{"id":10453,"date":"2026-03-01T16:35:03","date_gmt":"2026-03-01T15:35:03","guid":{"rendered":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/nafarroa\/?p=10453"},"modified":"2026-03-01T16:35:04","modified_gmt":"2026-03-01T15:35:04","slug":"sindikalismoa-antirrazismoa-eta-prekaritatea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/nafarroa\/blog\/2026\/03\/01\/sindikalismoa-antirrazismoa-eta-prekaritatea\/","title":{"rendered":"Sindikalismoa, antirrazismoa eta prekaritatea."},"content":{"rendered":"\n<p><\/p>\n\n\n\n<p>Duela bizpahiru urte esan izan baligute Nafarroan, etxerik gabeko<br \/>pertsonen kopurua %83 haziko zela, oro har, sinestea kostatuko<br \/>zitzaigukeen. Hemen? Hemen hain ongi bizi garela, ez dut uste\u2026 Bada,<br \/>gaur egun errealitate bat da: 200 langile, gizon eta emakume, Iru\u00f1eko<br \/>kaleetan bizi dira. Errealitate onartezina CGT\/LKN Nafarroa eta<br \/>Negu Gorriak- Derecho a techo ekimenean parte hartzen dugun<br \/>kolektibo guztientzat,neguan ahalik eta pertsona gehienei Katakrak liburudendan babesa<br \/>eskaintzen dien ekimena, eta aldi berean, egoera honetara eraman<br \/>duten arrazoiak salatzen dituena: atzerritarren legearen arrazismo<br \/>instituzionala, etxebizitza eskuratzeko krisia, errenten arteko arrakala<br \/>gero eta handiagoa, eta, erakundeen aldetik geldirik egotea eta<br \/>egoeraren normalizazioa.<\/p>\n<p><br \/>Eta bai, 200 langile esan dugu. Arreta jartzea larruazalaren kolorean,<br \/>zu eta ni bezalaxe langileak direla ikusi beharrean, partekatzen ditugun<br \/>interesak modu bateratuan defendatzea eragozten digu (hurrengo<br \/>lerroetan azalduko duguna). Are zehatzago:<br \/>Atzerritartasun Legeak 200 pertsona horiei lan egitea galarazten die,<br \/>harik eta ez badaramate hiru urte hemen bizitzen. Gertatzen ari dena ulertzeko<br \/>lehen gakoa da: lege bat erabat arrazista, errealitatetik zeharo kanpo<br \/>dagoena, aproposagoa izan zitekeena duela mende batzuk, helburu<br \/>duena bigarren mailako herritarrak egon daitezela bermatzea,<br \/>prekaritatera eta erabateko bazterketara zuzenduta egonen dena,<br \/>beraz, errazago ustia daitekeena: arduradun batek bortxa zaitzan<br \/>emakumea bazara eta beharrezkoa baduzu Huelvan marrubiak<br \/>jasotzea, etxe-langile bezala inolako lan-eskubiderik gabe lan egiten<br \/>baduzu, Glovon banaketa egiten baduzu beste baten lizentziarekin,<br \/>poliziaren presiopean kaleetan saltzen baduzu, edukiontzietatik<br \/>txatarra jasotzen baduzu, \u2026 Eta, jakina, ezin baduzu horren inguruko<br \/>ezer salatu, egoera irregularrean baitzaude, eta salatzeak herrialdetik<br \/>kanporatzera bidera zaitzake.<\/p>\n<p><br \/>Bai, baina\u2026 ni ez naiz arrazista, baina\u2026 gehiegi dira etorri direnak \u2026<br \/>Ez. Ez gaitezen engaina. Ez dago gainezka egin duen migraziorik,<br \/>transmititu nahi den bezala, helburu duena honek ez duela<br \/>gehiagorako ematen pentsaraztea, eta, beraz,<br \/>soberan dauden pertsonak daudela. Ez. Gure sistema bizilagunen<br \/>etorrera askoz ere ugariagoak jasotzeko gai izan da. 2022an, Nafarroak<br \/>Ukrainiatik ihesi zetozen mila pertsona baino gehiago hartu zituen,<br \/>zifra ofizialen arabera. Eta sistema ez zen erori. Normaltasun osoa.<br \/>Horregatik, hona hemen zer gertatzen ari den ulertzeko bigarren<br \/>gakoa: tokiko, probintziako eta Estatuko erakundeak koordinatu egin<br \/>ziren horrela izan zedin. Orain, ez.<\/p>\n<p>Orduan, migrazioak ez badu gainezka egiten, zer gertatzen ari da?<br \/>Aberastasunaren Banaketaren Atlaseko datuen arabera Estatistikako<br \/>Institutu Nazionalak argitaratu berri dituenak Iru\u00f1ean, pertsona<br \/>aberatsenen errentak eremu pobretuagoetan baino lau aldiz gehiago<br \/>hazten dira, eta bi aldiz gehiago langile-klase gazteen auzoetan baino.<br \/>Hau da hirugarren gakoa: aberatsen eta pobreen arteko arrakala jauzi<br \/>kualitatibo izugarria ematen ari da, eta honen ondorioz, pobrezia gero<br \/>eta begi bistakoagoa eta bortitzagoa da.<\/p>\n<p><br \/>Errenten joan-etorri honetan etxebizitzak funtsezko rola betetzen du,<br \/>oinarrizko eskubide bat ukatu egiten dena merkatuko legeen menpe<br \/>jarriz. Emaitza espero zena da: 2018 eta 2023 urteen artean<br \/>etxebizitzaren prezioa %35 baino gehiago igo da Iru\u00f1ean (Nafarroako<br \/>Gobernuak egindako gune tenkatuen Aurretiazko Txostenaren datuen<br \/>arabera). Antzeko ehunekoak daude alokairuan ere. Kausak? Alokairu<br \/>babestuko etxebizitzen gabezia historikoa, higiezinen espekulazioa,<br \/>Alde Zaharreko gentrifikazioa (Mercaderes 18, adibide argia da) edo<br \/>inbertsio-funtsek edo jabeen burgesia \u201cberriak\u201d etxebizitzak metatzea.<br \/>Kapitalismo ongi koipeztatua, gutxien duenari indarrez ebasten diona.<br \/>Ondorioak? Inpaktu izugarria langileengan, kasurik onenean, beren<br \/>soldata kaskarraren ehuneko oso handi bat errentatzaileei eman behar<br \/>izaten dietena (dela hipotekaren bidez, dela alokairuaren bidez); eta<br \/>klase pobretuenetan, gela bakarrean familia oso bat bizitzera edo<br \/>etxebizitza penagarrietan bizitzera behartuta egotea.<\/p>\n<p><br \/>Ondorioak. CGT\/LKN Nafarroa ekimen honen parte gara gure hiria eta<br \/>lurralde hau maite dugulako, eta ezagutzen dugun lurraldea izaten<br \/>jarraitzeko modu bakarra arrazismoaren aurkakoa izatea da,<br \/>antirrazismoa den bezala ulertuta: klaseen borroka egoera puruan. Izan<br \/>ere, hegoalde globaleko herrialdeen aurkako espoliazioak, gastu<br \/>militarren gorakadak elikatutako gerrek eta larrialdi klimatikoak<br \/>jarraituko dute milioika pertsona beren herrialdeak uztera behartzen.<br \/>Hau da, periferiako langile-klasea etortzen jarraituko du existitzeko<br \/>eskubidea, lana izateko eskubidea eta indarrez ebatsitako<br \/>aberastasunari dagokion zatia aldarrikatzen dituelako. Gaur egun<br \/>kalean daudenak, gutarrak dira, eta haien eskubideak defendatzea,<br \/>etxebizitza izateko eskubidea defendatzea da, osasuna edo hezkuntza<br \/>publikoa defendatzea; izan ere, kalean dauden 200 pertsonak<br \/>hirurogeiko hamarkadan Alemaniara bidaiatu zuten gure guraso, izeba<br \/>edo amonak dira. Edo 2008ko krisian Espainiatik joan ziren ehundaka<br \/>milaka pertsona. Eta gure seme-alabak dira edo gu geu, egunen batean<br \/>jantzita daukagunarekin irtetea tokatzen bazaigu, migratzea izakiaren<br \/>DNAren zatia baita espezie bezala jaiotzen denetik.<br \/>Bizitzen ari garen une historikoak sindikalismo modu berriak asmatzera<br \/>behartu egiten gaitu, betiko balioak mantenduz eta indartuz:<\/p>\n<p style=\"text-align: justify\">antolakuntza, klase-elkartasuna eta elkarrekiko laguntza. Horregatik,<br \/>ezinbestekoak dira aliantza berriak, Justizia Sozialaren defentsan lan<br \/>eredugarria egiten ari diren mugimenduekin sare bat ehuntzea:<br \/>Informazio Gune Migratzailea (PIM), Elkarrekiko Laguntza, SOS<br \/>Arrazakeria, Paris 365\u2026<br \/>Une honen garrantzia transmititzen jakinen ahal dugu, hurrengo<br \/>urteetako eredu soziala jokoan baitago.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Duela bizpahiru urte esan izan baligute Nafarroan, etxerik gabekopertsonen kopurua %83 haziko zela, oro har, sinestea kostatukozitzaigukeen. Hemen? Hemen hain<\/p>\n","protected":false},"author":24,"featured_media":10456,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-10453","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-sin-categoria"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/nafarroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10453","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/nafarroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/nafarroa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/nafarroa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/24"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/nafarroa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=10453"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/nafarroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10453\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":10457,"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/nafarroa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/10453\/revisions\/10457"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/nafarroa\/wp-json\/wp\/v2\/media\/10456"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/nafarroa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=10453"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/nafarroa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=10453"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/nafarroa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=10453"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}