Inicio Euskera EUROPATIK DATOZEN BERRIAK

EUROPATIK DATOZEN BERRIAK

por CGT-LKN Kalean
0 comentario

tantakaItsasontzi bat hurbiltzen ari da Lebos kosta aldera, bat-batean olatu kolpe batek irauli egiten du ontzia. Barruan zetozen pertsonak laguntza eske oihukatzen hasi dira. Ziztu bizian ailegatu da fuera borda bat, bost boluntariok, denbora galdu gabe lortzen dute uretan daudenak erreskatatzen eta hondartzara abiatzen dira. Han polizia dago, laguntzera etorri dira? ezta pentsatu ere, pertsonak trafikagai hartzea leporatuta atxilotuta eramaten ditu boluntarioak.

Danimarkako parlamentuak onartu du migrantek daramaten dirua edo harribitxiak konfiskatzea. Helburua da pertsonak hauek sortzen omen dituzten gastuak kobratzea, horretarako bakoitzari kobratuko zaio 400 euro. Hau entzunda pentsatu behar genuke Danimarka herri pobrea dela, Jordania, Egipto parekoa omen da.

Melillako CETIan lau Xiriok gose greban daude, Españako gobernuak ez dielako argitzen zein den euren egoera legala. Gerratik ihes egiten dutenentzat ez dago pasatzerik. Mugak, harresiak eta kontzertinak, besterik ez dago haientzat.

3500 pertsonak ito dira pasa den urtean Mediterraneoan. Afrikatik, Asiatik bidaiatu, basamortuak zeharkatu eta ikaragarrizko arriskuak gainditu zuten. Ez guk egiten dugun bezala, sasi abentura bat bizitzeko edo turismo egiteko. Ez, pertsona hauek bilatzen zuten askatasuna, bizi modu hobea, justizia … eta amets hori betirako, lo zorroan itsas sakonean geratu da. Haiekin batera hondoratzen ari da gure etorkizuna.

Albania eta Kosovo arteko muga pasatzeko afanenean dira familia batzuk, lurra zurituta dago, elur malutak ikusten dira pantailan. Pertsonen oinetakoak ez dira egokienak estrata elurtuta horietatik ibiltzeko, gure markako txubaskeroak edo forro polarrak ordez, mantak, zamarrak eta eskura bildutako jantzi eskasak janzten dituzte. Hotza, poliziaren mehatxuak, gobernuen haserrea duten etsai, baina aurrea jarraitzen dute, iparraldera, han dute jomuga. Bizi duin bat bilatzen dutela pentsatzen ari naizen unean, tabernako barratik entzuten dut ahots batek agintzen – ken ezazu berri malaparta hori eta jarri futbol partidua- Nire kafe ordaindu dut eta etsituta atera naiz tabernatik.

Crear PDFImprimir

Aviso legal. Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar navegando está aceptando su uso y nuestra política de cookies y ver la forma de desactivarlas. (Política de privacidad) Internet Explorer, FireFox, Chrome, Safari Aceptar Leer más

Share