Tantaka (4º-2015): Emakumeen kontrako bortxa
Estatistika eramaten hasi zenetik 800 emakume baino gehiago erail izan dira, haien mutil lagunek edo senarrek hil dituzte. Hau lotsa! gizonok inolaz ere ezin dugu emakumeen aurkako biolentzia basati hau onartu, baina badirudi gizon askok jarraitzen dute pentsatzen emakumeak haien jabego partikularra direla, haiek nagusiak eta emakumeak morroiak. Jakin dezatela pentsamendu horrekin kobazuloan jarraituko genuela. Emakumeen kontrako biolentzia nonahi, etxean emakumeak ardura guztiak hartu behar du, umeak zaintzen, janaria prestatzen, garbiketak egiten eta abar luze bat; lanean soldata txikiagoa eta lan baldintzak okerragoak jasan behar du; politikan emakume loreontzi bezala erabiltzen da; komunikazio medioetan gizonak limurtzeko emakume iduria zabaltzen da. Berriz diot emakumeen kontrako biolentzia nonahi. Hau nazka! Emakume bat akabatzen den bakoitzean, instituzioetan aurrean hilketa salatzeko isilunea egiten dugu, hitz potoloak erabiltzen dira gertatutakoa salatzeko, baina hortik aparte zer gehiago egiten dugu? Instituzioek inbertitzen dute behar den diruak eta baliabideak arazo hau konpontzeko? Pasa den San Fermiñan neska bat bortxaketa saiakera bat gertatu zen Alde Zaharreko taberna batean, zer portaera izan zuen poliziak salaketa egitera joan zenean?, identifikatu eta atxilo ditu erasotzaileak? Hainbat galdera eta kezka, zenbat mina antzua!