Inicio Comunicados EUNEIZ EZ

EUNEIZ EZ

por CGT-LKN Araba

Agiria sinatzen dugun sindikatuok uko egiten diogu irabaziasmoko EUNEIZ (European University Gasteiz) unibertsitate pribatua Gasteizen martxan jartzeko baimena emango dion legeproiektuari. Legeproiektuak Eusko Jaurlaritzaren oniritzia jaso zuen martxoaren 16an, eta orain, Eusko Legebiltzarraren onarpena behar du indarrean sartzeko.

UPV/EHUn lan egiten dugunok kezka handiarekin ikusten dugu, unibertsitate publikoari egindako diruekarpenak ez nahikoak diren bitartean, unibertsitatepribatuei gero eta erraztasun gehiago ematen zaiela eta gero eta diru publiko gehiago bideratzen zaiela. Honek guztiak ikasleek ordaindu behar dituzten tasetan, plantilla nahikoa ez izatean, irakasle eta ikertzaile batzuek pairatzen dituzten soldata eskasetan, ikerketa egiteko baliabide urriak izatean eta abar luze batean eragiten du

Anitzak dira guztion dirua kudeatzeko ardura dutenek EUNEIZ ez babesteko arrazoiak

1997tik hona unibertsitate ikasleen kopurua ez da aldatu, eta unibertsitate pribatuen kopurua, aldiz, etengabe handituz doa. Goimailako hezkuntzaeredu publikoaren aldeko apustua egin ordez, EUNEIZ bezalako proiektuek ordezkatzen duten hezkuntzanegozio eredua ari dira lehenesten. Unibertsitate pribatuek, EUNEIZ barne, elitismoa sustatzen dute eta herritarren jatorri sozioekonomikoaren arabera segregatzen dute

Euskal Unibertsitate Sisteman dauden titulazioak bikoiztu egingo ditu EUNEIZek (Fisioterapiako Gradua, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua eta Masterra, Eduki Digitalen Ekoizpen eta Ekintzailetzako Gradua) aipatutako legean eskaintzaren garapena modu harmonizatuan egin behar dela jasotzen bada ere. Zentzu horretan, UPV/EHUrekin lehian sartzen da, ikasleak lortzeko zein Administrazioetatik datozen baliabideak eskuratzeko

EUNEIZ proiektua Kataluniako zenbait Unibertsitatetara atxikitako bi Zentrotan (EUSES eta ENTI) oinarritzen da, Unibertsitate izatera heltzen ez diren bi eskola alegia. Unibertsitateeskolak deitu arren, unibertsitate izateko eskatzen diren ezaugarriak ez dituzte betetzen

Aurkeztutako dokumentazioak ez du EUNEIZek kontratatuko dituen langileen lan baldintzen berri ematen, ezta lan eginkizunak eta haien eskakizunen inguruko informaziorik ere. Unibertsitate pribatuetan ohikoa den moduan, lanaldi partziala eta behinbehinekotasun oso altua izango dela aurreikus daiteke

Era berean, ez du argitzen euskarak bere hezkuntzaplanen barruan izango duen eragina edo presentzia. UPV/EHUn gaur gaurkoz graduak eta, are gutxiago, masterrak euskaraz osorik ikastea bermatuta ez dagoenean, EUNEIZ unibertsitate pribatu batean, irabazi asmoa duena, elitista dena eta Euskal Herritik kanpora begira dagoena, euskararen presentzia are txikiagoa izango da

Horregatik guztiagatik, proiektu honen onarpenak interes ekonomiko eta politikoei baino ez diela erantzuten argi adierazi nahi dugu. Guztion ongiizatea eta aukera berdintasunak 

alde batera utzi eta dirudun gutxi batzuei mesede egiten diela salatu nahi dugu. Ezin zaie karta zuririk eman akademia hutsak unibertsitate bihurtzen dituzten inbertsiofuntsetako diruarekin dopatutako enpresei. Unibertsitate elitista horiek titulazioak urrearen prezioan saltzeko makina bilakatzen dira

EUNEIZ bezalako proiektuekin politikari batzuk (Gasteizko Udaletxearen eta Arabako Diputazioaren gobernukideak eta Eusko Jaurlaritzarenak) unibertsitatesistema publikoaren desegitea ahalbidetzen ari dira, herritarroi bizkarra emanez. Horren adibide da, besteak beste, EUNEIZ egitasmoa Europako NextGeneration funts publikoak eskuratzeko programen artean kokatu izana Eusko Jaurlaritzak, 64 milioi eurorekin, EHUri lotutako proiektuetarako eskatutakoa baino askoz diru kopuru handiagoa

Euskal gizarteak, kalitatezko Unibertsitate Publikoa behar du, etengabe garatu eta behar berrietara egokitzeko gai izango dena, gure legeesparru propiotik arautu eta bideratu behar dena. Euskal Unibertsitate publiko bat non langileek lanbaldintza duinetan lan egingo duten eta bere jatorrizko zentzua inoiz ahaztuko ez duena, alegia, herritarrei jakintza eta ezagutza ematea, edozein delarik ere haien jatorri eta maila sozial eta ekonomikoa

Ez dugu mota honetako unibertsitate pribaturik behar; diru publikoak zerbitzu publikoak hornitzeko izan behar du. Honengatik guztiagatik ozen eta garbi EZETZ esaten diogu EUNEIZi

Hezkuntza unibertsitario publikoaren defentsan, EUNEIZ geldiarazi!!

LAB STEILAS ELA CCOO CGT/LKN ES

Ernai UPV/EHUko Ikasle Kontseilua 

Artículos relacionados

Aviso legal. Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar navegando está aceptando su uso y nuestra política de cookies y ver la forma de desactivarlas. (Política de privacidad) Internet Explorer, FireFox, Chrome, Safari Aceptar Leer más