Lan erreformaren benetako indargabetzearen alde!

Eusko Jaurlaritzak eta Osasun saileko arduradunek COVIDarekin positibo eman dutenak edo hauekin harreman zuzena izanda txertaketa pauta osatu gabe dutenak konfinatzea erabaki dute…adingabekoak edota menpekoak direnak barne. Honek kontziliazio arazo larria eragiten die haien zaintzapean konfinatutako adingabekoren bat izanik negatibo eman eta txertoak jarrita duten langileoi, lanera joatera behartzen zaielako.

Konfinatutakoak zaintzeko alternatiba bakarra (posible denean) «norberaren kontuetarako egunak» eskatzea da (Hezkuntzan adibidez bigarren egunetik aurrera soldata galera dakarrena). Zorionez sanitarioak «gure» agintariak eta enpresariak baino solidarioagoak eta enpatikoagoak dira eta egoera hauen aurrean laneko bajak errazten ari dira. Baina mediku guztiek ez dute hau egiten, Mediku Ikuskaritzak ez du beti onartzen eta larriena pandemia hasi zenetik ia bi urte igaro ostean oraindik langileon eskubidea izan beharko litzatekena aitortzeke jarraitzen du.

Bizkaiko CGT-LKN ren Hezkuntzako sail sindikaletik langile batek konfinatutako norbait zaindu behar duenean automatikoki efektu guztitaraki «laneko gaitasunak eragindako baja»ren parekoa izango zen «lan exentzio» bat ematea aldarrikatzen dugu, inolako soldata galerarik edo kalterik gabe. Eta bestelako kontziliazio neurri osagarriak indarrean jartzea ere eskatzen dugu: haurtzaindegi publikoen sarea indartzea eta hoien ordutegia zabaltzea, hezkuntzan dauden familien arretarako bitartekoak eta ordutegiak egungo lan baldintzetara egokitzea (hezkuntzako langileak kaltetu gabe), zaintzarako lanaldi murrizketak benetan babestea, etabar.

Hezkuntzan soilik gertatzen den beste gauza salagarria bat azpimarratu nahi dugu, pandemia hasi zenetik jada ia bi urte pasa direnean langileoi baja txostenak paperean anbulategietan jasotzera eta era berean lantokietan entregatzera behartzen jarraitzea da (beste sektoreetan telematikoki egiten den bitartean), ; konfinatuta dauden langileontzat kezka bihurtzen baita.

Gobernuaren eta patronalaren kudeaketa txarraren, gizalege faltaren eta osasungintzan zein gizarte eta lan mailan inposatutako murrizketa jarraien kostu ekonomikoa langileriak ordaintzea onartezina da. Eta horren aurka egiten ez dugu etsiko. Kalitatezko hezkuntza sistema eta gizarte jasangarri eta bizigarri bat lortu aldera langlleon , gazteon eta familien eskubideak babestu eta bateratu behar ditugu.

Bizkaiko CGT-LKN ren Hezkuntzako sail sindikala –CGT-LKN sindikatua