ahotsa.info: Maiatzak 1, Iruñean

Jatorrizko esteka: http://ahotsa.info/edukia/lan-banaketa-etorkin-eta-prekarioekin-elkartasuna-eta-bizi-eta-lan-duinen-aldeko-aldarriak-maiatzaren-lehenean

Lan banaketa, etorkin eta prekarioekin elkartasuna eta bizi eta lan duinen aldeko aldarriak Maiatzaren Lehenean

Gaur eguerdian euskal sindikatu guztiak kalera irten dira Maiatzaren Lehenean euren aldarrikapenak zabaltzeko. Egungo egoera ekonomikoa langile klasearendako ez dela hobetu eta gizartearen sektore prekarioenak sistema kapitalistaren ondorio larrienak pairatzen dituztela salatu dute: gazteak, emakumeak, migranteak, pentsiodunak… Lan eta ondasun banaketa eta probeziaren aurkako neurriak hartzeko exijitu dituzte.