TANTAKA: MADRILERA, DENOK MADRILERA!

Madrilera , denok Madrilera ! Datorren 27an Duintasunen Martxek deituta Madrileko kaleak hartuko ditugu, gure aspaldiko eskaerak berriro aldarrikatzeko. Ogia, etxea, lana, generoen parekotasuna eta askatasuna, hauxe dira gure eskaerak, xumeak baino oinarrizkoak bizitza duin bat izateko.

Saldu nahi digute krisialdia bukatu dela, inkestek, ekonomia taulek, estatistikek, denak bat egiten dute, hazkunde ekonomikoa hementxe dago, betirako diote. Bai, ekonomiak goranzko bidea hartu du eta enpresen hazkunde aurre ikuspenak betetzen ari dira … baina zilegi ba da, galdetu nahi dugu, ea pertsonen bizimodua hobetu den?

Langabezi tasa oso handia da, eskaintzen digun lana txarra eta prekarioa da, etxe desjabetzeak ez dira gelditu, emakumearen kontrako biolentziak berdin dirau eta gure askatasunari boteretik gero  eta muga gehiago jesartzen zaio.

Bizitza eta duintasuna kolokan daude, eta guk badugu amika arrazoi ahotsa altxatzeko, Madrilera joateko.