Manifestu hau idazteko unean, 68 emakume eta 2 neskatila hil dituzte 2025ean. Dagoeneko 2.094 femini- zidio dokumentatu dira Espainiako Estatuan erregistroak daudenetik (2003). Ez dira zifrak bakarrik: bizitza kenduak dira, egunez egun gora egiten jarraitzen duten biktimak.
Gaur egun, 105.000 kasu aktibo baino gehiago babestuta daude VioGén sisteman, eta milaka emakume eta adingabe daude oraindik arriskuan. Datu bakoitzaren atzean, interpelatzen gaituzten bizitzak eta istorioak daude. Feminizidio bakoitza, ez-ikusiarena egin diogun alerta bat da, erakundeen eta gizartearen arduraga- bekeriak kendutako bizitza bat.
Indarkeria matxistak egiturazkoak dira eta forma ugari hartzen dituzte. Krudelagoetako bat indarkeria bi- karioa da, biktimaren haurrak edo maitekoak kaltetzearen bidez, hura zigortu eta kontrolatzeko erabiltzen dena. Premiazkoa da haurren benetako babesa eta entzunak izateko eskubidea bermatzea, betiere haurren ongizatea erdigunean jarriz. Haien babesa ezin da norbanakoen borondateen mende ipini, baizik eta politika publiko feminista irmoen mende, behar adina baliabidez hornitutakoak.
Aski da biktimen berbiktimizatzeari! Erantzukizuna babesik gabe uzten dituztenena da, erasotzaileen esku uzten dituztenena, eta isiltzen direnena edo beste aldera begiratzen dutenena.
Indarkeria intersekzionalek indar handiagoz kolpatzen dituzte sistema patriarkal eta kapitalista are ahulago bihurtzen dutenak: emakume migratzaileak, arrazializatuak, LGTBIQA+, gorputz ez-arauemaileak dituzte- nak, adinekoak, ezgaitasunak edo mendekotasun egoerak dituztenak, bai eta emakume zaintzaileak ere; indarkeria-mota guztiei — baita instituzionalei ere — egunero aurre egiten dietenak.
Errealitate horiek ikusaraztea eta ikuspegi inklusibo eta eraldatzaile batetik jardutea ez da aukera bat, pre- mia bat baizik. Intersekzionalitatea funtsezkoa da inor ez baztertuko duten erantzunak eraikitzeko.
CGT-LKNk berbiktimizat u, ikusezin bihurtu eta arreta kentzen dien indarkeria instituzionala salatzen du. Eskubideak bermatu beharko lituzketen erakundeak bazterketa-eragile bihurtzen dira, prekarietatean sakon- duz eta beste indarkeria batzuetara bultzatuz.
Fokua biktimengan zentratzeak ez du funtzionatu: jar dezagun erasotzaileengan. Horiei zuzendu behar zaiz- kie salaketa soziala, errua eta lotsa.
Baliabide publikoak, prestakuntza feminista, laguntza integrala eta benetako autonomia eskatzen ditugu indarkeriatik bizirik dirauten pertsona guztientzat. Baita hezkuntza eta prestakuntza indarkeria matxisten aurkako edozein politika publikoren funtsezko zutabeak izatea ere.
Indarkeria matxista sare sozialetan ere berrasmatzen da, gazteen artean menderatze-eredu berberak erre- pikatuz. Jazarpena, miatze eta umiliazio digitala kontrol patriarkalerako modu berriak dira, desberdintasuna indartzen dutenak. Eduki matxistei, “gorputzaren gurtza”-ri eta izan-ezinezko bizimoduei etengabeko esposi- zioak areagotu egiten du indarkeriaren, mendekotasunaren eta aukeraz mozorrotutako utopia erreakziona- rioaren mezua.
Erantzun kolektiboa eskatzen dugu: prebentzioa, ikuspegi feminista duten hezkuntza afektibo-sexuala eta alfabetatze digitala, indarkeria horiek desmuntatzeko eta plataforma digitalek duten erantzukizuna beren gain hartzeko.
Gerrak eta genozidioak, Palestinako herriak pairatzen duena bezala, eta inposatutako desplazamenduak, indarkeria patriarkal, kapitalista eta kolonialaren muturreko adierazpenak dira. Ezin da bakerik egon justizia feministarik gabe.
Indarkeria mota guztien amaiera aldarrikatzen dugu:
- Lan-arlokoa, esplotatu eta prekarizatu egiten gaituena, eskubideak eta kontziliazioa ukatuz.
- Sexuala, eraso eta kosifikatu egiten diguna, abusua normalizatuz.
- Sanitarioa, gure beharrak eta erabakiak kontuan hartzen ez dituena.
- Judiziala, biktimak zalantzan jartzen dituena, berbiktimizatzen duena eta zigorgabetasuna bultzatzen duena.
- Ekonomikoa, mendekotasunari eta pobreziaren feminizazioari eusten diona.
- Bikarioa, izakiak eta maitasuna arma gisa erabiltzen dituena.
- Instituzionala, aurreikuspen-, babes- eta konpontze-bermatzean huts egiten duena.
Errua eta lotsa beste aldera bota behar dira. Ez isildu, ez begiratu beste aldera. Erantzukizuna kolektiboa da: eta isiltasuna, konplizitatea.
Azaroaren 25a ez da data bat bakarrik: egunero, auzo bakoitzean, lantoki bakoitzean eta bizi-espazio bakoit- zean mantentzen dugun borroka bat da.
CGT-LKNtik urte osoan mantentzen dugu salaketa bizirik, feminizidio bakoitza, hilketa bakoitza, sistemak ezabatu nahi duen istorio bakoitza hedatuz.
Izan ere, pertsona bakar bat mehatxatuta dagoen bitartean, ez da ez justiziarik ez askatasunik izango.
Zure isiltasunak konplize egiten zaitu. Indarkeria matxista gehiagorik ez.
Para recibir las noticias únete a nuestro canal de Telegram
¡Síguenos en nuestras redes sociales!


