Inicio opinion TANTAKA: URTE BERRI ON

TANTAKA: URTE BERRI ON

por CGT-LKN Kalean
0 comentario

tantakaBukatu da 2015, atzean geratu dira hauteskunde orokorrak eta euren sasi eztabaidak telebistan, baina espektakuloak berdin jarraitzen du, orain gaia aldatu da, besterik ez. Beteko ez diren promesetatik ea hurrengo gobernua nork osatuko duen zalantzara jautsi egin dugu. Denok telebistari begira, Teleberri, erregearen mezua, Pujol familiaren lapurreta legala, Mas izango ote da Kataluniako lehendakaria? Eta abar, eta abar … ez dago astirik aspertzeko. Olentzero ikusi dugu karriketan eta laster Errege Magoak, benetako errege beltzarekin?, ilusioa eta gizarte aberatsari dagozkion opariak ekarriko dizkigute.

Telebistatik desagertu direnak, pertsonak migranteak dira. Horiek, Eguberriko espektakuloarentzat ez dira produktu salgarriak, gure egun zoriontsu hauetan ez dago lekurik haientzat. Baina han jarraitzen dute, gure plazak, kaleak eta bideak okupatzen, xenofobia pairatzen, Europako gobernuen ez-axolagabekeria sufritzen. Bitartean gu oso lanpetuta gaude hori ikusteko, Gau Zaharreko mozorroa erosi behar dugu eta, gure elkartasun kuota bukatu zaigu “boligrafo solidario” erosi dugunean.

Telebistako programazioan, futbola, Eguberriko Jaiak, Santa Claus, Urte Zaharrari agur esateko Nafarroako presidentearen diskurtsoa, berri guzti hauek onak eta beharrezkoak dira merkatuarentzat. Azoka globalaren festak jarraitu behar du, merkatuak ezin du gelditu eta diruaren metaketaren jaiak ez du etenik. Gora Star Wars, gora bisigua, turroia eta xanpaina, gora telebistako sukaldariak, gora eta gora beti kontsumoa. Amen.

Crear PDFImprimir

Aviso legal. Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar navegando está aceptando su uso y nuestra política de cookies y ver la forma de desactivarlas. (Política de privacidad) Internet Explorer, FireFox, Chrome, Safari Aceptar Leer más

Share