Inicio Derechos humanos TANTAKA: ATZOKO ETA GAURKO MIGRANTEAK

TANTAKA: ATZOKO ETA GAURKO MIGRANTEAK

por CGT-LKN Kalean
0 comentario

tantaka1936ko martxoaren bukaeran, Españako gerla zibila amaitu baino egun gutxi lehenago, Alacanteko hondartza batetik CNTko miliziano talde txiki bat itsasontziratu zen bi txalupetan, Afrikako iparralde kosta helburu. Ez zekiten arribatuko zirela, erregai eskas zela eta, aitzina zihoan txalupak estekaturik eta tiraka zeraman bigarrena. Aurrean “Mare Nostrum” itsasoa eta etorkizun bat asmaezina, gibelean frankismoaren heriotza zigorra. Ez zegoen zalantzarik , hobe zela itsaso arriskuari aurre egin, faxistaren eskuetan erori baino. Kostata baino heldu ziren Frantzia kolonialismo pean zegoen Moroko kostara, momentuz heriotzari iskin egin zioten, berriro askatasunaren hatsa gozatu zuten. Gutxi iraun zuen libertate hark, Frantziako Vichy gobernu filonaziak Españako errepublikanoak atxilotzeko eta kontzentrazio eremuetara eramateko agindua eman zuen. Han gosea eta lan behartuak ezagutu zituzten. Ez ziren kikildu eta haien arteko elkartasunari esker garaile atera ziren ataka latsa hartatik. Bigarren munduko gerla bukatu zenean askatasuna berreskuratu zuten eta ekin zioten bizi berria eraikitzeari. Horietako asko betirako geratu ziren erbesteko herrialdean, frankismoak gehiegi iraun zuen, Magrebeko herrixketan barreiaturik daude haien hilotzak.

Gaur egun milaka pertsonak saiatzen dira Mediterraneo zeharkatzen Europara ailegatzeko. Turkiatik Greziara, Morokotik Españara, Libiatik Italiara, berriro beharra beldurra baino indartsuagoa da, eta, jakinda ere askok bizitza bidaian galduko dutela, aitzina egiten dute. Zenbat ito dira itsasoan? Zenbat erail dute mafiek? Eta guk sortutako gerlek eta pobreziak, zenbat garbitu dute? Gurengan ailegatutakoek zer jarrera jaso duten Europako instituzioenetatik? Gobernuek harresiak eraikitzen ari dira, polizia eta xenofobia erabiliz izutu nahi dituzte, giza eskubideak bermatzen dutela diote baina haiek sinatutako munduko hitzarmen guztiak ezabatzen ari dira. Erdogan, diktadorearekin adosten dute, 3000 miloi euroren truke, migranteak Turkiara deportatzea. Burua demokratikotzat duten politikoak gupidarik gabeko biolentzia erabiltzen ari dira pertsona hauen kontra. Nola posible ote da demokrata izatea eta munduko pobreei etorkizuna lapurtzea? Agintari ustel hauek jakin behar lukete pertsonen eskubideak, haien diru eta boterearen gose gainetik daudela eta Vichy gobernua erori ba zen, haiek ere eroriko direla. Dagoeneko eztanda egin du solidaritatearen ekaitzak, Europaren ur zikinak, arrazismoa, xenofobia, islam-fobia … itsasoaren sakonean lurperatuko dituela. Izan zaitezte ongi etorria, gu ere behin izan ginelako migranteak.

Crear PDFImprimir

Aviso legal. Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar navegando está aceptando su uso y nuestra política de cookies y ver la forma de desactivarlas. (Política de privacidad) Internet Explorer, FireFox, Chrome, Safari Aceptar Leer más

Share