Inicio opinion BIOLENTZIARI BURUZKO BATZUEN HIPOKRISIA

BIOLENTZIARI BURUZKO BATZUEN HIPOKRISIA

por CGT-LKN Kalean
0 comentario

tantakaTelebistan ikusi nuen, Fontellaseko eliza saiatu direla erretzen. Hau pitokeria! Orain ere kontu hauekin hasi behar dugu?, pentsatu nuen. Handik egun gutxi batzuetara gazte magrebtar bat atxilo zuen poliziak. Aste bat pasa ondoren berriro beste eliza batean txikizio batzuk egin zuten, eta hara non eta gazte berbera erruduna izan zen, mutiko hau burutik jota dago!

Batzuek elizak erre nahi dute, neonaziek juduen kontrako ekintzak bururatzen dute eta guk meskitak bonbardatzen ditugu. Bitartean, munduko boteredunek edozein erlijioen ordezkariak izanda ere, elkar hartuta, pozik eta zoriontsuak daude, negozioa aurrera doa eta.

Azken egunetan Iruñeko hainbat lekutan islamofobiaren aldeko afixak azaldu dira, egun berdinetan Asiron alkatearen kontrako pintadak egin dituzte. Interneten txiste kaskar bat kontatzea edo komentario desegoki bat egitea biolentzia eta terrorismo goratzea omen da batzuentzako eta justiziaren esku sartzea suharki eskatzen dute. Gorroto elikatzen duten mezuek, edo alkate baten kontrako mehatxuek ez lukete mereziko sikiera salaketa xume bat? Ez zaizue iruditzen, UPNko jaun-andreak?

Crear PDFImprimir

Aviso legal. Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar navegando está aceptando su uso y nuestra política de cookies y ver la forma de desactivarlas. (Política de privacidad) Internet Explorer, FireFox, Chrome, Safari Aceptar Leer más

Share