Utrecht hirian (Herbehereak), onartu dute oinarrizko errenta unibertsala ezartzea. Hirian zentsatu dauden 330800 biztanleek eskubidea izango dute, hilero zehatzeke dagoen diru kopuru bat, oinarrizko errenta gisa jasotzeko.
Gipuzkoan 2014an, Foru Aldundiak antolatutako sinposio batean, Jordi Arcarons ekonomia katedradunak aurkeztu zuen txosten bat, non erakusten zen posible dela 685.5 euroko oinarrizko errenta unibertsala bideratzea 18urte gorako gipuzkoar guztientzako. Jakina eskubide hau gauzatzeko ezinbesteko baldintza da aberastasunaren birbanaketa egitea, hots zerga sistema aldatu behar da.
Gero eta argiago dago oinarrizko errentaren afera politikoa dela, dirua badago baina botereak badaki eskubide horrek pertsonei askatasuna handia emango die lan zaborrak alboratzeko, eta hori kapitalismoari ez zaio interesatzen.