordurako, goizeko 10:15etan bertan  beste elkarretaratze bat egiteko proposamena dago.

KALERATUTAKO LANGILEEKIN ELKARTASUN OSOA! KALERAKETEN ORDEZ LANORDUEN BANAKETA! BORROKA DA BIDE BAKARRA!

Leave a Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.