Inicio Euskera TANTAKA: TXIRRINKA MARTXA

TANTAKA: TXIRRINKA MARTXA

por CGT-LKN Kalean
0 comentario

tantaka
Laster, maiatzaren 20, 21, eta 22an egingo da Txirrinka izeneko txandakako txirrindula martxa, gizarte honetan dagoen eredu ekonomikoa eraldatzeko. Denok dakigu zenbat azpiegitura proiektuak garatzen ari dira Euskal Herrian, Nafarroan bertan, gutxi batzuk aipatzearren, Nafarroako ur bidea, Yesaren handitzen lanak, AHT, goi tentsio linea, Sangotzan ireki nahi duten meategia, Lekarozeko Aroztegia proiektua … kasu guztietan erabiltzen diren argudioak berdinak dira, garapen ekonomikoa, lan postu berriak, guztion interesak. Baina proiektu horien onurak betiko poltsikoetan geratzen dira. Aste honetan Manu Ayerdi Nafarroako ekonomia sailburuak, Baztanera egindako bisitan, Aroztegiarenari babesa emateko errepikatu ditu argudio berberak, eta ezta izan oso originala. Proiektu honen aurka aritzen direnek argi eta ozenki mintzatu dira, espekulazioa, Lekarozeko bizi moduaren kolokan jartzea, euskara hiztun komunitateari kalte egitea, besterik ez du ekarriko Aroztegiak.
Gero eta argiago ikusten ari gara gure politikariek ez dutela inolako gaitasunik gizartean bizitzen dugun arazoei erantzun egokia emateko, jarraitzen dute XX garren mendeko soluzioak proposatzen, eta ez dute nahi onartu beste mende batean gaudela. Une honetan pentsatzeak berriro garapen ekonomikoak gure arazoak konponduko dituela, txakurren ametzak baino balio gutxiago du. Badago irtenbiderik, Banatu edo Irauli taldeek proposatzen dutena, lana eta aberastasuna banatu, desazkundea, natura errespetatu eta pertsonen arteko harreman ereduak aldatu. Baina kapitalari ez zaio interesatzen eta nahiago du betiko lurraren suntsiketa eta esplotazioarekin jarraitu.
Txirrinka martxan parte hartzera animatu nahi dugu, ama lur eta gure etorkizuna kolokan daudelako. Eta guk ez badugu egiten, kapitalaren seme-alabek ez dute egingo.

http://ahttxirrinka2016.blogspot.com.es/

Crear PDFImprimir

Aviso legal. Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar navegando está aceptando su uso y nuestra política de cookies y ver la forma de desactivarlas. (Política de privacidad) Internet Explorer, FireFox, Chrome, Safari Aceptar Leer más

Share