PPren Lan Erreformaren neurri nagusiak

Formakuntza kontratua:

16-30 urte bitarteko gazteentzat; orain 30 urtetaraino luzatzen da.

Langabezi tasa %15a edo handiagoa baldin bada adina 33 urtetaraino luzatu daiteke.

Soldata gaur egungo Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren (SMI) %75-85 bitartean kokatu daiteke, hau da 480-500 euro artean.

Enpresek Gizarte Segurantzari langilearengatik kotizatu beharreko diru kopurua murrizten da (%100eraino zenbait kasutan). Gainera enpresek, lehenengo kontratua duten gazteak kontratatzeagatik 3000 euro bitarteko diru laguntza jasoko dute.

Ekintzaileentzako kontratua:

50 langile baino gutxiago dituzten enpresantzat (Espainiar estatuan %99,23).

Langileentzat urte beteko froga-aldia ezartzen du; orain arte 2-3 hilabetetakoa zenean (gehienez 6 hilabetetakoa). Aldi honetan langilea kausa jakinik gabe eta kalte ordainik jaso gabe kaleratua izan daiteke.

Enpresak langilea bere soldataren %25a langabezi prestakuntzarekin ordaintzera/osatzera behartu dezake (kontratua lortu nahi badu).

Enpresek, lehenengo kontratua duten gazteak kontratatzeagatik 3000 euro bitarteko diru laguntza jasoko dute.

Enplegu-erregulazio espedienteak (ERE):

Orain arte administrazioak gainbegiratu eta onartu behar bazituen, orain baimen hori ezabatu egiten da etaenpresak 15 eguneko epe batekin ERE bat abian jarri dezake eta berak aukeratu ditzazke kaleratuko dituen langileak. Langileentzako kalte ordainak Estatuak ordainduko ditu.

Administrazioentzat lan egiten duten langileei ere ezarri ahal izango zaizkie neurri hauek 3 hiruhilabete jarraietan aurrekontu publikoetan murrizketak ematen baldin badira.

Bidezko kaleraketak:

Arrazoiak: Orain arte arrazoi ekonomikoak (galerak), teknikoak, enpresaren antolaketa edo ekoizpenarekin lotutakoak. Eta orain bi hilabetetan zehar gaixotasun bategatik 9-20 egunetan lanera ez joategatik norbait kaleratzeko aukera dago.

Kalte ordainen murrizketa: 45 egunetako soldata lan egindako urte bakoitzekoa baze orain 33 egunetara murrizten da, eta gehienezko muga 42 ordainketetan bazegoen orain 24ra murrizten da.

Lan baldintzen aldaketa:

Arrazoi ekonomikoak (galerak), teknikoak, edota enpresaren antolaketa edo ekoizpenarekin lotutako arrazoiengatik enpresak lan baldintzak aldatu ditzazke: soldaten murrizketa, ihardunaldien murrizketa  (%10-70 bitartean), jarduera edo ordutegien aldaketa, etab.

LAN ERREFORMA HONEN AURKAKO BORROKA EZINBESTEKOA DA LAN BALDINTZEN PREKARIZAZIO BASATIA GELDIARAZTEKO !!!

KRISIAREN ERANTZULEAK BANKUAK ETA KAPITALISMOAREN FINANTZA SISTEMA ETA HOIEN SERBITZARIAK DIREN GOBERNUAK IZAN DIRENEAN, HAIEK SORTU DUTEN EGOERA HAU KRISIALDIAREN ONDORIOAK JASATEN DITUEN LANGILEGOAREN BALDINTZAK OKERTZEKO BALIATU NAHI DUTE, LAN ESKU MERKEAGOA ETA OTZANAGOA LORTZEKO.

Leave a Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.