Esleipen sistema berriaren inguruan Hezkuntza Saileko Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzari bidalitako idatzia

CGT-LKN sindikatuko Hezkuntza Publikoko Langileon Bizkaiko Sail Sindikaletik 2021/2022 ikasturterako oraintxe burutu den irakasleen lanpostuen esleipen prozesuan erabilitako sistema berriaren inguruan zenbait kezka eta kexu aurkeztu nahi ditugu, geroko prozesuetan hobekuntzak burutu aldera:

1. Eskabidearen itxiera: Hautagaiek plazak aukeratu ondoren haien eskabidea bete eta gorde ostean, eskabidera sartzeko esteka irekita jarraitzen du…eskabidea ixteko zein plazen aukeraketa Hezkuntza Sailera bidali dela egiaztatzeko aukerarik ez dago. Eskabidea egiteko formularioan plazen aukeraketa gerora aldatu ezingo dela eta Hezkuntza sailak jaso duela bermatzen duen botorik/aukerarik ez dago (PDF ziurtagiriaz gain). Horrek ziurgabetasuna eragiten du, erabiltzailearen datuen lapurreta edo suplantazio bat gertatu ezkero, haren baimenik gabe eskabidea aldatzea posible egiten duelako. Sistema honek askori eskabidea benetan ondo itxi eta bideratu izanaren zalantza eragin die.

2. Eskabidea burutzeko urratsak zenbaitentzat nahasiak gertatu dira eta atzera egiteko aukera ematen dutenez askotan ondo bete izanaren inguruko kezka pizten dute.

3. Plazen aukeraketa: Aldez aurretik norberaren aukeraketa irizpideei egokitzen diren plazak zehaztuta izateak (“derrigorrezko”moduan agertzen diren hoiek) erosoa dirudien arren, plaza hoien aukeraketan akatsik ez dela izan bermatzerik ez dago, ezta hautagaiaren irizpideetara egokitzen diren eta zerrenda orokorrean dauden plaza guztiak eskabidean ez agertzea ere. Aukera bakarra zerrenda orokorra deskargatzea eta egiaztatzea da. Akatsa gerta daiteke nik ere ez da aurreikusi, zabaldutako bideo tutorialak argi uzten duen moduan, gertatu ezkero ez duelako argitzen nola zuzendu ahal den. Plazak hautatzeko itsu itsuan eskabideak aurkeztutako zerrendara mugatu behar zara.

4. Aukeraketa filtroak: Batetik destinoaren arabera soilik filtratu daiteke, ikasgaia edo ihardunaldi mota bezela hain garrantzitsuak diren beste irizpideen araberako bilaketatik ezin denean egin. Filtroa beraz partziala da, ez dituelako jasotzen hautagaiaren irizpide guztiak jasotzen. Bestetik ez da benetazko filtro bat, zehaztutako irizpideak betetzen dituzten plazan soilik nabarmendu egiten dituelako eta hori lagungarria bada ere plaza hoiek besteen artean bilatzen ibili beharra dago.
5. Plaza bakoitzaren inguruko informazioa ahalik eta osoena eta uniformeena izan beharko luke, ihardunaldi mota, ikasgaiak, mailak eta eginbehar bereziak ondo zehaztuta.

6.Esleipen prozesua beti abuztuaren erdialdean hasten denez erreklamazioak eta kexuak behar bezela burutzeko eta zuzentzeko aukerak eta epeak eskasak dira (egungo osasun egoera bereziarekin areagotzen den arazoa).
Bilbon, 2021ko abuztuaren 18an

CGT-LKN sindikatuko Hezkuntza Publikoko Langileon Sail Sindikala

hezkuntza@cgt-lkn.eus