Inicio Euskera ESPEKTAKULOA ETA IKUSLEAK

ESPEKTAKULOA ETA IKUSLEAK

por CGT-LKN Kalean
0 comentario

tantakaPolitika jarduera aspaldian telebistarako espektakuloa bilakatu dela gauza jakina da. Ideiak baztertu dituzte irudiari bidea emateko. Garrantzitsuena ez da jendearen arazoak konpontzeko ematen diren irtenbideak, hemen inporta duena da, ea nor den goapoena , nor da hoberena gitarra jotzen, nork kontatzen duen txiste graziosoena. Tele 5k antolatu beharko luke beste reality show, “Parlamentua, politikoen etxea”. Hara bidaliko genuke politikari taldetxo bat, zuzenean ikusteko nola negoziatzen dute, orain honek gorroto dio beste horri, segituan, negarrez itota barkamena eskatzeko -Bai maite zaitut baina audientziak beste horrekin negoziatzen eskatzen du, barkatuko nauzu gobernutik at uzteko, nominatzen bazaitut laztana?-

Gutxi gora bera hau da telebistan egunero ikusten ari garena, espektakulo higuingarri bat, nik ez dut ezer asmatu. Egia da errealitateak fikzioa gainditzen duela …

Eta guk pertsonek ikuslearen papera onartu behar dugu? Agintzen digutenean txaloka hasi behar dugu? Gure arazoak larriegiak dira ikusle hutsik bezala jokatzeko. Politikarien ebatziek eragina zuzena duten gure bizitzan. Haiek erabakitzen dute zenbat joango dira langabeziara, nolakoak izango diren pairatuko ditugun lan baldintzak, baserritarrei inposatuko dizkiete esne kuotak, nondik etorriko dira salduko dizkiguten arropak, kontsumituko dugun uraren kalitatea, eta abar, eta abar … Gure bizitza haien eskuetan utzi dugu, erosoagoa omen da ikusle izatea bizitzaren protagonista izan baino.

Duela ez hainbeste kaleak eta plazak okupatu genuen “zuek ez zarete gure ordezkariak” oihukatuz. Ahaztu zaigu egun horietan bizitza guk eraikitzen ari ginela? Benetan pentsatzen dugu boto bat emanez arazoak konponduko zirela? Hain inozoak gara?

Sartu gaituen zulotik ateratzeko, lehengo urratsa telebista itzaltzea izan behar da, uko egin behar diogu ikusle papera izateari, pertsonak gara eta pertsonak bezala jokatu behar dugu, bizitza espektakulo bat ez delako, guk idatzi behar dugu bere gidoia.

Crear PDFImprimir

Aviso legal. Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar navegando está aceptando su uso y nuestra política de cookies y ver la forma de desactivarlas. (Política de privacidad) Internet Explorer, FireFox, Chrome, Safari Aceptar Leer más

Share