Tantaka (3º-2015): Ilusionistak

Posted by

tantakaDenok maite ditugu ilusionistak, batez ere, zoriontsuak egiten gaituztelako. Badakigu gezurra edo amarru hutsa dela egiten dutena, baina hala ere, guk sinetsi nahi dugu. Ba dira izugarri ospetsuak izan direnak, Houdini Handia, David Copperfield, eta Españako estatuan ezagutu dugun azken errebelazioa, Mariano Rajoy! Bai, gure lehendakaria ilusionista handitzat hartu behar dugu. Jendearen protesta isilarazteko parlamentuan Bozal legea onartzen bada, Marianok bere ahoa irekitzen du eta lege errepresibo hori, askatasunaren aldeko legea bilakatzen da; pobrezia zabaltzen bada, klaskara bat eta gure aurrean, zer eta ikusten dugu? garapen ekonomikoa; bere legealdian, murrizketak eta langabezia ez dugu besterik ezagutu, ba … ailegatzen dira hauteskundeak, sartzen du eskua bere eskuineko poltsikoan eta hara non aurrekontu sozialak ateratzen du; txalo bero bat Mariano Rajoy mago gaindiezinentzat.

Zori txarrez magia ilusioa da, ezta egia, eta Rajoyren kapelatik ez da aterako untxia, ez dugu barre egingo bere trukuekin. Langabezia, prekarietatea, pobrezia eta bazterketa soziala ez dira ilusio bat, eta eztira konpontzen magia amarru batekin.

Crear PDFImprimir