Inicio ACCION SOCIAL Bizitza duinen alde Por unas vidas dignas

Bizitza duinen alde Por unas vidas dignas

por CGT-LKN Kalean
0 comentario

ALTERNATIBA EKOSOZIAL JUSTUA M11  Irunean 12:00etan Gazteluko Plazatik Bilbon 17:00etan Jesusen Bihotzatik

Alternatiba ekosozial justu bat eraiki behar dugu, gaurko eredu sozioekonomikoak ez digulako langile klaseari eta herritarroi beste aukerarik ematen baldin eta krisi ekologiko eta sozialari aurre egin eta bizitza duinak izan nahi baditugu. Azken urteetan ikusten ari gara nola bizi-baldintzek okerrera egiten duten: pandemia, Ukrainako guda, bizitzaren garestitzea, muturreko fenomeno klimatikoak, Gazako sarraskia… eta hauen oinarrian bizitza duinak bermatzea baino, negozioa eta gutxi batzuen etekinak bermatzea helburu dituen sistema bat.

Horregatik behar dugu norabide aldaketa bat, alternatiba ekosozial justu bat eraikitzeko, bizitza duinen alde. Irailean Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitutako Su Txikien Itsasoa topaketetan abiaturiko bidean alternatiba hori ezaugarritzeko ardatzak eztabaidatu genituen eta honako aldarrikapenak adostu, alternatiba ekosozial justu horren bidean urratsak zehazteko:

🌎 Krisi ekologikoari aurre egin. Planeta bizigarria izan behar da guztiontzat

Material eta energia kontsumo neurrigabea mugatu, deshazkunderako eta justizia klimatikorako bidea, bultzada publikoarekin.

Erregai fosilen erabileraren murrizketa sakona, eta energia berriztagarrien sustapena.

Lurraren eta baliabide naturalen espoliazioa gelditu, eta hauen erabilera demokratikoki planifikatu.

Euskal Herriko eredu sozio-produktiboa eraldatu planetaren muga biofisikoak eta herritarron beharrak aintzat hartuz.

🌎 Negozioa eten. Bizitzak erdigunera ekarri behar ditugu

Oinarrizko beharrizan eta zerbitzu publikoekin negozio egiteari eta pribatizazioari atea itxi. 

Zerbitzu publikoak indartu. Osasungintza eta hezkuntza publikoan inbertsioak handitu.

Etxebizitza duinerako sarbidea bermatu. Lehentasunez merkatua erregulatu etxebizitzaren prezioak mugatuz, eta parke publikoa handitu. Oinarrizko hornidurak bermatu.

Zaintza sistema publikoa, doakoa, unibertsala eta kalitatezkoa behar dugu.

🌎 Lanak duindu eta birbanatu. Ondasunak birbanatu

Lanaldiaren egiturazko murrizketa. Enpleguak banatzeko, eta lan guztiak – zaintza lanak bereziki – aitortu eta parekidetasunez banatzeko.

Gutxieneko soldata eta pentsioak igo. 1.400 euroko gutxieneko soldata. 1.260 euroko pentsio minimoa.

Pobreziarekin amaitzea helburu duten politika sozialak garatu. Lehentasunez DSBEn eta BEn izandako murrizketak atzera bota.

Zerga erreforma gehien dutenek gehiago ordaintzeko: enpresen irabazien gaineko zerga, ondasun, kapital errenta eta errenta altuen gaineko zergak handitu.

🌎 Burujabetza(k) eraiki
Sektore estrategikoak ezin dira merkatuaren eta oligopolio handien esku egin. Burujabetzak garatu eremu hauetan.

Burujabetza energetikoa. Sektore energetikoaren publifikazioa.

Elikadura burujabetza sustatu. Merkataritza Askeko Itunak eten.

Telekomunikazioetan burujabetza. Zerbitzu eta azpiegitura publikoak.

🌎 Eskubide guztiak pertsona guztientzat
Diskriminaziorik ez sexua, generoa, baliabide ekonomikoak, etnia, jatorria, hizkuntza, kultura eta abarrengatik.
Eskubide zibil, politiko eta sozialak pertsona guztiei bermatu.

Lehentasunez: Atzerritartasun Legea indargabetu.

Euskaraz bizitzeko eskubidea bermatu.

🌎 Plangintza demokratikoa eta sozialki justua
Trantsizioan merkatu interesak gailentzen direla ekiditeko lidergo publikoa.

Sektore estrategikoetan erabaki ahal izateko, Herri bezala burujabetza.

Gobernantza eredu parte hartzaileak garatu. Herritarrak eta eragile sozial eta sindikalak erabaki estrategikoen protagonista.

Herritar komunitate ahaldunduak eraiki, publikoarekin elkarlanean.

🌎 Antimilitarismoa
Gerrari ez. Konponbide baketsu eta negoziatuen alde.

Gastu militarrik ez. Defentsara BPGaren %2a bideratzeari ez.

Gerrarekin negozioa egiten duten enpresen finantziazio publikoa eten.

Sekuritarismoa borrokatu, eta segurtasunaren negozioarekin bukatu.


Tenemos que construir una alternativa ecosocial justa porque el modelo socioeconómico actual no nos da otra alternativa a la clase trabajadora si queremos hacer frente a la crisis ecológica y social y tener vidas dignas. En los últimos años estamos viendo cómo empeoran las condiciones de vida: la pandemia, la guerra de Ucrania, el encarecimiento de la vida, los fenómenos climáticos extremos, la masacre de Gaza… y en la base de los mismos un sistema que no tiene como objetivo garantizar vidas dignas, sino el negocio y los beneficios de unos pocos.

Por eso necesitamos un cambio de rumbo, para construir una alternativa ecosocial justa, por unas vidas dignas. En septiembre debatimos los ejes para caracterizar esta alternativa en el camino emprendido en los encuentros Su Txikien Itsasoa convocados por la Carta de Derechos Sociales de Euskal Herria y acordamos las siguientes reivindicaciones para definir los pasos hacia esa alternativa ecosocial justa:

🌎 Hacer frente a la crisis ecológica. Por un planeta habitable Reducir el consumo ingente de materiales y energía, haciendo el camino hacia el decrecimiento y la justicia climática con impulso desde lo público.

Reducción profunda del uso de combustibles fósiles, y fomentar las energías renovables.

Detener el expolio de la tierra y recursos naturales y planificar democráticamente su uso.

Transformar el modelo socio-productivo de Euskal Herria, teniendo en cuenta los límites biofísicos del planeta y garantizando condiciones de vida dignas para todas las personas.

🌎 Frente al negocio de unos pocos, las vidas en el centro
Cerrar las puertas a hacer negocio y a privatizar las necesidades básicas y los servicios públicos.
Reforzar los servicios públicos. Aumentar las inversiones en la sanidad y la educación públicas.
Garantizar el acceso a una vivienda digna. Prioritariamente regular el mercado limitando el precio
de la vivienda, y aumentar el parque público. Garantizar los suministros básicos.
Sistema de cuidados público, gratuito, universal y de calidad.
🌎 Dignificar y repartir los trabajos. Repartir la riqueza.
Reducción estructural de la jornada laboral. Para repartir el empleo, y valorar y repartir
corresponsablemente todos los trabajos, especialmente los de cuidados.
Subir el salario y las pensiones mínimas. Salario mínimo de 1.400 euros y pensión mínima de 1.260
euros.
Políticas sociales que busquen acabar con la pobreza. Como prioridad, revertir los recortes en la
RGI y la RG.
Reforma fiscal para que quien más tenga más pague: aumentar impuestos sobre los beneficios
empresariales, patrimonio, rentas del capital y rentas más altas.
🌎 Construir soberanía(s)
Los sectores estratégicos no pueden estar en manos del mercado y de los grandes oligopolios. 

Construir soberanías en estos ámbitos.

Soberanía energética. Publificación del sector energético.

Soberanía alimentaria. No a los Tratados de Libre Comercio.

Soberanía en telecomunicaciones. Servicios e infraestructura pública.

🌎 Todos los derechos para todas las personas

No a las discriminaciones por razones de sexo, género, recursos económicos, etnia, origen, lengua, cultura o cualquier otra razón.

Garantizar derechos civiles, políticos y sociales para todas las personas.

Como prioridad: Derogar la Ley de Extranjería.

Garantizar el derecho a vivir en euskera.

🌎 Planificación democrática y socialmente justa 

Liderazgo público para evitar que en la transición se impongan los intereses empresariales.

Para poder decidir en los ámbitos estratégicos, soberanía como Pueblo.

Desarrollar modelos de gobernanza participativa. Los colectivos sociales y sindicales, y la ciudadanía en general, protagonista de la decisiones estratégicas.

Construir comunidades empoderadas que ejerzan el control social.

🌎 Antimilitarismo
No a la guerra. Por soluciones pacíficas y negociadas.

No al gasto militar. No a destinar el 2% del PIB a Defensa.

Detener la financiación pública de las empresas que se lucran con la guerra.

No al securitarismo y a quienes buscan un nicho de negocio en él.

 

 

 

 

Crear PDFImprimir

Aviso legal. Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar navegando está aceptando su uso y nuestra política de cookies y ver la forma de desactivarlas. (Política de privacidad) Internet Explorer, FireFox, Chrome, Safari Aceptar Leer más

Share