Inicio opinion ALDE-ZAHARREKO BIZILAGUNAK

ALDE-ZAHARREKO BIZILAGUNAK

por CGT-LKN Kalean
0 comentario

tantakaAlde-zaharreko bizi lagunak aspalditik nazkaturik zeuden udalarekin, betiko dendatxoak ixten eta auzoko bizitza hondatzen zen bitartean, ia astero zabaltzen zen taberna cool horietako berriren bat. UPNk argi zuen, gure hiria, San Fermin festak, den denak, turismoaren zerbitzurako jarri behar zen, eta, ohartu gabe, Iruñeko Alde Zaharra parke tematiko bat bilakatzen ari zitzaigun. Gauez lo egitea eragozten zuen zarata, egunean zehar turistak nonahi, eta bertako auzokideak, haiei iritzia eskatu gabe, pelikula txar baten figuranteak bihurtu zituen udalak. Hiri globalizatua, hiri modernoa ia, ia New York bezain beste.

Etsipena alboratu eta bizi lagunak hasi ziren elkartzen, asanbladak eta mobilizazioak egiten, eta udal berriarekin laster lortu zuten hitzarmen bat ostalaritzaren eredua aldatzeko eta luzamendu bat taberna berriak ez irekitzeko. Baina Alde zaharreko arazoak ez dira bakarrik konponduko ostalaritzari mugak jartzen, eta auzokideek proposamen sorta luze bat egin eta igorri diote udalari, azpiegitura hobeak, lokalaren kudeaketa popularra kultura eta kirolarekin gozatzeko, merkataritzarako plangintza … Alde Zaharreko pertsonek erabaki dute auzoko bizitza haien eskuetan hartu eta garatu. Askotan, gure solas aspertuetan aipatzen dugu sozialismoa eta autogestioa, hitzen antzuez haratago joateko hantxe dugu adibide polit bat.

Crear PDFImprimir

Aviso legal. Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar navegando está aceptando su uso y nuestra política de cookies y ver la forma de desactivarlas. (Política de privacidad) Internet Explorer, FireFox, Chrome, Safari Aceptar Leer más

Share