Inicio Euskera TANTAKA: POLITIKO OHORETSU HAUEK

TANTAKA: POLITIKO OHORETSU HAUEK

por CGT-LKN Kalean
0 comentario

tantakaVenezuelan Leopoldo Lopezi, eskuineko eta dirudun politikoari 14 urteko kartzela zigorra ezarri zaio gobernuaren kontra borrokatzeagatik. Egun hauetan zigorra horren kontrako helegitea aztertu behar duen Caracaseko Gora Jotzeko Auzitegiak, Venezuelan sartzeari galarazi die euren abokatuei. Gertaera hau salagarria da, dudarik ez, pertsona orok badugu eskubidea gure konfidantzazko abokatuak aukeratzeko.

Berri tamalgarri hona ekarri dut, ez Leopoldo Lopezi sinpatia diodalako, ezta pentsatu ere! Kontua da abokatu defendatzaileen artean Alberto Ruiz-Gallardon dagoela. Berriro Españako politikari ohoretsu bat Venezuelako aferetan sartuta. Felipez Gonzalek ere aurpegia eman du Lopezeren alde, eta Zapatero bitartekaritza lana egiten ari da Venezuelako gobernua eta oposizioaren artean. Nik ez dut esango eskubidea ez dutenik honelako ardurak ez hartzeko. Pena da ikustea eskuineko politikak aparte ez zaie ikusten inor gehiagorik defendatzen. Niregatik kartzelak guztiak hutsik egon lirateke, askatasuna da bide justuena arazoak konpontzeko, eta pertsona bat kartzelan sartzen dugunean ez diogu inolako faborerik egiten askatasunari.

Onartuko didazue esatea, Españako ministro eta lehendakari ohiak ez ditut inoiz ikusi interesatua Marokon gertatzen denarekiko. Españako auzokide estatu honetan egunero urratzen dira giza eskubideak, sindikalistak, ezkerreko pertsonak, Sahara herrian eten gabe atxilotuak, torturatuak eta desagertuak dira. Españan bertan inoiz ikusi ditugu CIE bat bisitatzen?, han barnean gertatzen dena salatzen? Asko dira adibideak, mundu barna leku askotan askatasuna preso dago eta beti jende xumea da libertatearen alde borrokatzen duena, eta inoiz ez politiko lerdetsuak eta sasidemokrata hauek.

Crear PDFImprimir

Aviso legal. Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar navegando está aceptando su uso y nuestra política de cookies y ver la forma de desactivarlas. (Política de privacidad) Internet Explorer, FireFox, Chrome, Safari Aceptar Leer más

Share