Inicio Derechos humanos GIZA ESKUBIDEEN eta MIGRAZIOEN XIII. ASTEA Iruñean, 2017ko abenduaren 10tik 18ra

GIZA ESKUBIDEEN eta MIGRAZIOEN XIII. ASTEA Iruñean, 2017ko abenduaren 10tik 18ra

por CGT-LKN Kalean
0 comentario

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 69. urteurrena:

1. atala: Gizon-emakume guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela; eta ezaguera eta kontzientzia dutenez gero, elkarren artean senide legez jokatu beharra dute.

Urtero bezala, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaleko urteurrena dela eta, eskubide hauen urratze egoeraren inguruko programa bat proposatzen dizugu, migrazioei garrantzi berezia emanez:

Abenduak 10, igandea

·“Zatoz Giza Eskubideen alde topa egitera”. Bideo proiekzioa eta Giza Eskubideen aldeko hitzaldi-solasaldia Colombiatik datorren Alexandra Bermudezen eskutik. NAINERE aretoan, Kale Berria 123an, arratsaldeko 20:00etan.

-Amnistia Internazionalak antolatua-

Abenduak 11, astelehena

·“Falta direnen simulakroa” eta errefuxiatuen inguruko argazki erakusketa. UPNAn, 13:00etan.

-Oxfam Intermonek antolatua-

Abenduak 12, asteartea

·Zabaldi Elkartasunaren Etxean arratsaldeko 19:30etan “Asilo-eskubidean kanpoko eta barneko mugak” Idoia Onecaren eskutik.

-CEAR/ELEBek antolatua-

·La Puerta Roja taldearen “A la Deriva” antzerkilana. Gaztediaren Etxean, Sanguesa kalea 30ean, arratsaldeko 19:00etan.

– Munduko Medikuak Nafarroak antolatua-

Abenduak 13, asteazkena

·“Mordiendo el aire” dokumentala eta hitzaldia ijitoen emakumeak berdintasunerantz ibiltzen NUPeko entzungelan eguerdiko 12etan, Mari Carmen eta Angela Gabarreren eskutik.

-Talde Feministak eta Eraldatuk antolatuta-

Abenduak 14, osteguna

·Lizarrako Kultur Etxean Bea Villahizanen eskutik hitzaldia “Mugak eta politika migratoriak”, arratsaldeko 19:00etan.

-Lizarra Harrera-Hiriak eta bertako GKEek antolatuta-

Abenduak 15, ostirala

·Zarrapastra taldearen “El miedo que me habita” antzerkilana. Sanduzelaiko Civivoxean, Doctor Gortariren Plazan, arratsaldeko 20:00an.

-Paperak eta Eskubide guztiak Denontzatek antolatuta.-

Abenduak 17, igandea

·Gaztelu Plazan “Protesta-bilkura”, eguerdiko 13:00etan.

-Harrera Hiriek antolatuta –

Abenduak 18, astelehena

·“Luis Valtueña” argazki humanitarioaren XX. erakusketaren inaugurazioa. Kondestable Civivoxean, arratsaldeko 19:00etan.

– Munduko Medikuak Nafarroak antolatua-

ANTOLATZAILEAK: Amnistia Internacionala; NUPeko Eraldatu eta Talde Feminista taldeak; Oxfam Intermon; Munduko Medikuak; Iruña Harrera-Hiria; Paperak eta eskubide guztiak denontzat Plataforma; Lizarrako GKEek eta Lizarra Harrera-Hiria; CEAR/ELEB.

LAGUNTZAILEAK: “Zarrapastra” eta “La Puerta Roja” antzerki taldeak.

Crear PDFImprimir

Aviso legal. Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar navegando está aceptando su uso y nuestra política de cookies y ver la forma de desactivarlas. (Política de privacidad) Internet Explorer, FireFox, Chrome, Safari Aceptar Leer más

Share