Sindikalismoa, antirrazismoa eta prekaritatea.

Posted by

Duela bizpahiru urte esan izan baligute Nafarroan, etxerik gabeko
pertsonen kopurua %83 haziko zela, oro har, sinestea kostatuko
zitzaigukeen. Hemen? Hemen hain ongi bizi garela, ez dut uste… Bada,
gaur egun errealitate bat da: 200 langile, gizon eta emakume, Iruñeko
kaleetan bizi dira. Errealitate onartezina CGT/LKN Nafarroa eta
Negu Gorriak- Derecho a techo ekimenean parte hartzen dugun
kolektibo guztientzat,neguan ahalik eta pertsona gehienei Katakrak liburudendan babesa
eskaintzen dien ekimena, eta aldi berean, egoera honetara eraman
duten arrazoiak salatzen dituena: atzerritarren legearen arrazismo
instituzionala, etxebizitza eskuratzeko krisia, errenten arteko arrakala
gero eta handiagoa, eta, erakundeen aldetik geldirik egotea eta
egoeraren normalizazioa.


Eta bai, 200 langile esan dugu. Arreta jartzea larruazalaren kolorean,
zu eta ni bezalaxe langileak direla ikusi beharrean, partekatzen ditugun
interesak modu bateratuan defendatzea eragozten digu (hurrengo
lerroetan azalduko duguna). Are zehatzago:
Atzerritartasun Legeak 200 pertsona horiei lan egitea galarazten die,
harik eta ez badaramate hiru urte hemen bizitzen. Gertatzen ari dena ulertzeko
lehen gakoa da: lege bat erabat arrazista, errealitatetik zeharo kanpo
dagoena, aproposagoa izan zitekeena duela mende batzuk, helburu
duena bigarren mailako herritarrak egon daitezela bermatzea,
prekaritatera eta erabateko bazterketara zuzenduta egonen dena,
beraz, errazago ustia daitekeena: arduradun batek bortxa zaitzan
emakumea bazara eta beharrezkoa baduzu Huelvan marrubiak
jasotzea, etxe-langile bezala inolako lan-eskubiderik gabe lan egiten
baduzu, Glovon banaketa egiten baduzu beste baten lizentziarekin,
poliziaren presiopean kaleetan saltzen baduzu, edukiontzietatik
txatarra jasotzen baduzu, … Eta, jakina, ezin baduzu horren inguruko
ezer salatu, egoera irregularrean baitzaude, eta salatzeak herrialdetik
kanporatzera bidera zaitzake.


Bai, baina… ni ez naiz arrazista, baina… gehiegi dira etorri direnak …
Ez. Ez gaitezen engaina. Ez dago gainezka egin duen migraziorik,
transmititu nahi den bezala, helburu duena honek ez duela
gehiagorako ematen pentsaraztea, eta, beraz,
soberan dauden pertsonak daudela. Ez. Gure sistema bizilagunen
etorrera askoz ere ugariagoak jasotzeko gai izan da. 2022an, Nafarroak
Ukrainiatik ihesi zetozen mila pertsona baino gehiago hartu zituen,
zifra ofizialen arabera. Eta sistema ez zen erori. Normaltasun osoa.
Horregatik, hona hemen zer gertatzen ari den ulertzeko bigarren
gakoa: tokiko, probintziako eta Estatuko erakundeak koordinatu egin
ziren horrela izan zedin. Orain, ez.

Orduan, migrazioak ez badu gainezka egiten, zer gertatzen ari da?
Aberastasunaren Banaketaren Atlaseko datuen arabera Estatistikako
Institutu Nazionalak argitaratu berri dituenak Iruñean, pertsona
aberatsenen errentak eremu pobretuagoetan baino lau aldiz gehiago
hazten dira, eta bi aldiz gehiago langile-klase gazteen auzoetan baino.
Hau da hirugarren gakoa: aberatsen eta pobreen arteko arrakala jauzi
kualitatibo izugarria ematen ari da, eta honen ondorioz, pobrezia gero
eta begi bistakoagoa eta bortitzagoa da.


Errenten joan-etorri honetan etxebizitzak funtsezko rola betetzen du,
oinarrizko eskubide bat ukatu egiten dena merkatuko legeen menpe
jarriz. Emaitza espero zena da: 2018 eta 2023 urteen artean
etxebizitzaren prezioa %35 baino gehiago igo da Iruñean (Nafarroako
Gobernuak egindako gune tenkatuen Aurretiazko Txostenaren datuen
arabera). Antzeko ehunekoak daude alokairuan ere. Kausak? Alokairu
babestuko etxebizitzen gabezia historikoa, higiezinen espekulazioa,
Alde Zaharreko gentrifikazioa (Mercaderes 18, adibide argia da) edo
inbertsio-funtsek edo jabeen burgesia “berriak” etxebizitzak metatzea.
Kapitalismo ongi koipeztatua, gutxien duenari indarrez ebasten diona.
Ondorioak? Inpaktu izugarria langileengan, kasurik onenean, beren
soldata kaskarraren ehuneko oso handi bat errentatzaileei eman behar
izaten dietena (dela hipotekaren bidez, dela alokairuaren bidez); eta
klase pobretuenetan, gela bakarrean familia oso bat bizitzera edo
etxebizitza penagarrietan bizitzera behartuta egotea.


Ondorioak. CGT/LKN Nafarroa ekimen honen parte gara gure hiria eta
lurralde hau maite dugulako, eta ezagutzen dugun lurraldea izaten
jarraitzeko modu bakarra arrazismoaren aurkakoa izatea da,
antirrazismoa den bezala ulertuta: klaseen borroka egoera puruan. Izan
ere, hegoalde globaleko herrialdeen aurkako espoliazioak, gastu
militarren gorakadak elikatutako gerrek eta larrialdi klimatikoak
jarraituko dute milioika pertsona beren herrialdeak uztera behartzen.
Hau da, periferiako langile-klasea etortzen jarraituko du existitzeko
eskubidea, lana izateko eskubidea eta indarrez ebatsitako
aberastasunari dagokion zatia aldarrikatzen dituelako. Gaur egun
kalean daudenak, gutarrak dira, eta haien eskubideak defendatzea,
etxebizitza izateko eskubidea defendatzea da, osasuna edo hezkuntza
publikoa defendatzea; izan ere, kalean dauden 200 pertsonak
hirurogeiko hamarkadan Alemaniara bidaiatu zuten gure guraso, izeba
edo amonak dira. Edo 2008ko krisian Espainiatik joan ziren ehundaka
milaka pertsona. Eta gure seme-alabak dira edo gu geu, egunen batean
jantzita daukagunarekin irtetea tokatzen bazaigu, migratzea izakiaren
DNAren zatia baita espezie bezala jaiotzen denetik.
Bizitzen ari garen une historikoak sindikalismo modu berriak asmatzera
behartu egiten gaitu, betiko balioak mantenduz eta indartuz:

antolakuntza, klase-elkartasuna eta elkarrekiko laguntza. Horregatik,
ezinbestekoak dira aliantza berriak, Justizia Sozialaren defentsan lan
eredugarria egiten ari diren mugimenduekin sare bat ehuntzea:
Informazio Gune Migratzailea (PIM), Elkarrekiko Laguntza, SOS
Arrazakeria, Paris 365…
Une honen garrantzia transmititzen jakinen ahal dugu, hurrengo
urteetako eredu soziala jokoan baitago.