Tantaka: GREXIT?

Greziarena desagertu da hedabideetatik, gero eta gutxiago hitz egiten da herri horretan gertatzen denaz Badirudi Greziako arazo guztiak konpondu direla, baina ez, herri horren arazoek berdin diraute. Greziako gobernuak erreskatearen atal berria negoziatu behar du Troikarekin. Eta honek sakrifizio gehiago eskatzen dio Siryza gobernuari. Alexis Tsiprasek dio ez duela murrizketa sozial gehiago onartuko, baina … Greziako herriak sinetsi behar dio bere hitzari? Kantu hori lehenago entzun dugu eta promesa guztiak “txakurren ametzak” izan dira. Milioika pertsonek ez dute gizarte segurantzaren eskubiderik, langabeziaren tasa dagoeneko %23koa da eta jarraitzen du hazteen, emigrazioaren bidea hartu duten pertsonak kontaezinak dira, jubilatuek jasotzen duten erretiroaren balioa erdira jaitsi da eta gehiago murriztu nahi du Troikak. Guzti honen aurrean jubilatuak ez dira isildu eta kaleak hartu dituzte euren pentsioak defendatzeko, nekazariek traktoreak atera dituzte errepideak eta autobideak ixten, langabetuek ere jarraitzen dute mobilizatzen. Borroka sozial eta sindikalak behin eta berriro saiatu da egoera hau aldatzen baina gobernuak beti errepresioarekin erantzun du, ezkerreko gobernua jendearen kontra, hau harrigarria!

Une honetan gutxik sinesten duten Greziako zorra ordainduko dela, ezinezkoa da, Greziako ekonomia itota dago, ezin burua altxatu eta orobat onartzen ari da euro eremutik ateratzea dela bide bakarra. Euroaren diktadurak ateak ixten dio herriari bere kabuz bizitza antolatzeko, pertsonek ez dute inolako aukerarik bizi modu duin bat lortzeko Troikaren Europa barruan. Hau guztiez ohartzen du Siryza alderdiak?




Tantaka: Wasapak, mezuak eta boterea

Wasap bat jaso dut sakelako telefonoan. Mezuan kontatzen da Soto de Lezkairun bizi diren etorkin errumaniarrek mota guztietako abantailak eta faborezko jarrera izaten duten nafar instituzioetatik, bai udaletatik bai nafar gobernutik. Mezuak ba du intentzio pozoitsua bat, salatu nahi du guk, etxekoek, ordaintzen ditugun zergekin, alfer hutsak omen diren pertsona batzuk mantentzen ditugula. Hemen, Nafarroan dagoen prekarietatea eta pobreziarekin bertako jendeari laguntza eman ordez dirua uxatzen dugula lan egin ez duten etorkinak laguntzen. Mezu horrek pertsonen arteko gorrotoa elikatu nahi du, ez du inolako asmorik justiziaren alde lan egiteko. Laster etorri da wasap horren ezeztapena, Zurrumurruen Kontrako Sareak igorri du komunikatu bat esanez gezurra dela wasap horretan salatzen duena. Bai, egia da hainbat laguntza jasotzen dutela pertsona horiek, pertsonei harrera egiteko protokoloagoak esaten duenaren araberakoa. Beste pertsona askok jasotzen duen bezala baina inolaz ere horiek baino gehiago.

Errealitateak eten gabe kolpatzen gaitu, ustelkeri politikoa, ustelkeri ekonomikoa, pribatizazioak, langabezia … irratian entzuten, telebistan ikusten, interneten berria jasotzen dugun, jakin gainean gaude gertatzen ari denaz, baina zergatik gara hain selektiboak?, zergatik sinesten ditugu gezur interesatuak, eta egia berdaderoari ez diogu puto kasurik egiten? Trumpek wasap, twitter, facebook, eta horrelako teknologia erabiliz, politika gezurra zabaldu du, gezurra baita bere politikaren zutabe nagusia eta gu itsuak bagina bezala sinetsi egiten dugu, eta onartu diogu boterea hartzea. Boterea gu, pobreak gehiago izorratzeko, errazago esplotatzeko. Eta guk, gu baino prekarioagoak diren pertsonen kontra jotzen dugu, burutik ote gaude? Zergatik ez bideratzen gure amorrua boteretsuenen kontra? Susmoa dut mezu maltzur eta xenofoboak sarean zabaltzen dutenak oso gustura daude Trump, Mª Lepen eta enparauekin.




Tantaka: bai zera!

Behin eta berriro esaten ari zaigu krisia atzean utzi dugula, ekonomia ziztu bizian hazi ari dela. Adibide gisa langabeziaren datuak eskaintzen dizkigute, eta bai, egia da langabezi zerrendan gero eta pertsona gutxiago daudela apuntaturik. Baina sinatu diren kontratu berrien lan baldintzak zeintzuk dira? Zenbat orduko kontratuak dira? Zein soldatarekin? Kontratu hauen esker pobrezia indartzen  eta bazterkeri soziala areagotzen da.

Negu gorrian gaude, Europa osoa hoztuta eta, aukera ezin hobea indar argiaren tarifa igotzeko. Ekonomiak aurrera egin behar du eta horretarako denok gure ahal egintxoa egin behar dugu, berdin da gorputza gure ekonomia bezain hoztuta geratzen bada.

Ba al dakizue Felipe Gonzalezek Gas Natural Fenosarentzat lan egiten duela?, eta Jose Maria Aznarrek Endesarentzat?, eta Mariano Rajoyk harreman estua duela Iberdrolarekin? Hauen patrikak bero beroak daude, ongi dago … ez da ezer gertatzen, denak eman behar zaio ekonomiari. Denok galdu behar dugu, gutxi batzuk asko irabaz dezaten. Horixe baita kapitalismoaren eta hazkunde ekonomikoaren logika. Nik nire kontratu zaborraren esker jasotzen dudan soldatarekin gustura ordainduko dut argi indarraren tarifa berria. Bai zera!




Tantaka: Kanada eta Europaren arteko hitzarmen komertziala. CETA.

Datorren larunbatean, urtarrilaren 21an berriro kalera aterako gara, berriro salatuko ditugu trasnazionalek inposatu nahi dizkigute hitzarmen komertzialak (TTIP,CETA,TISA …) Oraingo honetan bereziki  CETAren aurka altxatuko dugu ahotsa. Agian baten batek ez daki zer den CETA delako hori, ba … TTIP bezalako hitzarmen komertziala bat, baina kasu honetan Kanadarekin negoziaturik. Esaten digute merkatu askatasunaren aldeko hitzarmenak direla, baina isilpean gordetzen dute horren truke gizakiok gure askatasuna galduko dugula, gero eta kateatuagoak egongo gara transnazionalen interesekiko.

Inork pentsa dezake Trump boterera ailegatuz gero holako hitzarmen guztiak bertan behera geratuko direla. Gu bai inozoak! Ez dezagun gure burua engaina, Trump enpresa gizona da eta badaki negozio onak egiteko ezinbestekoa da deituriko komertzioaren  askatasuna, beraz politika internazionalaren arlo honetan zerbait egitekotan izango da Europarekin birnegoziatu orain arte hitzartuta, baina inolaz ere Kapitalismoaren estrategia hau kaltetu. Pertsonok ez badugu gelditzen eta ezabatzen mehatxu hau, inork  ez du gure partez egingo.

Berriro diot, urtarrilaren 21an goizeko 12etan, Carlos III pasealekuan elkartuko  gara CETA salatzeko eta, beste komertzio eta beste mundu bat posibleak direla. Han ikusiko gara!




Tantaka: FISKALITATEA ETA ALDAKETA SOZIALA

Gaur goizeko manifestazioa (2016ko abenduaren 16an)

Gaur goizean, Labriten, elkartu gara Nafar Gobernuak egin dituen aurrekontuak aztertzeko eta entzun ditugun iritzien arabera, aurrekontu hauek ez dira sozialak.

Ondoren, Iruñeko karrikak hartu ditugu manifestazio bat egiteko. Mobilizazioa oso arrakastatsua izan da. Deia Parlamentu Sozial eta EHko Karta Sozialetik sortu zen eta berehala hainbat sindikatu eta talde sozialek bat egin zuten proposamenarekin. Mobilizazioan ez da egon siglarik, eta horrek erraztu du adostasun puntu batera ailegatzea. Hori da bidea, bai horixe! arazoa sozialak lehenengo lerroan ipiniz eta elkarlana bultzatuz. Jarraitu behar dugu base soziala handitzen, talde berriak erakartzen eta protagonismoa jendeari ematen.

Fiskalitate on bat izan daiteke, tresna egokia arazo sozialei aurre egiteko, baina aski da horrekin? Horiexegatik bukatu nahi dut gure buruari galdera bat botatzen, guk ere ez ote dugu sistema eta kapitalismoa elikatzen gure bizi moduarekin, gure kontsumoarekin?




TANTAKA: DONALD TRUMP

tantakaGezurra ba zidurien ere Donald Trumpek aise irabazi ditu AEBen hauteskundeak. Ezustean harrapatu du hango eta bertako klase politika. Kazetariak eta politika adituak saiatzen ari dira nola posible ote izan den holako errepublikanoen garaipena, eta horretarako erabiltzen ari dira zenbat portzentaje taula, hainbat estatistika. Gazteek uste zena baina gutxiago bozkatu dute, latinoak eta beltzak ez dira espero zen neurrian hurbildu hautestontzietara, emakumeok huts egin dute eta bizkarra eman diote Hillary Clintoni… eta ez dakit zer arrazoi zerrenda luze bat. Kontatzen ari direnaren jakin gainean gaude, AEBko biztanle erdia ez dago zentzatua bozka ahal izateko, eta zentzatuta dauden artean %37ak paso egin du, inoiz baino jende gutxiago bozkatu du. Bai errepublikanoek, bai demokratek aspaldiko partez, boto kopuru txikiena jaso duten. Baina gertatu denaren arrazoiak non daude?, zerk bultzatu du jendeak ez bozkatzeko? Ba ez da oso zaila asmatzea, Iparramerikako ezkerrak hasieratik garbi ikusi zuen Trumpek neokontserbadoreak ordezkatzen zuela eta Clintonek muturreko liberalak. Ez zegoen ezer aukeratzerik. Trumperi buruz ez dugu esan behar ezer gehiagorik, denok baitakigu ze motako astapotroa den, baina Clinton ez da izan, Españako sozialdemokratek saldu nahi diguten bezala, hautagai aurrerakoia? Ba… ez, Clinton andrea, oso aberatsa da, gehiegi aberatsa pobreen izenean hitz egiteko, beti egon da lerratuta kanpoko amerikanoen interbentzionismoaren alde, gerrazale sutsua da, ekonomiaren arloan, TTIPren aldekoa da. Ekologia arloan beti nahiago izan du enpresen etekinak bermatzea natura baino. AEBko establishmen kide tipikoa bat. Nola sinetsi, aurrekari penal hauekin, ezkerreko ahotsa izan zitekeen?, inolaz ere! Burutik jota gaude holakorik pentsatzeko?

Ezkerreko eta iraultzaile pertsonek ez dute bozkatu eta hauek dira egun hauetan karrikak hartu dituztenak, hauek dira alderdi demokratatik landa, Trumperen kontrako mobilizazioak antolatzen, bultzatzen eta parte hartzen dutenak, hauek dira giza eskubide sozial eta pertsonen alde matxinada prestatzen ari direnak. Han daude gure lagun libertarioak talde eta sare sozialak ehuntzen, autogestioak mamitzen, elkartasuna zabaltzen, beste mundu bat irudikatzeen. Justizia eta askatasunerantz beste biderik ez dagoelako.




Txerra Rodriguez: Euskalgintzak eta anarkismoa lotzeko 10 puntu

garaigoikoaGaraigoikoa blogetik hartutako artikulua:

Carlos Taiboren “Repensar la anarquía” liburua irakurri berri dut (oporrek askotarako ematen dute). Eta liburua amaitutakoan, nire buruan bueltaka ibili da galdera bat: euskalgintzek ba al dute zerikusirik anarkismoarekin? Eta hasi naiz erantzunak bilatzen eta 10 etorri zaizkit burura:

  1. Ikastolak eta euskaltegiak ez al ziren izan bere sortze sasoian (eta orain ere, baina tira) bestelako joko-arau batzuk zituzten espazio autonomoak?
  2. Euskal soziolinguistikan itzal handia duen pentsalari batek behin baino gehiagotan aitortu du (zuen) anarkismotik asko edan duela. Zein ote? Txepetx, agian.
  3. Egian euskaraz ekimena (eta beste herri eta auzoetako antzeko ekimenak) ez al da anarkista zaharrek deitzen zuten ekintza bidezko propaganda edo gazteagoek deitzen duten bizi-eredu aurreratzaileak?
  4. Ez al da bitxia Komando Autonomoetan ibilitako asko borroka armatua utzi ostean euskalgintzan aritzea buru-belarri?
  5. Euskara elkarteak, sortu zirenean behintzat, ez al ziren euskaldunok geure burua antolatzeko modu beregaina? Edo, beste berba batzuekin esanda, ez al zen autoantolaketa? Ez al zuten/duten praktikatzen autonomia? (eta abar)
  6. Jon Sarasuak bere Hiztunpolisa liburu famatuan hizkuntza komunitateak eta Estatuak kontrajartzen zituen. Lehenak, komunitate naturalak ziren beretzat, betidanik hor egon direnak eta beti hor egongo direnak. Bigarrenak, berriz, asmatutakoak dira, sortutakoak nahi bada, orain ez asko asmatuak eta batek daki zein etorkizun izango duten. Ez al da hori berori anarkiaren errezeloa eta herra Estatuarekiko?
  7. Kontrakulturaren eta anarkiaren arteko erlazioak ezagunak dira. Era berean, euskarak (edo euskal kulturak) edan du kontrakulturatik, eta oraindik edaten du (batzuek gainera gehiago edan behar duela aldarrikatzen dute).
  8. Jabetza pribatua baztertzen du anarkismoak. Euskalgintzan ere pauso batzuk egin dira norabide horretan: Berria egunkariak eta Argia astekariak lizentzia libreekin kaleratzen dituzte edukiak, Euskaltzaindia bezalako erakunde batek ere lizentzia libreak darabiltza, … Seguruenik euskara beste hizkuntza batzuk baino eduki libre gehiago ditu (proportzioan, beti ere).
  9. Auzolana, auzolana, auzolana: euskalgintzako zenbat programa eraiki dira eta eraikitzen dira auzolanari esker? Zenbat? Eta auzolana ez al da anarkismoarekin erraz asko ezkontzen, ez da delegatzearen kontrako antidotoa?
  10. John Hollowayk aldarrikatzen ditu arrakalak sortu behar direla orain eta hemen, etorkizuna gaurtik egin behar dugula. Nire ustez, euskalgintzaren azken 50 urteotako jarduna horrela labur daiteke. Etorkizuna gaurtik egiten, etorkizuna orain eta hemen hasten dela argi eduki du euskalgintzak, ezta?

Beste inori bururatzen al zaio euskalgintzak eta anarkismoa lotzeko beste adibiderik?




TANTAKA: POLITIKO OHORETSU HAUEK

tantakaVenezuelan Leopoldo Lopezi, eskuineko eta dirudun politikoari 14 urteko kartzela zigorra ezarri zaio gobernuaren kontra borrokatzeagatik. Egun hauetan zigorra horren kontrako helegitea aztertu behar duen Caracaseko Gora Jotzeko Auzitegiak, Venezuelan sartzeari galarazi die euren abokatuei. Gertaera hau salagarria da, dudarik ez, pertsona orok badugu eskubidea gure konfidantzazko abokatuak aukeratzeko.

Berri tamalgarri hona ekarri dut, ez Leopoldo Lopezi sinpatia diodalako, ezta pentsatu ere! Kontua da abokatu defendatzaileen artean Alberto Ruiz-Gallardon dagoela. Berriro Españako politikari ohoretsu bat Venezuelako aferetan sartuta. Felipez Gonzalek ere aurpegia eman du Lopezeren alde, eta Zapatero bitartekaritza lana egiten ari da Venezuelako gobernua eta oposizioaren artean. Nik ez dut esango eskubidea ez dutenik honelako ardurak ez hartzeko. Pena da ikustea eskuineko politikak aparte ez zaie ikusten inor gehiagorik defendatzen. Niregatik kartzelak guztiak hutsik egon lirateke, askatasuna da bide justuena arazoak konpontzeko, eta pertsona bat kartzelan sartzen dugunean ez diogu inolako faborerik egiten askatasunari.

Onartuko didazue esatea, Españako ministro eta lehendakari ohiak ez ditut inoiz ikusi interesatua Marokon gertatzen denarekiko. Españako auzokide estatu honetan egunero urratzen dira giza eskubideak, sindikalistak, ezkerreko pertsonak, Sahara herrian eten gabe atxilotuak, torturatuak eta desagertuak dira. Españan bertan inoiz ikusi ditugu CIE bat bisitatzen?, han barnean gertatzen dena salatzen? Asko dira adibideak, mundu barna leku askotan askatasuna preso dago eta beti jende xumea da libertatearen alde borrokatzen duena, eta inoiz ez politiko lerdetsuak eta sasidemokrata hauek.




TANTAKA: GAI SOZIALAK, JUSTIZIA ETA EUSKERA

kartela-txiki-210x300XX garren mende hasieran sufragistek gogor borrokatu behar izan zuten emakumeen bozkatzeko eskubidearen alde. Eskaera demokratiko horren kontra erabili ziren argudioak oso eskasa eta penagarriak ziren, haien artean sasi zientifikoak, emakumeek ez omen zuten gaitasunik komeni zaiela bereizteko; erakunde aurrerakoien artean, kide gehienak gizonak izanik, zabalduta zegoen iritzia zen emakumeak berez atzerakoiak zirela, hori zela eta, gizarte multzo handi honi, ez ahaztu populazioren %52 emakumeak ziren, bozkatzeko eskubidea ematea, eskuinari bidea zabaltzea izango zela. Zailtasunez zailtasuna bigarren errepublikan onartu zitzaien eskubide hori, eta hauteskundetan ikusi zen emakume artean denetatik zegoen, eskuinekoak eta ezkerrekoak. Baina kontua ez zen zer bozka zezaketen emakumeek, baizik eta injustizia bati akabera eman eta onartzea pertsonak guztiak eskubide berdinak zintuztela.

Gure Nafarroa foralean hamarkadak daramagu euskaldunok, euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzen, gure eskubidea baita, eta beti oztopo berberarekin talka egiten dugu, “Vascuence legea”rekin, gure eskubidea urratzen duen lege atzerakoi horrekin. Euskaldunok ezin dugu ulertu, zergatik aldaketa politikorako hitzarmenetik, kanpoan utzi zuten gai sozial hau, gobernu berria sostengatzen duten bi alderdi ezkertiar horiek. Erabiltzen dituzte argudioak, sai argudioak dira, lasai asko UPNek berak erabiltzen dituen parekoak. Alderdi hauek azaldu behar diote Nafarroako gizarteari zergatik ez dute onartzen guk euskaldunok gure hizkuntzan bizitzea. Euskararena ere gai soziala da, eta aldaketa sozialaren alde bagaude, gai honi ere irtenbide justu bat eman behar zaio, ez dago aitzakirik, euskararena justiziaren afera da eta gizarte berri lan egiten dugunok justizia sozialaren alde gaude, ez da?

Datorren larunbatean Ekainak 4 euskararekiko maitasuna dugunok, berriro Iruñeko karrikak hartuko ditugu gure aspaldiko eskaera berritzeko, “euskaraz bizi nahi dugu”. Lerro hauetatik konbite luzatzen dizuet manifestazio honetan parte hartzeko. Izan ongi lagunok eta Ekainaren 4an elkar ikusiko dugu (Golemetik, 17:30ean)

DSC_0536
Ekainak 4an egindako manifestazioa




TANTAKA: TXIRRINKA MARTXA

tantaka
Laster, maiatzaren 20, 21, eta 22an egingo da Txirrinka izeneko txandakako txirrindula martxa, gizarte honetan dagoen eredu ekonomikoa eraldatzeko. Denok dakigu zenbat azpiegitura proiektuak garatzen ari dira Euskal Herrian, Nafarroan bertan, gutxi batzuk aipatzearren, Nafarroako ur bidea, Yesaren handitzen lanak, AHT, goi tentsio linea, Sangotzan ireki nahi duten meategia, Lekarozeko Aroztegia proiektua … kasu guztietan erabiltzen diren argudioak berdinak dira, garapen ekonomikoa, lan postu berriak, guztion interesak. Baina proiektu horien onurak betiko poltsikoetan geratzen dira. Aste honetan Manu Ayerdi Nafarroako ekonomia sailburuak, Baztanera egindako bisitan, Aroztegiarenari babesa emateko errepikatu ditu argudio berberak, eta ezta izan oso originala. Proiektu honen aurka aritzen direnek argi eta ozenki mintzatu dira, espekulazioa, Lekarozeko bizi moduaren kolokan jartzea, euskara hiztun komunitateari kalte egitea, besterik ez du ekarriko Aroztegiak.
Gero eta argiago ikusten ari gara gure politikariek ez dutela inolako gaitasunik gizartean bizitzen dugun arazoei erantzun egokia emateko, jarraitzen dute XX garren mendeko soluzioak proposatzen, eta ez dute nahi onartu beste mende batean gaudela. Une honetan pentsatzeak berriro garapen ekonomikoak gure arazoak konponduko dituela, txakurren ametzak baino balio gutxiago du. Badago irtenbiderik, Banatu edo Irauli taldeek proposatzen dutena, lana eta aberastasuna banatu, desazkundea, natura errespetatu eta pertsonen arteko harreman ereduak aldatu. Baina kapitalari ez zaio interesatzen eta nahiago du betiko lurraren suntsiketa eta esplotazioarekin jarraitu.
Txirrinka martxan parte hartzera animatu nahi dugu, ama lur eta gure etorkizuna kolokan daudelako. Eta guk ez badugu egiten, kapitalaren seme-alabek ez dute egingo.

http://ahttxirrinka2016.blogspot.com.es/