TANTAKA: POLITIKA ETA HAUTEZKUNDEAK

Posted by

tantakaAzken hamarkadetan politika gauza grisa, hertzerik eta kolorerik gabekoa, bilakatu zen. Frankismo bukaeran borrokatzeko moldeak ahaztuta zeuden, asanbladak, autogestioa, ekintza zuzena, elkartasuna bera desagertua zegoen gure bizitzatik, politikak asperdura sortze arazten zuen gure egunerokotasunean. Postmodernismoaren erabateko garaipena izan zen. Baina denborak ez du etenik, aurrera doa gu ohartu gabe, eta gutxien espero genuenean M15 gure bizitza eraldatzeko etorri zen, bat-batean kaleak eta plazak okupatu ziren eta antzinako erreminta politikoak berreskuratu ziren, batzarrak, lidergo gabeko ekintzak, instituzioarekiko autonomia … haize berri batek astindu zuen gizartea, eta gu pozik, oso pozik.

Haize berriak politika grisa baztertu zuen, aldaketa politika aldarrikatzen zuten alderdi politiko berriak sortu ziren. Haiek, pertsonen nahiak eta beharrak asetzeko etorri omen ziren, eta guk sinetsita txalo egin genuen. Laster ohartu ginen alderdi berri hauek politika grisetik politika espektakulora jautsi egin zutela. Bai, telebistako platoak gustura hartu zintuzten, egunero gure etxean sartzen ziren telebistaren pantailatik, eta espektakuloak eztabaida politikoari aurrera hartu dio. Ea nor den hizlari trebeena, goapoena, nork kantatzen duen hobe, nor da txiste hoberena kontatzen duena … Telebista orok pozik eta txaloka, ikusita audientziak nola egiten duen gora, haien poltsikoak nola aberasten diren, politika espektakulo ziztrin horren ezker.

Berriro bozkatzera deitzen gaituzte, pasa diren azken sei hilabete hauetan, espektakulo penagarria eskaini digutenak gutaz oroitu dira, baina ez gure arazoak konpontzeko, inolaz ere. Gure botoa eske ari dira, ea nork eskuratzen duen boto gehiago Moncloako jauregian euren ipurdia paratzeko , botere politiko eskuratzeko eta gu gabe gure bizitza kudeatzeko … kaka zaharra!

Alderdien jardueratik haratago ba dago mundu zabal bat, politika egiteko modu demokratikoagoa, parte hartzailea, horizontala, burokraziarik gabekoa. Auzo elkartetan, des-hazkundea eta kontsumo kontziente bultzatzen duten taldetan, feminismoaren munduan, autogestioan, gaztetxetan, irrati libreetan, asanbladetan, beste mundu bat posible dela amesten duten pertsonetan … dago, jadanik eraikitzen ari den aldaketa soziala, benetako aldaketa eta merezi duen aldaketa bakarra. Lagun maitea bozkatu baino lehen pentsatu, ongi pentsatu, ea zer egingo duzun.

Crear PDFImprimir