Inicio opinion Tantaka: pobrezia

Tantaka: pobrezia

por CGT-LKN Kalean
0 comentario

tantaka Larunbata honetan, Iruñeko karriketan zehar atera gara, Españako estatuan eta mundu osoan dagoen pobreziaren maila salatzeko. Gezurra ba diruri ere, gai gara eguzki orbitatik haratago espazio-ontziak bidaltzeko baina ez dago modurik pobreziarekin bukatzeko.

Europan 122 miloi pertsonak dira pobrezian edo bazterketa sozial pean bizi direnak. 2008ko krisialdiak bultzatutako murrizketek eta hartutako neurriek balio dute bankuak salbatzeko eta horren truke, Europa hegoaldeko estatuetan pobrezia eta langabezia izugarri handitu da. Grezian, Españan, Portugalen, Txipren, Maltan … haien biztanleriak garesti ordaintzen ari dira finantza sistema salbatzea. Españako estatuan bertan 13,3 miloi pertsonak daude bazterketa sozialaren arriskuan, hau marka!

Eta Nafarroan zer? Gutxi gora behera, 95.000 pertsonek pairatzen dute pobreziaren ondorioak, Nafarroako populazioaren %17,3 bazterketa larrian daude, familiaren %9,2k oinarrizko errenta baina diru gutxiago jasotzen dute hilero. Baldintza hauekin nork eraman dezake bizi modu duina? Esaten digute ekonomia aurrera doala, lana sortzen ari dela, baina zein baldintzetan eta zein soldatarekin lan egin behar dugu? Eskaintzen digun lan zaborrarekin ez dugu inoiz pobreziaren zulotik aterako.

Ziurtatzen digute pobreziaren arazoarekin bukatzeko, baldintza ezin bestekoa da garapen ekonomiko iraunkorra lortzea, nazio arteko merkataritzari trabak eta mugatzen legealdiak kentzea, TTIP CETA … horrelako hitzarmen ekonomikoak azkar sinatzea. Bost axola zer gertatuko den planetarekin, hemen garrantzitsuena da etekin ekonomikoa eta oso altua baldin bada beti geratuko dira apurrak pobreen artean banatzeko. Pobrezia gorrian bizi garenok badakigu kontsumoan oinarritutako garapen ekonomikoak pobrezia gehiago ekarriko digula, arazoaren irtenbidea beste logika batean dagoela. Urteak daramagu lan eta aberastasunaren banaketa aldarrikatzen. Posible ote da eskaera hau gauzatzea? Noski baietz, baina horretarako ausardia behar da, beste politika fiskala egin eta instituzioenetatik lan banaketa bultzatu behar da, zori txarrez ausardia hori ez zaie ikusten ez Españako gobernuari, ez bertako aldaketarako gobernu berriari.

Honaino ailegatuz gero, galdera saihestu ezina da … zer egin ahal dugu pobrezia gaitzaren aurrean? Ez etsitu, elkartasuna zabaldu, Nafarroako pobreziaren kontrako sarean, Banatu taldean, Langabetuen asanbladan … talde sozialetan parte hartu, eta kapitalismo basatia eta bere kontsumismo eroa arbuiatu.

Crear PDFImprimir

Aviso legal. Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar navegando está aceptando su uso y nuestra política de cookies y ver la forma de desactivarlas. (Política de privacidad) Internet Explorer, FireFox, Chrome, Safari Aceptar Leer más

Share