{"id":10514,"date":"2026-09-28T17:58:48","date_gmt":"2026-09-28T16:58:48","guid":{"rendered":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/nafarroa\/?p=10514"},"modified":"2026-09-28T18:02:12","modified_gmt":"2026-09-28T17:02:12","slug":"cgt-k-kybsen-aldi-baterako-sei-langileren-kaleratzea-baliogabetzea-lortu-du","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/nafarroa\/blog\/2026\/09\/28\/cgt-k-kybsen-aldi-baterako-sei-langileren-kaleratzea-baliogabetzea-lortu-du\/","title":{"rendered":"CGT-k KYBSEn aldi baterako sei langileren kaleratzea baliogabetzea lortu du"},"content":{"rendered":"\n<p><b>CGT-LKNk bultzatutako salaketen ondorioz, <\/b><span style=\"font-weight: 400\">Ororbian automobilgintzarako motelgailuak <\/span><span style=\"font-weight: 400\">ekoizten dituen<\/span><b> KYBSE multinazionala behin betikotasunez kondenatu dute kaleratze <\/b><b>baliogabea eta iruzurrezko kontratuak egiteagatik<\/b><span style=\"font-weight: 400\">. Iru\u00f1eko Lan Arloko 1. Epaitegiak langile <\/span><span style=\"font-weight: 400\">baten aldeko lehen epaia eman ondoren, enpresak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusira jo <\/span><span style=\"font-weight: 400\">zuen lehenik, eta Auzitegi Gorenera gero. Azken errekurtso hori atzera bota ondoren,<\/span><b> Auzitegi <\/b><b>Gorenak berretsi egin du epaia. Horrek aldi baterako sei langileri eragiten die, eta mugagabe <\/b><b>gisa kontratatu beharko dituzte.<\/b><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400\">Hala, 2024ko abenduaren 31n ezkutuko kaleratze kolektiboa gertatu zela, eta, beraz, <\/span><span style=\"font-weight: 400\">baliogabea izan zela aitortu dute. Gainera, 2023ko uztailetik, ekoizpen-arrazoiengatiko aldi <\/span><span style=\"font-weight: 400\">baterako kontratuak iruzurrezkoak ziren.<\/span><b> 64 kaleratze horiek<\/b><span style=\"font-weight: 400\">, mediatikoki oharkabean igaro <\/span><span style=\"font-weight: 400\">zirenak, <\/span><b>zuzendaritzaren eta enpresa-batzordearen arteko akordio lotsagarri baten ondorio <\/b><b>izan ziren,<\/b><span style=\"font-weight: 400\"> gehiengo sindikalak sinatuta eta gainerakoak konplize izanda. Urtebete lehenago, <\/span><span style=\"font-weight: 400\">2023ko abenduan, negoziatu zuten akordio hori, aldi baterako langileak bazter utzirik. Akordio <\/span><span style=\"font-weight: 400\">horri esker, enpresak aldi baterako langileak beste urtebetez bajak ordezten mantendu zituen; <\/span><span style=\"font-weight: 400\">urtebeteren buruan, ordea, kontratu mugagabeak egin beharrean, berriz kaleratu zituen, <\/span><span style=\"font-weight: 400\">hitzarmena eta legea urratuz.<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400\">Kontuan hartzekoa da KYBSEk duen hitzarmen kolektiboak arautzen duela lan-poltsa. <\/span><span style=\"font-weight: 400\">Hitzarmenaren arabera, antzinatasun-ordena errespetatu behar da, eta ekoizpen- <\/span><span style=\"font-weight: 400\">arrazoiengatik egiten diren behin-behineko kontratuak mugagabe bihurtu behar dira, gehienez <\/span><span style=\"font-weight: 400\">legezko sei hilabetera iristean. Akordio horrek urratu egin zituen baldintza horiek eta aldi <\/span><span style=\"font-weight: 400\">baterako langileak diskriminatzen zituen babesgabetasun, ziurgabetasun eta etengabeko <\/span><span style=\"font-weight: 400\">prekaritate egoerara kondenatuz. Nabarmentzekoa da, gainera, langile horietako gehienek <\/span><span style=\"font-weight: 400\">zazpi urte zeramatzatela batez beste lan-poltsa horretan aldizka lan egiten, horrek dakarren <\/span><span style=\"font-weight: 400\">ezegonkortasunarekin, eta kontratu mugagabea izateko aukera berriro ere zapuztu zietela.<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400\">Horrez gain,<\/span><b> Nafarroako Lan Epaitegiak ere ontzat eman zituen<\/b><span style=\"font-weight: 400\"> enpresak egindako eta <\/span><span style=\"font-weight: 400\">batzordeak onartutako kaleratze horiek. Neutraltasun zalantzagarria duen erakunde horrek ez <\/span><span style=\"font-weight: 400\">omen zuen irregulartasunik ikusi. Bada, KYBSEk adiskidetze-ekitaldiak antolatu zituen eta <\/span><span style=\"font-weight: 400\">idazkiak beteta banatu zizkien langileei, sina zitzaten. Horrela, langileek bidegabeko kaleratzea <\/span><span style=\"font-weight: 400\">onartzen zuten, baina, egiaz, baliogabea zen. Horren truke, 45 eguneko kalte-ordainaren zati <\/span><span style=\"font-weight: 400\">bat zergarik gabe uzten zieten, eta enpresa legezko erantzukizun handiago orotik salbuetsita <\/span><span style=\"font-weight: 400\">geratzen zen.<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400\">Egoera horren aitzinean, 2025ko urtarrilaren hasieran, <\/span><b>hainbat langilek hartu zuten aurrea <\/b><b>eta, CGTren bidez antolatuta, batzar irekia deitu zuten<\/b><span style=\"font-weight: 400\"> egoera azaltzeko eta gainerako <\/span><span style=\"font-weight: 400\">lankideei enpresa salatzea proposatzeko. Azkenean, sei langilek egin zuten hori. Otsailean, <\/span><span style=\"font-weight: 400\">KYBSEk aldi baterako langileak kontratatu zituen berriz ere, salatzaileak errepresalia gisa <\/span><span style=\"font-weight: 400\">baztertuta, eta jokabide hori instituzionalizatzeko mehatxua egin zuen, lan-poltsaren <\/span><span style=\"font-weight: 400\">funtzionamendua eraberrituz. Horren aitzinean, orain bai, enpresa-batzordea lan-poltsaren <\/span><span style=\"font-weight: 400\">funtzionamenduaren eta antzinatasun-ordenaren defentsan agertu zen, eta, azkenean, <\/span><span style=\"font-weight: 400\">enpresak atzera egin eta kontratatu egin zituen. Uztailera arte egin zuen hori, eta bi urte bete <\/span><span style=\"font-weight: 400\">ziren ia etenik gabe lanean, kolektibo horren guztiaren behin-behinekotasuna betikotuz.<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400\">Udan iritsi zen aldeko lehen epaia eta langilearen berrartzea. Horrek ondorioak izan zituen <\/span><span style=\"font-weight: 400\">irailean, nabarmen baldintzatu baitzuen enpresaren eta batzordearen arteko kontratazio- <\/span><span style=\"font-weight: 400\">akordio berria. Horrela, errelebo-kontratuaren bidez, aldi baterako langileak behingoz <\/span><span style=\"font-weight: 400\">mugagabe egiteko estimatutako data bat ezarri zen, nahiz eta oraindik guztiei ez dieten lan <\/span><span style=\"font-weight: 400\">egiteko deitu. Gaur, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak eta orain Auzitegi Gorenak <\/span><span style=\"font-weight: 400\">helegiteak atzera bota ondoren, epaia berretsita dago eta hainbat ondorio orokor atera <\/span><span style=\"font-weight: 400\">ditzakegu.<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400\">Lehenik eta behin, hau ez da kasu isolatu bat. <\/span><b>Industrian hedatua dagoen prekaritatea <\/b><b>egiturazkoa da, patronalak ezartzen dituen malgutasun-eskakizunei erantzuten diena. <\/b><span style=\"font-weight: 400\">Prekaritate horrek bereziki eragiten die aldi baterako langileei, azpikontratatuei edo ABLEen <\/span><span style=\"font-weight: 400\">bidezko langileei. <\/span><b>Bigarren mailako langileak dira, beren lan-eskubideak zein eskubide <\/b><b>sindikalak sistematikoki urratzen zaizkienak.<\/b><span style=\"font-weight: 400\"> Langile horiek bizi duten egoera enpresariek <\/span><span style=\"font-weight: 400\">eragina da: eskulan merkea, malgua, otzana eta beti eskuragarria izatera bultzatzen dituzte. <\/span><span style=\"font-weight: 400\">Horretarako, beren neurrira egindako marko legala izan arren, ohikoa da enpresariek legeari <\/span><span style=\"font-weight: 400\">berari jaramonik ez egitea. Zoritxarrez, ohikoa da egoera horien aitzinean ordezkari sindikalen <\/span><span style=\"font-weight: 400\">eta plantillako langileen zati handi batek axolagabe jokatzea edota konplize izatea ere.<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400\">Bigarrenik, eta kasu zehatzetik haratago, CGTtik positiboki baloratzen dugu esperientzia hau. <\/span><span style=\"font-weight: 400\">Izan ere, aldi baterako langileek multinazional bati aurre egin diezaioketela erakutsi du eta <\/span><span style=\"font-weight: 400\">borroka bide bakarra dela eta langileok irabazi dezakegula argi geratu da. Hortaz, borrokaren <\/span><span style=\"font-weight: 400\">adibide baliotsua eta errepikatu beharrekoa da gertatutakoa; hain zuzen ere, patronalak <\/span><span style=\"font-weight: 400\">langile prekarioen aurka baliatzen dituen beldur, ezjakintasun, ahulezia eta desantolaketa <\/span><span style=\"font-weight: 400\">dinamikak hautsi ahal izateko.<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400\">Hala ere, jakin badakigu alde batetik auzibidearen mugak zeintzuk diren eta, bestetik, arazo <\/span><span style=\"font-weight: 400\">horri lehentasunez aurre egin beharko litzaiokeen eremua borroka sindikalarena dela. Izan ere, <\/span><span style=\"font-weight: 400\">lantokien baitako antolaketan eta langileen berezko gaitasunen garapenean datza langile <\/span><span style=\"font-weight: 400\">klasearen indarra. Era berean, badakigu prekarizatutako sektore horiek antolatzea benetan <\/span><span style=\"font-weight: 400\">zaila dela. <\/span><b>Horregatik, sindikatu zein langile guztiei galdegiten diegu guztion lan-baldintzak <\/b><b>eta eskubide sindikalak defendatzeko konpromisoa har dezaten<\/b><span style=\"font-weight: 400\">. Ildo horretan, elkartasuna <\/span><span style=\"font-weight: 400\">eta batasuna klase-sindikalgintzarako oinarrizko printzipioak izan behar direla ulertzen dugu.<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400\">Sindikatu gisa, uste dugu prekaritatearen eremu honetan presentzia izatea bereziki <\/span><span style=\"font-weight: 400\">beharrezkoa dela. Horregatik egonen gara hor, antolakuntzarako eta borrokarako baldintza <\/span><span style=\"font-weight: 400\">eraginkorrak sortzeko helburuarekin. Horrela, <\/span><b>langile klase osoa bere interesen defentsan <\/b><b>batzeko tresna baliagarri izateari eutsiko dio CGTk, inor atzean utzi gabe.<\/b><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>CGT-LKNk bultzatutako salaketen ondorioz, Ororbian automobilgintzarako motelgailuak ekoizten dituen KYBSE multinazionala behin betikotasunez kondenatu dute kaleratze baliogabea eta iruzurrezko kontratuak<\/p>\n","protected":false},"author":24,"featured_media":10515,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-10514","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-sin-categoria"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/nafarroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10514","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/nafarroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/nafarroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/nafarroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/24"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/nafarroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=10514"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/nafarroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10514\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":10518,"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/nafarroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10514\/revisions\/10518"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/nafarroa\/wp-json\/wp\/v2\/media\/10515"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/nafarroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=10514"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/nafarroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=10514"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/nafarroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=10514"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}