Gobernuak Hezkuntza publikoan murrizketak inposatu ditu

Aurretik PPko gobernuak hezkuntza publikoaren alorrean inposatuko dituen murrizketak zehaztuz, egun hauetan espainiar Hezkuntza eta Kultura ministroak hartuko dituzten neurri nagusiak jakinarazi ditu.

-Ikasleen ratioa, hau da ikasle talde edo gela bakoitzean egon daitezkeen gehienezko  ikasle kopurua, handitu egingo da: Lehen Hezkuntzan 25 ikaslera eta Bigarren Hezkuntzan 30 ikaslera. Ikasgeletako masifikazioa handitu egingo da elkarbizitza eta portaera arazoak larrituz, arreta personalizatua eskaintzeko aukera murriztuz, e.a.

-Irakasleen lan ihardunaldian astero bete beharreko ordu lektiboen kopurua handituko da: Lehen Hezkuntzan 25 ordutara eta Bigarren Hezkuntzan 20 ordutara. Ez dira aipatzen honek suposatzen dituen lanordu “extren” igoera: klaseak prestatzeko, ariketak/lanak zuzentzeko, ebaluaketa-lanetarako, e.a.

-10 egun baino gutxiagoko bajak irakasle interinoen bitartez bete ordez ikastetxeak berak, dituen irakasleekin bete beharko ditu, zaintzak dauzkaten irakasleen bitartez.

-Neurri hauekin hurrengo ikasturtean estatu mailan 100.000 irakasle interino gutxiago kontratatuko direla aurreikusten dute.

-Unibertsitateko matrikulazio eta tasak %25 igo ahal izango dituzte.

Neurri guzti hauek hezkuntza publikoaren kalitatean ematen ari den beherakada nabarmena sakontzeko,  hezkuntza pribatuarekin dagoen aldea handitzeko , eta hezkuntzako langileon baldintzak okertzeko bakarrik balioko dute. Eta gainera antzeko neurriak prestatzen ari dira osasun publikoaren gastua murrizteko! Neurriak, gobernuak apirilaren 20an Errege Dekretu baten bitartez indarrean jarri ditu eta aurrekariak ikusita arazorik gabe inposatu egingo dizkigu. Ikusteko dago PSE-PPren Eusko Jaurlaritzak zer egingo duten…Hezkuntza komunitate osoak -ikaslegoak, irakaslegoak eta beste langileak, gurasoak- bat eginda erantzun gogorra eman behar diegu murrizketa onartezin hauei guztiei, hoiek atzera bota ahal izateko!

Leave a Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.