OHIAL PUSKA BAT ( Iheslarientzako kanpamentua )

-Jacinto Liberal-: Atzo, martxoko 24an Arrazakeria kontrako eguna ospatzeko manifa bat egin genuen. Iruñeko alde zaharraren karriketan ehunka pertsonak “Eskubide guztiak pertsona guztientzat” oihukatu genuen. Hurrengo egunean, igandean, sofan etzanda, Gerardo Markuletaren “Denbora bere lekura” izeneko liburua irakurtzen ari nintzelarik, olerki hau aurkitu nuen:

OHIAL PUSKA BAT ( Iheslarientzako kanpamentua )

Oihal puska bat ez da aterpe

kanpin-denda bat ez da etxe,

ihesbidea ez da bide.

Guk bagenuen bizimodua,

soro-zelaiak;

ganadua;

orain guztia da galdu.

Gerra txikirik, ez, ez omen da;

txiker batek gintuen bultza

oinaze handien zokora.

Oraingo hauxe ez da bizitza;

lehorte ostean, ekaitza;

inorenak lur eta hitza.

han laburregi, hemen sobera, urratu edo zulatua,

oihal denda bat ezin da izan hurrentzako bizilekua.