Gaur goizean, Labriten, elkartu gara Nafar Gobernuak egin dituen aurrekontuak aztertzeko eta entzun ditugun iritzien arabera, aurrekontu hauek ez dira sozialak.
Ondoren, Iruñeko karrikak hartu ditugu manifestazio bat egiteko. Mobilizazioa oso arrakastatsua izan da. Deia Parlamentu Sozial eta EHko Karta Sozialetik sortu zen eta berehala hainbat sindikatu eta talde sozialek bat egin zuten proposamenarekin. Mobilizazioan ez da egon siglarik, eta horrek erraztu du adostasun puntu batera ailegatzea. Hori da bidea, bai horixe! arazoa sozialak lehenengo lerroan ipiniz eta elkarlana bultzatuz. Jarraitu behar dugu base soziala handitzen, talde berriak erakartzen eta protagonismoa jendeari ematen.
Fiskalitate on bat izan daiteke, tresna egokia arazo sozialei aurre egiteko, baina aski da horrekin? Horiexegatik bukatu nahi dut gure buruari galdera bat botatzen, guk ere ez ote dugu sistema eta kapitalismoa elikatzen gure bizi moduarekin, gure kontsumoarekin?