Elkarrizketa: KARRIKIRI ELKARTEA

Karrikiri

– Kontaiguzu Karrikiriren bizitza, nola sortu zen … zertarako …

Iruñean jaio eta Iruñeko euskal komunitatearen alde lan egiteko asmoz 1995ean sortutako taldea da Karrikiri. Lan dinamikari heldu nahi izan diogu hasieratik: euskaldunen parte hartze zabala, irekia eta eraikitzailea bultzatuz. Euskararen erabilera bermatu nahian, euskaldunen artean zubi sendoak eraikitzen saiatu gara eta horretarako euskaldun guztiok giltzarri garela sinistuta gaude.

– Zein da zuen barruko funtzionamendua?

Momentu honetan elkartean bi langile ditugu: bulegari bat eta dendari bat. Elkarteak zerbitzu eta eskaintza desberdinak kudeatzen ditu bazkideen eta bolondresen elkarlanarekin. Jarduera desberdinetan parte hartzen dugu elkarlan honen fruitu eta elkarteak talde lan desberdinak ditu koordinatuta: komunikazio taldea, bazkidetza taldea etab…Guretzako garrantzitsua da indarrak batzea eta hauek kudeatzea modu eraginkor baten. Izan ere, zenbait eta partaide gehia go izan errazago eramango baititugu aurrera gure egitasmoak.

-Ezaguna da zuek beti bermatu duzuela zuen alderdiko eta instituzioarekiko independentzia

ideologikoa eta ekonomikoa, nola lortu duzue?

Baliabide propioak izatea ezinbestekotzat jotzen dugu inongo menpekotasun ekonomikotik ihes egin ahal izateko. Autonomia ideologikoari dagokionez, gure helburuekin lotuta dauden gaiekin soilik aritzen gara, bestelako gaietan talde bezala sartu gabe. Gure bazkidetza kanpaina berriak dioen bezala: ametsetan, Iruñean, elkarrekin eta karrikan erabilerarako aukerak ematen ditugu eta euskaldun guztien motibazioa piztu, lehen esan bezala per tsonen ar teko harremanak erraztuz eta taldeak kudeatuz.

– Azken bolada honetan zertan ibili zarete? Ekimen berrietan sartuta zaudete?

Euskarak Iruñean jada bere egutegi propio bat izatea lortu dugu. Orain Abenduan “Euskarak 365 egun” kanpainari bide ematen gabiltza eta aurreko hilean bazkidetza kanpaina berria hasi genuen. Azoka desberdinetan parte hartu dugu emaitza honekin eta gabonen atarian Olentzeroren aurtengo iristea eta Karrikiri dendako eskaintzak prestatzen gabiltza. Gainera, Urtarrilean hasiko den helduentzako euskarazko Antzerki lehen tailerra martxan jarriko dugu. Kondestable jauregian izango da euskaraz aritzeko aukera. Bestalde azaroaren 16an hasi eta 30arte Haur Literaturan urte honetan egon diren nobedadeen erakusketa dugu hitzaldi oso interesgarriekin.

– Instituzioetan aldaketa politiko gauzatu da, horrek ekarriko dio aldaketarik euskararen mundura? Zer eskatzen diezu aldaketa bultzatu duten alderdiei?

Aro berri baten hasieran gaude, itxaropenez bizi dugu hasiera berri hau. Ditugun proiektu desberdinak aurrera eramateko baliabideek bultzada handia ematea nahi dugu eta alde horretatik pasa diren urte xuhurrei amaiera ematea gustatuko litzaiguke. Aurrerapauso handiak daude oraindik egiteko. Gure helburuak lortzeko jarraituko dugu eta elkarlana benetako izatea nahiko genuke, denborak esango digu