Martxoaren 29ko goizeko ordu txikietan Italiako polizia politikoaren talde bereziek –ROS- hainbat anarkisten etxeak miatu zituzten eta Firenze-n lau lagun 22 orduz atxilotu zituzten.
Perugiako epaitegiak, bertako fiskala den Manuela Comodi-ren eskaerari jarraituz burutu duen operazio errepresibo hau “Culmine” eta “Parole Armate” blog anarkista insurrekzionalistak argitaratzen dituzten lagunen aurka eta hoiekin harremanetan dauden ekintzaileen aurka zuzenduta dago. Firenze, Brescia, Pisa, Genova, Catania eta Ravenako hirietan hainbat lagunen etxeak miatu dituzte, bertatik material informatikoa eta gutunak bahituz (bereziki Gabriel Pombo Da Silva, Marco Camenish eta Greziako preso anarkisten gutunak).
Aipatu bezela Firenzen 4 lagun atxilotu zituzten eta 22 orduz polizia etxean galdekatu ondoren aske utzi zituzten. Lagun hauei “delituak burutzeko legez kanpoko erakunde subersibo bateko kideak izatea” leporatu diete, FAI (Federazione Anarchica Informale) taldekoak ain zuzen, eta zaintza neurri zorrotzak ezarri dizkiete.
Aldi berean poliziak aipatutako blog-en posta elektronikoak kontrolpean hartu ditu eta posta guztiak aztertzen ari da, beraz kontuz ibili!
Elkartasun osoa jazarritako lagun guztiei! Elkartasun osoa sistema ustel honen aurkako borrokalariei! Jo eta ke!
Informazio gaurkotua: www.informazione.info