GOGOAN Monumentuaren Inaugurazioa-Inauguración Monumento GOGOAN

Sanfermines 78 gogoan! herri ekimenak abiatu zuen kaleko diru bilketa duela zenbait hilabete. Bertan 400 ekarpen baino gehiago bildu dira. Orain Dora Salazarek sorturiko “Gogoan” monumentua inauguratzeko tenorea heldu da. Hurrengo ekainaren 29an izanen da, arratsaldeko 19:00etan, Karlos III.a eta Orreaga etorbideen artean. Monumentuak 1978ko sanferminetan Iruñean nozitu zen erasoa gogorarazten du.

Sanfermines 78 gogoan! ekimenak biziki eskertu nahi dizue, maila indibidualean zein talde,peña, elkarte edo zenbait entitateren izenean, proiektua posible egin duzuen guztioi kaleko diru bilketan gauzatutako ekarpenekin. Ekarpen guztiak eskulturan paratuko dugun “denboraren kutxaren” parte izanen dira.

————————————————————–

Un monumento que recuerde la agresión sufrida en Pamplona durante los sanfermines de 1978.