Inicio opinion Tantaka: Justizia eta erreparazio

Tantaka: Justizia eta erreparazio

por CGT-LKN Kalean
0 comentario

tantaka

Alexadeu Visinescu izan zen 8 urteen zehar Errumaniako erregimen komunistaren kartzela bateko zuzendaria. Duela gutxi izan da epaitua gizakiaren kontrako krimenen arduradun bezala. Funtzionario komunista honek bere burua defendatzeko erabili duen argudioa dagoeneko aski ezaguna da, Adolph Eichmann naziak erabili zuen berbera, “ ni funtzionario arduratsua izan naiz, alderdia agintzen duena ahalik eta hobeki bete saiatu naiz, besterik ez dut egin” Zorionez argudio ziztrin honek ez du konbentzitu epailea eta 20 urteko kartzela zigorra ezarri dio.

Ego-amerikano diktadurak erori zirenean, hango diktadore, militar eta torturatzaile asko izan ziren epaituak eta kartzelako bizimodua ezagutu zuten. Agian kasu sonatuena Pinochetenena izan zen, diktadore boteretsu honek pentsatu zuen justiziari iskin egingo diola, baina azkenean berak ere justiziaren aurrean azaldu behar zuen.

Españako estatuan, deitutako trantsizio politikari esker, ez zen epaitu bigarren errepublikaren zilegitasuna defendatzeagatik pertsonek pairatu zuten errepresio basatia. Zigor gabe geratu ziren fusilamenduak eta bidegabeko kartzela zigorrak, ez karlistei, ez falangistei,… militarrei edo Francoren ordezkoei, inori ez zitzaion ardura eskatu. Guk ezagutzen dugun demokrazia herren eta akastun jaio zen.

Diktadoreak eta enparauak epaitzen ditugunean ez dugu bilatzen mendeku pertsonala, horrek haien parean jarriko gintuzke, justizia eta erreparazio bilatzen dugu, bi baldintzak hauek baitira funtsekoak benetako demokrazia eta bizikidetza lortzeko.

Crear PDFImprimir

Aviso legal. Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar navegando está aceptando su uso y nuestra política de cookies y ver la forma de desactivarlas. (Política de privacidad) Internet Explorer, FireFox, Chrome, Safari Aceptar Leer más

Share