TANTAKA: POLITIKA ETA GAI SOZIALAK

tantakaSozial mobilizazioen olatuak bideratu zuen Nafarroako gobernuaren aldaketa. UPN eta PSN botere gunetik kendu genituen eta “cuatripartito” deituriko gobernu berria gauzatu zen. Nafarroako gizarte progresistak arnasa hatu zuen, hamarkadak eskuinaren menpe sufritu ondoren ematen zuen gure eskaera sozialek politikoaren agendan leku pribilegiatu bat hartuko zutela. Txakurraren ametsak omen ziren gure nahiak. Ez dagoela dirudik, eta autogobernuaren aurrekontuak Madrilenetik mugatzen dituztela, esaten digute. Aitzakia politak gobernuaren ezintasunak estaltzeko. Guk ikusten duguna alderdien arteko desadostasunek, politika berria eta aurrerakoia blokeatzen dutela. Itzalpeko zorra ordaintzeko behar den dirua inoiz ez da falta, enpresa pribatuei diru laguntza emateko ere beti badago diru partida bat. Eta pertsonen beharrei erantzuteko beti komediak daude. Politika instituzionalak eta alderdien joko politikoak, gaina hartu diete gai sozialei.

Azken boladan ikusten ari gara kaleko mobilizazioak nola urritzen ari dira, ea,ea, desagertu arte. Talde sozialak kinka larrian daude, ezgai sentitzen dira mobilizazioak antolatzeko. Borroka horietan parte hartzen zuten pertsona batzuk desagertu dira arrazoi desberdin direla kausa.

Gai sozialek galdu dute zentralitatea gizartean eta jendeak nahiago du pentsatu politikariek bere arazoak konponduko dituztela, nahiago du bere ardura bestengan ordezkatu, planteamendu horrekin eta oker gabiltza, guk pertsonek konponduko ez duguna inork ez digu konponduko.

Sozial mugimenduak funtsekoak dira gizarte injustu hau aldatzeko, mundu berri bat sortzeko, horregatik gainditu behar dugu instituzioek inposatzen diguten politika martxa eta gure borrokatzeko agenda idatzi eta gauzatu behar dugu. Beste biderik ez dagoelako!