Inicio Euskera TANTAKA: GAI SOZIALAK, JUSTIZIA ETA EUSKERA

TANTAKA: GAI SOZIALAK, JUSTIZIA ETA EUSKERA

por CGT-LKN Kalean
0 comentario

kartela-txiki-210x300XX garren mende hasieran sufragistek gogor borrokatu behar izan zuten emakumeen bozkatzeko eskubidearen alde. Eskaera demokratiko horren kontra erabili ziren argudioak oso eskasa eta penagarriak ziren, haien artean sasi zientifikoak, emakumeek ez omen zuten gaitasunik komeni zaiela bereizteko; erakunde aurrerakoien artean, kide gehienak gizonak izanik, zabalduta zegoen iritzia zen emakumeak berez atzerakoiak zirela, hori zela eta, gizarte multzo handi honi, ez ahaztu populazioren %52 emakumeak ziren, bozkatzeko eskubidea ematea, eskuinari bidea zabaltzea izango zela. Zailtasunez zailtasuna bigarren errepublikan onartu zitzaien eskubide hori, eta hauteskundetan ikusi zen emakume artean denetatik zegoen, eskuinekoak eta ezkerrekoak. Baina kontua ez zen zer bozka zezaketen emakumeek, baizik eta injustizia bati akabera eman eta onartzea pertsonak guztiak eskubide berdinak zintuztela.

Gure Nafarroa foralean hamarkadak daramagu euskaldunok, euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzen, gure eskubidea baita, eta beti oztopo berberarekin talka egiten dugu, “Vascuence legea”rekin, gure eskubidea urratzen duen lege atzerakoi horrekin. Euskaldunok ezin dugu ulertu, zergatik aldaketa politikorako hitzarmenetik, kanpoan utzi zuten gai sozial hau, gobernu berria sostengatzen duten bi alderdi ezkertiar horiek. Erabiltzen dituzte argudioak, sai argudioak dira, lasai asko UPNek berak erabiltzen dituen parekoak. Alderdi hauek azaldu behar diote Nafarroako gizarteari zergatik ez dute onartzen guk euskaldunok gure hizkuntzan bizitzea. Euskararena ere gai soziala da, eta aldaketa sozialaren alde bagaude, gai honi ere irtenbide justu bat eman behar zaio, ez dago aitzakirik, euskararena justiziaren afera da eta gizarte berri lan egiten dugunok justizia sozialaren alde gaude, ez da?

Datorren larunbatean Ekainak 4 euskararekiko maitasuna dugunok, berriro Iruñeko karrikak hartuko ditugu gure aspaldiko eskaera berritzeko, “euskaraz bizi nahi dugu”. Lerro hauetatik konbite luzatzen dizuet manifestazio honetan parte hartzeko. Izan ongi lagunok eta Ekainaren 4an elkar ikusiko dugu (Golemetik, 17:30ean)

DSC_0536

Ekainak 4an egindako manifestazioa

Crear PDFImprimir

Aviso legal. Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar navegando está aceptando su uso y nuestra política de cookies y ver la forma de desactivarlas. (Política de privacidad) Internet Explorer, FireFox, Chrome, Safari Aceptar Leer más

Share