Inicio opinion Tantaka: “Hostel”

Tantaka: “Hostel”

por CGT-LKN Kalean
0 comentario

Duela egun batzuk plazaratu zen berria: Unzu izandako merkataritza-zentroan hotel bat zabaldu nahi dute. Dagoeneko hasi dira batzuk berri hau ospatzen, haien aburuz proiektu honek hain beharrezkoa diren lan postu batzuk sortuko du, alde zaharreko ekonomia bizkortuko du, eta abar. Betiko promesak antzuak, aurre-ikuspenak faltsuak. Proiektu honen atzean dagoen egia bakarra da, bultzatzaileek etekin ekonomiko handia eta azkarra bilatzen dutela. Beste aldetik, alde zaharreko auzokideek ez dute hotel hau euren auzoan, eta horien arrazoiak eztira ahuntzaren gauerdiko eztula¡

Aspalditik aztertuta dago turismoak gure bizitzan duen eragina, eta ondorioak ez dira samurrak pertsonentzat. Etxebizitzaren alogera eta salmentaren prezioak garestitzen dira, betiko auzokideek ezin dute prezio horiek ordaindu eta kondenaturik daude euren auzotik alde egitera. Sortzen diren lan postuak prekarioak eta gaizki ordainduta daude. Turismoa hiriak eta auzoak parke tematikoak bilakatzen ari da, han, guk, pertsonak figurante tristeak gara. Une honetan turismo ez da tokiz tokiko kultur eta ohiturak ezagutzeko bidea, turismoa kontsumo itsuaren islara hutsa da.

Udal gobernua sostengatzen duten lau alderdiek ezin diote ontza eman hotel horri. Bada ordua auzoekin adostutako beste garapen eredua alde zaharrari eskaintzeko. Segur aski desazkunde turistikoa bultzatu beharko dugu, turismoari ezetz esatea ez da pitokeria, beharra bat baizik, gure jai egunak ezin baitugu ahitu kontsumismoari hauspo ematen.

 

Crear PDFImprimir

Aviso legal. Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar navegando está aceptando su uso y nuestra política de cookies y ver la forma de desactivarlas. (Política de privacidad) Internet Explorer, FireFox, Chrome, Safari Aceptar Leer más

Share