Inicio opinion CATALUNYA

CATALUNYA

por CGT-LKN Kalean
0 comentario

tantakaKataluniako afera gero eta korapilatsuagoa bilakatzen ari da, eta azken egun hauetan, alde bakoitzak finkatu duen jarrerak ematen du bi tren arteko talka bat ikusaraziko digula. Onartu behar dugu Kataluniatik igorri zuten lehenengo aldaketa eskaera oso mugatua eta legezkoa zen, autonomia estatutuaren hitzarmen berri bat. Proposamen hura PP kenduta alderdien guztien eta gizarte zabalenaren sostengua zeukan baina Madrilgo parlamentuak, konstituzio auzotegi gorenaren laguntzarekin, begiramendurik gabe atzera bota zuen. Gero etorri zen herri galdeketaren proposamena, hori ere debekatu zitzaion Generalitatenari, eta ur horiek ekarri gaitu gaurko ekaitzera. Ulertzekoa da Kataluniarren haserrea, herri bati ukatzen ari zaiolako bere etorkizunaz hitz egiteko eskubidea. Ni pertsonen eta herrien erabakitzeko eskubidearen alde nago, honetaz ez izan zalantzarik, kolektibo bati oinarrizko eskubide hau urratzen zaionean, niri ere urratzen ari zait.

Kataluniako alderdi abertzaleek haien independentziaren aldeko manifestu bat adostu dute, hainbat kontu azaltzen dira aldarri horretan, nik aitortu behar dut ez dudala irakurri, baina, zalantza bat sortu zait, testuan jasota daude pertsonen eskubideak?, lan eta soldata duina, etxea izateko eskubidea, pobrezia ateratzeko oinarrizko errenta?… eta hor baldin badaude bilduta, Españako konstituzioan bezala daude idatziak? Bai onartzen, onartzen dira baina gero ez dago modurik eskubideak gauzatzeko.

Alderdi abertzaleek ordu asko sartu duten Kataluniako independentziaren alde, argi ikusten da euren konstituzio proiektuan, eta tinko erakusten dute euren burua Españatik datozen mehatxuen aurrean. Ongi ba, hori bezain beste kemena izango al duten bankuen zorra ilegala aztertzeko?, kartzelatuko dituzte ustelkerietan ibilitakoak?, estatu berri honek jarraituko du bizi modu justuago baten alde borrokatzen dugunaren kontrako errepresioarekin?, gai izango da TTIPri etzez esateko?, Elikagai subiranotasuna bermatuko du? Independentziaren bidean erantzun zain daude hainbat galdera. Ez ahaztu lagun maitagarri, libre izateko gure gainetik kendu behar ditugu kate guztiak, kanpokoak eta barrukoak, eta askotan errazagoa da kanpokoak ezabatzea barrukoak baino.

Crear PDFImprimir

Aviso legal. Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar navegando está aceptando su uso y nuestra política de cookies y ver la forma de desactivarlas. (Política de privacidad) Internet Explorer, FireFox, Chrome, Safari Aceptar Leer más

Share