>

CGT CORREOS

Nº 346

Ideia 1º 2020

Haizeak Nº7, noviembre 2019

Libre Pensamiento

Rojo y Negro TV

Ruesta

Aviso legal. Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación.
Política de privacidad. Al continuar navegando está aceptando su uso y nuestra política de cookies y ver la forma de desactivarlas. Internet Explorer, FireFox, Chrome, Safari


ELKARRETARATZEA: AHTAREN LANAK GELDITU ORAIN!!-CONCENTRACION : ¡¡PARALIZACIÓN DE LAS OBRAS DEL TAV YA !!

(CASTELLANO DEBAJO)

ELKARRETARATZEA: AHTAREN LANAK GELDITU ORAIN!!
Behean sinatzen dugun erakunde zein taldeek abiadura handiko Nafarroako korridorearen lanen berrastea salatzen dugu eta hilak 31, ostiralarekin, 19:30ean Gobernu Delegaritzaren aurrean burutuko den AHTAREN LANAK GELDITU ORAIN!! lelodun  elkarretaratzean parte hartzera dei egiten dugu. Azkoien eta Erriberri artean hasi berri dituzten lanak gelditzea eta jadanik burututako edo burutu bidean dauden lanen adjudikazioak bertan behera uztea eskatzen dugu.
Espainiako erresumaren gobernuak, Nafarroako egungo gobernuaren beharrezko laguntzaz, aurrera segitzen du Nafarroako prestazio handiko trenaren plataformaren lanen eraikuntzarekin Europako Kontu Auzitegiak berriki aurkeztutako bi txostenei, 2016koa bata eta 2018koa bestea, jaramonik egin gabe. Aipaturiko bi txosten horietan Espainiako estatuan abiadura handiko azpiegiturek eragiten duten xahuketa ekonomikoa, ogasun publikoan sorturiko zuloa justifikatzen ez duen inongo ikerketa edo txostenik gabe eraikitzearen arrazoigabekeria  eta inolako errentagarritasun sozio- ekonomikorik demostratu gabe ingurugiroari zein lurraldeari eragiten dien erasoa salatzen dituzte. Guztiz alderantzizkoa da. Hainbat unibertsitatetako ikerlarik egindako txostenetan datuekin argi ta garbi demostratzen da AHT/PHTa defendatzen dutenen gezur propagandistiko borobila: ez da aurrerabidea, ez da estrategikoa, ez du ez enplegu ezta aberastasun gehiagorik sortzen, eta ez du merkantziarik garraiatuko.
Bitartean, gobernuek inposizioarekin aurrera segitzen dute PP bezalako alderdi ustelen finantziazio ezlegalarekin auzipetu edota ikertuak diren enpresei obrak adjudikatuz. AHTa negozioa eta aurrerabidea da etekinak pribatizatzen eta zorrak sozializatzen dituen eredu ekonomiko soziala defendatzen dutenendako.
Prestazio handiko trenak (AHT-PHT) trena  suntsitzen du, garraio publiko eta soziala den aldetik. AHTaren sustatzaileek 25 urtetik gora daramatzate ohiko trenaren aurrekontuak murrizten, Sustapen ministeriopeko Adif empresa publikoan 18.000 milioi €ko zorra metaaraziz.  Zor hau guztiona da eta bankuak erreskatatzeko erabilitako dirutzarekin batera, eskubide eta zerbitzu publiko zein unibertsaletan murrizketak eragin ditu: osasungintza, hezkuntza, zerbitzu sozialak, pentsioak, menpekotasunarendako laguntzak, eta abarretan.
Honengatik guztiagatik eta AHT/PHTaren eraikuntzak Nafarroan, besteak beste, Altsasu, Tafalla, eta  Castejon bezalako herrietan zerbitzu minimo bat ematen  duten geltokien desagerpena dakarrelako. Ingurugiroari, landaguneei, lurralde antolaketa orekatu, arrazional, eta sustengarriari eraso itzela delako AHT/PHTri argi ta garbi ezetz esaten diogu.
Inposaketa eta ustelkeriaren aurrean, argi eta garbi AHTari EZ eta TREN PUBLIKO ETA SOZIALAri bai esaten diogu.
AHTAREN LANAK GELDITU ORAIN!!
————————-
CONCENTRACION : ¡¡PARALIZACIÓN DE LAS OBRAS DEL TAV YA !!
 
Las organizaciones y los colectivos abajo firmantes hacemos pública nuestra denuncia por la continuación de las obras del llamado Corredor Navarro del Tren de Alta Velocidad (TAV) y hacemos un llamamiento a participar en la concentración que se celebrará el viernes 31 a las 19:30 ante la Delegación del Gobierno bajo el lema  de ¡¡ PARALIZACIÓN DE LAS OBRAS DEL TAV YA  !! Exigimos la paralización inmediata de las obras recién comenzadas entre Peralta y Olite y la anulación de las adjudicaciones de obras ya realizadas o en fase de tramitación.
El Gobierno del reino de España con la colaboración necesaria del actual Gobierno de Navarra, continúan adelante con la construcción de las obras de la plataforma ferroviaria del Tren de Altas Prestaciones (TAV) en Navarra. Ello a pesar de que recientemente se han presentado sendos informes del Tribunal de Cuentas Europeo, uno del año 2016 y el último de recientes fechas en 2018. En ambos se cuestionan y denuncian claramente el despilfarro económico que supone la construcción de líneas de alta velocidad en el Estado español, la barbaridad que supone la construcción de una obra pública sin ningún tipo de informe o estudio que justifique el despilfarro económico de las cuentas públicas, y el ataque al medio ambiente y al territorio que se produce sin haber demostrando ninguna rentabilidad social, económica y medioambiental. Porque resulta ser lo contrario, todos los informes realizados por investigadores de diferentes universidades informan, explican y justifican con datos estudios que demuestran la gran mentira propagandística que realizan los/as defensores/as del TAV/TAP: ni es más progreso, ni es estratégico, ni crea más empleo, ni más riqueza, ni transportará mercancías.
Mientras, siguen los gobiernos con la imposición adjudicando obras a empresas que están imputadas o investigadas en la financiación ilegal de partidos como el PP. El TAV es el negocio y el progreso para los/as que defienden un modelo económico y social donde los beneficios se privatizan y las deudas se hacen públicas.
La construcción del Tren de Altas Prestaciones (TAV) destruye al ferrocarril como transporte de carácter público y social. Los/as defensores/as del TAV llevan más de 25 años recortando el presupuesto en el ferrocarril convencional, conduciendo a la empresa pública Adif, dependiente del Ministerio de Fomento, a una deuda de 18.000 millones de euros. Esta deuda es de todas y de todos, que junto con las cantidades mil-millonarias de la banca que hubo que rescatar, ha supuesto y supone el recorte en derechos y servicios de carácter público y universal como son la sanidad, la educación, los servicios sociales, las pensiones, las ayudas a la dependencia, etc..
Por todo ello y porque la construcción del TAV/TAP en Navarra supone la desaparición de estaciones que actualmente dan al menos un mínimo servicio ferroviario a localidades como Alsasua/Altsasu, Tafalla y Castejón entre otras. Porque es un ataque al medio ambiente, al medio rural, a una ordenación del territorio equilibrada, racional y sostenible, decimos alto y claro no al TAV/TAP.
Frente a la imposición y la corrupción decimos alto y claro NO al TAV, Sí al TREN PÚBLICO Y SOCIAL.
 ¡¡¡PARAD LAS OBRAS DEL TAV YA!!!
AHT Gelditu! Nafarroa
Barañaingo AHTrik Ez
Bellota Libertaria
Erdi Aldeko Gazteak
Ernai
Fundación Sustrai Erakuntza
Tafallako Gaztetxea
Plataforma Cuenca de Pamplona-Iruñerria por el Tren Público y Social. TAV No
Plataforma Ribera por un Tren Social. No al TAV
Plataforma Sakana Trenaren Alde
Zona Media por el Tren-Erdi Aldea Trenaren Alde
Crear PDFImprimir
Comparte/Partekatu:
Share