Inicio Comunicados IRUDIAK GASTEIZEN MAIATZAREN 1EAN ETA CGT-ESK-CNT-STEEILASEN MANIFESTUA

IRUDIAK GASTEIZEN MAIATZAREN 1EAN ETA CGT-ESK-CNT-STEEILASEN MANIFESTUA

por CGT-LKN Araba

BORROKAK LOTUZ, SISTEMA IRAULI

Badago , horrela saldu dutelako,  krisia aspaldiko kontua dela pentsatzen duenik. Botorearen morroi diren komunikabideak ezer galdu ez dutenen errekuperazioaz behin eta berriz ari dira.  Guretzat berriz, “errekuperazioa” prekariazazioa eta desberdintasunaren sinonimoa da, eta horrexegatik kapitala pozez betea dago.

Sinestarazi izan nahi digute ekonomia errekuperatu dela, langabezia gutxitu egin dela, baina prekariatetaren kontura gutxitu  eta  borrokaren bitartez lortutako eskubideak direla zinez murriztu direla esatea ahaztu dute. Hortxe dugu Productos Tubulareseko langileen kasua. Enpresaburuek, patrikak dibidendoez bete eta gero,  dirurik ez dagoela diote, eta 157 langile kaleratu nahi zituzten. Alabaina, langileen borrokak bere asmoak zapuztu ditu.

Administrazioak ere ezin ditugu ahaztu. Bere ineteresen araberako  negoziazio mahaiak antolatzen dituzte, irizpide neoliberalak aplikatuz, publikoa suntsitzeko irizpideak  erabilitzen dituzte eta hezkuntza publikoaren 2 ikasturteko gatazka horren adibidea dugu.

Duela astebete Bangladesheko ehun lantegia batean  1300 langileen heriotzaren urtemuga bete da. Horrexegatik, ezin ditugu ahaztu bere bizitza galdu  duten langileak ezta bizitza duina izateko  itsasoan edo mugetan hiltzen direnak

Errekuperazioa egon badago, baina jakin badakigu behin behinekotasuna, lan sari miserableak, aldekiotasuna, lan istripuak, emakumeek pairatzen dugun desberdintasuna eta lan sarien arrakal, ezegonkortasuna, azpikontratazioa… direla errekuperatu duguna. Horixe da langile enplegudunok berreskuratu duguna: prekatrietatea eta eskubideen galera.

Eskubideen galera diogu, baina badira ere eskubiderik ez duten langileak, langiletzat hartzen ez direnak, era irregularrean lan egiten dutenak edota , etxeko langileen kasuan bezala, bigarren mailakotzat hartzen direnak.

Lana izatea ez da enplegua izatea; lana, batez ere emakumeok, soberan dugu. Guk behar duguna kalitatezko enplegua eta lan baldintza duinak dira

Prekarietatea lan eremutik harago doa, esparru guztiak biltzen ditu. Lan esperrurik kanpo “berreskuratzerik” ere izan dugu. Bereskuratu ditugu zentsura, inposaketak, mehatxuak, jendarte babes eza…  ezin dugu ahaztu mozal legepean egun berean liburu bat bahitu, artelana erretiratu era rapero bat kartzeleratu duen estau batean bizi garela

Baina , inoiz galdu ez genituen borrokatzeko grina eta guztiontzako jendartea erauikitzeko gogoak ere berreskuratu ditugu.

Udaberria  aurretaurik heldu zen eta Martxoaren 8an Bilboko kaleak morez  busti zituen; emakumeok demostrau genuen  badugula zer esanik eta zapaldu egiten gaituen eta eskubide osoko pertsonak izatea galerazten digun  sitema kapitalista eta heteropatriarkal honetaz gogaituta gaudela . Gure borroka feminista behar du izan

Norbaitek langileon haserrealdiaz zalantzarik bazuen, martxoaren 17an gure pentsionisten emakumeei erreleboa hartu zieten. Argi eta garbi aldarrikatu  zuten nahikoa dela eta ez daudela  besterik jasateko prest.

Pertsonen, pertsona guztien bizitza eta euren ongi izatea erdigunean jartzeko garaia da, bere mozkinen atzaparretatik, bere enpresa interesetik eta bere “ berreskuratze”tik urrun. Kaleak betetzen eta mobilizatzen jarraitu behar dugu; bere eredu ekonomiko eta soziala ez dugula behar ezta nahi ere jabe daitezen.

 

 

            Gora langileon borroka!!

               Gora Maiatzaren 1a!!

           Borroka da bide bakarra !!

 

CGT ESK CNT STEEILAS

Artículos relacionados

Aviso legal. Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar navegando está aceptando su uso y nuestra política de cookies y ver la forma de desactivarlas. (Política de privacidad) Internet Explorer, FireFox, Chrome, Safari Aceptar Leer más