>

CGT CORREOS

Nº 332

Ideia 2º 2019

Haizeak Nº6, noviembre 2018

Libre Pensamiento

Rojo y Negro TV

Ruesta

Últimas entradas

Derribemos muros/Bota ditzagun harresiak

Iruñea Ciudad de acogida en Twitter (@AcogidaIrunea): "España no permite al Aita Mari transportar ayuda humanitaria a los campos de ...

Leer más

Parlamento Social: Kalejira

Viernes 12 a las 12 salimos de nuevo a la calle e incidimos en que queremos  🔔Fiscalidad justa y progresiva  ...

Leer más

Preso politikoen nazioarteko eguna. Kurdistan // Presas/os políticos en Kurdistan

Kaixo lagun!!Datorren apirilaren 17an nazioarteko preso politikoen eguna dela eta Askapenak eta Zabaldi honako ekimenera gonbidatu nahi zaitugu. Gure asmoa ...

Leer más

SF78: Argazkiak lekuko. Memoria gráfica contra la impunidad

"Argazkiak lekuko - Imágenes contra la impunidad", exposición fotográfica sobre los sanfermines de 1978 en el Parlamento de Navarra.

Leer más

Plataforma Navarra de Salud: LEHEN OSASUN LAGUNTZA, AURRERA!!//ATENCION PRIMARIA, AURRERA!!

(Más abajo en castellano)
Apirilaren 7an, Osasunaren Munduko Eguna dela eta, Osasunaren Merkaturatzearen kontrako Europako Jardunaldi bat eginen da. Nafarroako Osasunaren Plataformak bat egiten du jardunaldi horrekin, baina gure inguruan lehentasunezkotzat jotzen dugun edukia eman nahi diogu: oinarrizko osasun laguntzaren defentsa. Izan ere, oinarrizko osasun laguntzaren alde egiten dugu, argi eta garbi, herritarren osasuna babestu eta sustatzeko biderik onena delakoan. Hurbila da, eraginkorra, efizientea, eta, herritarren osasun mailari dagokionez, gizartean gertatzen diren desberdintasunen aurrean egoki jarduteko modukoa. Horregatik, oinarrizko osasun laguntza kalitatezkoa erreibindikatzen dugu, ongi finantzatua, ongi dimentsionatua, erabiltzaileei eta profesionalei orain baino protagonismo handiagoa emanen diena:

1. 2018ko urrian, Oinarrizko Osasun Laguntzari buruzko Mundu Biltzarra egin zen Astanan (Kazakhstan). Biltzar horretan, berretsi egin ziren Alma-Atako Deklarazio ausart eta aitzindarian (1978) jasotako konpromisoak eta Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda, pertsona guztientzako osasuna helburu. Biltzarrean parte hartu zuten nazioarteko ordezkaritza guztiek helburu hauek lortzeko asmoa adierazi zuten:

-Gobernuek eta gizarteek lehentasuna ematea pertsonen osasuna eta ongizatea sustatu eta babesteari, kontuan hartuta bai gizarte osoa, bai herritar bakoitza.
-Aurrera egitea kalitate handiko oinarrizko osasun laguntzako zerbitzua lortzeko bidean: osasun laguntza segurua, integrala, integratua, irisgarria eta eskuragarria edonorentzat eta edonon.
-Osasunarentzako ingurune egokiak sortzea, non pertsonak eta komunitateak ahaldunduak dauden beren osasuna eta ongizatea mantentzen eta hobetzen laguntzeko.
-Ukitutako alderdi guztiak batera joatea osasun arloko politika, estrategia eta planei sostengu eraginkorra emate aldera.

Astanako biltzar hartan, besteak beste, finantzaketaz hitz egin zen, eta oinarrizko osasun laguntzan inbertitzen segitzeko aldarrikapen bat egin zen, osasun arloko emaitzak hobetzearren.

2. Gaur egungo Nafarroako Gobernuaren akordio programatikoak hauxe dio oinarrizko osasun laguntzari dagokionez:

-Behar adinako finantzaketa

-Autonomia handiagoa eta erabakitzeko ahalmena ematea

-Kupoak egokitzea

-Pazienteei arreta emateko denbora nahikoa bermatzea

-Izaera integral eta diziplina anitzekoa ematea

Arlo horietan, baina, urrats txiki-txikiak eman dira. Oinarrizko osasun laguntzarako aurrekontuak ez dira igo (ehunekotan), kupoak antzeko mailetan daude, behin-behineko langile asko daude, langileak ordezteko arazoak ez dira konpondu (oporrak, baimenak, bajak, eta abar) eta, lehen bezala, eredua medikuaren figuran oinarritzen da.

Horregatik guztiagatik, uste dugu Nafarroan oinarrizko osasun laguntza garatzearen aldeko konpromiso politiko eta soziala berresteko ordua dela, eta konpromiso hori bera eskatzen diegu, bereziki, Nafarroako Parlamentua osatzeko laster eginen diren hauteskundeetan parte hartuko duten alderdi politikoei.


                                    —————————————————————————–


En torno al 7 de abril, Día Mundial de la Salud, se va a llevar a cabo una Jornada Europea contra la Comercialización de la Salud, a la cual nos queremos sumar desde la Plataforma Navarra de Salud, dándole un contenido que en nuestro entorno vemos prioritario: la defensa de la Atención Primaria. Apostamos claramente por la Atención Primaria como mejor forma de proteger y fomentar la salud de la población. Es cercana, eficaz, eficiente y capaz de actuar sobre las diferencias en los niveles de salud que se dan en la sociedad. Por ello, reivindicamos una Atención Primaria de calidad, bien financiada, bien dimensionada y en la que tanto las personas usuarias como profesionales tomen un mayor protagonismo:

1. En octubre de 2018 tuvo lugar en Astaná (Kazajstán), la Conferencia Mundial sobre Atención Primaria de Salud, en la que se reafirmaron los compromisos expresados en la ambiciosa y visionaria Declaración de Alma-Ata de 1978 y la Agenda 2030 para el Desarrollo Sostenible, en pos de la salud para todas las personas. Las representaciones internacionales allí presentes expresaron su aspiración a que:

-Gobiernos y sociedades den prioridad a la promoción y protección de la salud y bienestar de las personas, tanto a nivel poblacional como individual.

-Se avance en una Atención primaria de salud y servicios de salud de gran calidad, seguros, integrales, integrados, accesibles, disponibles y asequibles para todas las personas y en todas partes.

-Se den entornos propicios y favorables para la salud en los que las personas y comunidades estén empoderadas y colaboren en el mantenimiento y mejora de su salud y bienestar.

-Todas las partes interesadas se alineen en la prestación de apoyo efectivo a las políticas, estrategias y planes de salud.

Entre otros aspectos, se hacía referencia a la Financiación, haciendo un llamamiento para seguir invirtiendo en la Atención Primaria de la salud con el fin de mejorar los resultados sanitarios.

2. En el acuerdo programático del actual Gobierno de Navarra, respecto a la Atención Primaria, se hablaba de:

-Financiarla suficientemente

-Dotarla de mayor autonomía y capacidad de resolución

-Adecuar los cupos

-Garantizar el tiempo suficiente para la atención a pacientes

-Darle un carácter integral y multidisciplinar

No obstante, son pocos los pasos dados en este sentido. El porcentaje de los presupuestos destinado a la Atención Primaria sigue sin crecer, los cupos permanecen en los mismos niveles, se da una gran eventualidad en el personal y continúan los problemas de cobertura del personal (vacaciones, permisos, bajas, etc) y el modelo sigue girando en torno a la figura del personal médico.

Por todo ello, consideramos que es momento de renovar el compromiso político y social a favor del desarrollo de la Atención Primaria en Navarra, compromiso que especialmente instamos a tomar a las fuerzas políticas que concurrirán a las próximas elecciones al Parlamento de Navarra.

Crear PDFImprimir
Conparte:
Share