Inicio opinion Tantaka: Bilboko portua

Tantaka: Bilboko portua

por CGT-LKN Kalean
0 comentario

Bilboko portu autoritateak pasa den astean, azaroaren 24an, agindua eman zuen, portu ondoko eremu batean, pertsona migrante batzuk eraikitako kanpamentua desegiteko. Emandako Arrazoiak oso ergelak dira, osasun seguritate arazoak omen ziren. Errezagoa da pertsona horiek erditik kentzea, arazoei irtenbide duin bat eman baino. Han egon ziren Españako polizia eta Ertzaintza eskutik elkar harturik migranteak kanporatzen eta horietariko 6 atxilotzen. Kasu honetan ez zegoen desadostasunik Madrilgo eta Gasteizko gobernuen artean, biak ados, biak kontent ekintza garbia eta biolentziarik gabe izan delako.

Bilboko portu autoritateak badarama aste batzuk porlanezko harresi bat eraikitzen, ez dakigu dirua nondik dator, Madriletik? Gasteizetik? Giza eskubidez ahoa bete duten gure politikariek migrazioari irtenbiderik emateko Trumpen eredua aukeratu dute. Jadanik ez dugu joan behar AEBetara lotsaren harresia ikusteko, Euskal Herrian bertan laster izango dugu gure harresia, txikitxoa, ez Trumpen tamainakoa baina oso “duina”.

Bilboko portutik pertsona migranteek ezin dute jautsi egin Erresuma Batura, hori ilegala da eta. Onartezina Europako legearen arabera, eta Gasteizko eta Madrilgo gobernuek, gure onerako, legea bete arazi behar dute. Armak bai, untzira daitezke, mundu barnan barreiatu ahal dira, legala delako. Ez du inportantziarik eroslea Arabia Saudi izateak, eta arma horiek gero Daeshen edo Al Qaeraren eskuetara ailegatzen badira kasualitate hutsa izango da. Merkataritza sustatu behar dugu, eta armak soilik merkantzia bat dira. Eta pertsonak zer gara?, armak baino balio gutxiagokoak gara?

Crear PDFImprimir

Aviso legal. Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar navegando está aceptando su uso y nuestra política de cookies y ver la forma de desactivarlas. (Política de privacidad) Internet Explorer, FireFox, Chrome, Safari Aceptar Leer más

Share