Inicio opinion Tantaka: EXODO

Tantaka: EXODO

por CGT-LKN Kalean
0 comentario

tantaka Milaka pertsonak abian jarri dira, denok helburu zehatz berberarekin, Europara ailegatu nahi dute. Baina nortzuk dira, barbaro berriak ote dira? Afganistanetik, Iraketik, Siriatik, Libiatik, Afrikatik… datoz. Zer dela eta munduko bigarren gerla geroztik ezagutzen ari garen giza migrazio handienetariko hau? Zerk bultzatzen ditu hona etortzeko? Berlingo harresia erori zenean mundua goiti behera aldatu zen, aukera hori probestuz mendebaldeko potentziek erabaki zuten gure demokrazia mundu txoko guztietara esportatu behar zutela; eta aitzakia eder honekin hasi ziren euren gustuak ez diren gobernuen kontrako ekimenak sustatzen. Herri batzuk izan dira konkistaturik, Gadafi, Taliban gobernua, Saddam Hussein dagoeneko historia dira, El Asad kontrako gerra hantxe dirau, Burkina Faso, Somalia eta hainbat herritan gerla ere nagusi. Hainbeste konflikto eta gatazka ondoren, non dago ezarri nahi genuen demokrazia? Inon ez eta pobrezia, baliabideen lapurreta, integrismo-faxista, tirania berriak dira “demokraziaren aldeko borrokak” utzi ditu ondorio latsak.

Eta jarraitzen dugu gure buruari galdetzen migrazio erraldoi honen zergatia? Europako gizarteak beste motako galderak egin beharko lituzke, alegia, nork saltzen dizkie armak eta ematen sostengu ekonomiko Al Qaeda, Boko Haram, Al Sabaab edo Dáesh talde terroristei ?, nork saltzen eta erosten du EIk ekoizten duen petrolioa?, zergatik EB eta AEBko ordezkariak biltzen dira integristen arduradunekin?, gatazka hauetatik nork ateratzen duen etekin galanta?

Exodo honen aurrean, guk pertsona arruntek egin dezakeguna ez da gutxi, hasteko, Europako agintariei eskatu behar diegu guda kriminal horiekin ahalik eta azkarren bukatzea, horretarako armen salmentak bertan behera geratu behar dira, hango gizarteari mota guztiotako laguntza eman behar zaio haien herriak berreraikitzeko, eta hau gauzatzen bitartean, Libano, Jordania edo Europara heldu diren migratuei harrera egin behar diegu. Gure demokraziak hori baino gutxiago ezin die eskaini.

Crear PDFImprimir

Aviso legal. Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar navegando está aceptando su uso y nuestra política de cookies y ver la forma de desactivarlas. (Política de privacidad) Internet Explorer, FireFox, Chrome, Safari Aceptar Leer más

Share