{"id":475,"date":"2021-06-23T16:02:07","date_gmt":"2021-06-23T14:02:07","guid":{"rendered":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/ehu-upv\/?p=475"},"modified":"2021-06-23T16:02:07","modified_gmt":"2021-06-23T14:02:07","slug":"euneiz-ez-komunikatua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/ehu-upv\/2021\/06\/23\/euneiz-ez-komunikatua\/","title":{"rendered":"EUNEIZ EZ Komunikatua"},"content":{"rendered":"<p>Agiria sinatzen dugun sindikatuok uko egiten diogu irabazi-asmoko EUNEIZ (European<br \/>\nUniversity Gasteiz) unibertsitate pribatua Gasteizen martxan jartzeko baimena emango<br \/>\ndion lege-proiektuari. Lege-proiektuak Eusko Jaurlaritzaren oniritzia jaso zuen martxoaren<br \/>\n16an, eta orain, Eusko Legebiltzarraren onarpena behar du indarrean sartzeko.<\/p>\n<p>UPV\/EHUn lan egiten dugunok kezka handiarekin ikusten dugu, unibertsitate publikoari<br \/>\negindako diru-ekarpenak ez nahikoak diren bitartean, \u201cunibertsitate\u201d pribatuei gero eta<br \/>\nerraztasun gehiago ematen zaiela eta gero eta diru publiko gehiago bideratzen zaiela.<br \/>\nHonek guztiak ikasleek ordaindu behar dituzten tasetan, plantilla nahikoa ez izatean,<br \/>\nirakasle eta ikertzaile batzuek pairatzen dituzten soldata eskasetan, ikerketa egiteko<br \/>\nbaliabide urriak izatean eta abar luze batean eragiten du.<\/p>\n<p>Anitzak dira guztion dirua kudeatzeko ardura dutenek EUNEIZ ez babesteko arrazoiak:<\/p>\n<p>&#8211; 1997tik hona unibertsitate ikasleen kopurua ez da aldatu, eta unibertsitate pribatuen<br \/>\nkopurua, aldiz, etengabe handituz doa. Goi-mailako hezkuntza-eredu publikoaren aldeko<br \/>\napustua egin ordez, EUNEIZ bezalako proiektuek ordezkatzen duten hezkuntza-negozio<br \/>\neredua ari dira lehenesten. Unibertsitate pribatuek, EUNEIZ barne, elitismoa sustatzen<br \/>\ndute eta herritarren jatorri sozio-ekonomikoaren arabera segregatzen dute.<\/p>\n<p>&#8211; Euskal Unibertsitate Sisteman dauden titulazioak bikoiztu egingo ditu EUNEIZ-ek<br \/>\n(Fisioterapiako Gradua, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua eta<br \/>\nMasterra, Eduki Digitalen Ekoizpen eta Ekintzailetzako Gradua) aipatutako legean<br \/>\neskaintzaren garapena modu harmonizatuan egin behar dela jasotzen bada ere. Zentzu<br \/>\nhorretan, UPV\/EHUrekin lehian sartzen da, ikasleak lortzeko zein Administrazioetatik<br \/>\ndatozen baliabideak eskuratzeko.<\/p>\n<p>&#8211; EUNEIZ proiektua Kataluniako zenbait Unibertsitatetara atxikitako bi Zentrotan (EUSES<br \/>\neta ENTI) oinarritzen da, Unibertsitate izatera heltzen ez diren bi eskola alegia.<br \/>\nUnibertsitate-eskolak deitu arren, unibertsitate izateko eskatzen diren ezaugarriak ez<br \/>\ndituzte betetzen.<\/p>\n<p>&#8211; Aurkeztutako dokumentazioak ez du EUNEIZ-ek kontratatuko dituen langileen lan-<br \/>\nbaldintzen berri ematen, ezta lan eginkizunak eta haien eskakizunen inguruko<br \/>\ninformaziorik ere. Unibertsitate pribatuetan ohikoa den moduan, lanaldi partziala eta<br \/>\nbehin-behinekotasun oso altua izango dela aurreikus daiteke.<\/p>\n<p>&#8211; Era berean, ez du argitzen euskarak bere hezkuntza-planen barruan izango duen eragina<br \/>\nedo presentzia. UPV\/EHUn gaur gaurkoz graduak eta, are gutxiago, masterrak euskaraz<br \/>\nosorik ikastea bermatuta ez dagoenean, EUNEIZ unibertsitate pribatu batean, irabazi-<br \/>\nasmoa duena, elitista dena eta Euskal Herritik kanpora begira dagoena, euskararen<br \/>\npresentzia are txikiagoa izango da.<\/p>\n<p>Horregatik guztiagatik, proiektu honen onarpenak interes ekonomiko eta politikoei baino<br \/>\nez diela erantzuten argi adierazi nahi dugu. Guztion ongi-izatea eta aukera berdintasunak<br \/>\nalde batera utzi eta dirudun gutxi batzuei mesede egiten diela salatu nahi dugu. Ezin zaie<br \/>\nkarta zuririk eman akademia hutsak unibertsitate bihurtzen dituzten inbertsio-funtsetako<br \/>\ndiruarekin dopatutako enpresei. Unibertsitate elitista horiek titulazioak urrearen prezioan<br \/>\nsaltzeko makina bilakatzen dira.<\/p>\n<p>EUNEIZ bezalako proiektuekin politikari batzuk (Gasteizko Udaletxearen eta Arabako<br \/>\nDiputazioaren gobernukideak eta Eusko Jaurlaritzarenak) unibertsitate-sistema<br \/>\npublikoaren desegitea ahalbidetzen ari dira, herritarroi bizkarra emanez. Horren adibide<br \/>\nda, besteak beste, EUNEIZ egitasmoa Europako Next-Generation funts publikoak<br \/>\neskuratzeko programen artean kokatu izana Eusko Jaurlaritzak, 64 milioi eurorekin, EHUri<br \/>\nlotutako proiektuetarako eskatutakoa baino askoz diru kopuru handiagoa.<\/p>\n<p>Euskal gizarteak, kalitatezko Unibertsitate Publikoa behar du, etengabe garatu eta behar<br \/>\nberrietara egokitzeko gai izango dena, gure lege-esparru propiotik arautu eta bideratu<br \/>\nbehar dena. Euskal Unibertsitate publiko bat non langileek lan-baldintza duinetan lan<br \/>\negingo duten eta bere jatorrizko zentzua inoiz ahaztuko ez duena, alegia, herritarrei<br \/>\njakintza eta ezagutza ematea, edozein delarik ere haien jatorri eta maila sozial eta<br \/>\nekonomikoa.<\/p>\n<p>Ez dugu mota honetako unibertsitate pribaturik behar; diru publikoak zerbitzu publikoak<br \/>\nhornitzeko izan behar du. Honengatik guztiagatik ozen eta garbi EZETZ esaten diogu<br \/>\nEUNEIZ-i.<br \/>\nHezkuntza unibertsitario publikoaren defentsan, EUNEIZ geldiarazi!!!<\/p>\n<p><strong>LAB \u2013 STEILAS \u2013 ELA \u2013 CCOO \u2013 CGT\/LKN \u2013 ESK<\/strong><br \/>\n<strong>Ernai \u2013 UPV\/EHUko Ikasle Kontseilua<\/strong><\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-476\" src=\"http:\/\/www.cgt-lkn.org\/ehu-upv\/wp-content\/uploads\/sites\/5\/2021\/06\/1.jpg\" alt=\"\" width=\"600\" height=\"400\" srcset=\"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/ehu-upv\/wp-content\/uploads\/sites\/5\/2021\/06\/1.jpg 600w, https:\/\/www.cgt-lkn.org\/ehu-upv\/wp-content\/uploads\/sites\/5\/2021\/06\/1-300x200.jpg 300w, https:\/\/www.cgt-lkn.org\/ehu-upv\/wp-content\/uploads\/sites\/5\/2021\/06\/1-560x373.jpg 560w, https:\/\/www.cgt-lkn.org\/ehu-upv\/wp-content\/uploads\/sites\/5\/2021\/06\/1-160x107.jpg 160w\" sizes=\"auto, (max-width: 600px) 100vw, 600px\" \/> <img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-477\" src=\"http:\/\/www.cgt-lkn.org\/ehu-upv\/wp-content\/uploads\/sites\/5\/2021\/06\/2.jpg\" alt=\"\" width=\"600\" height=\"400\" srcset=\"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/ehu-upv\/wp-content\/uploads\/sites\/5\/2021\/06\/2.jpg 600w, https:\/\/www.cgt-lkn.org\/ehu-upv\/wp-content\/uploads\/sites\/5\/2021\/06\/2-300x200.jpg 300w, https:\/\/www.cgt-lkn.org\/ehu-upv\/wp-content\/uploads\/sites\/5\/2021\/06\/2-560x373.jpg 560w, https:\/\/www.cgt-lkn.org\/ehu-upv\/wp-content\/uploads\/sites\/5\/2021\/06\/2-160x107.jpg 160w\" sizes=\"auto, (max-width: 600px) 100vw, 600px\" \/> <img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-478\" src=\"http:\/\/www.cgt-lkn.org\/ehu-upv\/wp-content\/uploads\/sites\/5\/2021\/06\/3.jpeg\" alt=\"\" width=\"600\" height=\"450\" srcset=\"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/ehu-upv\/wp-content\/uploads\/sites\/5\/2021\/06\/3.jpeg 600w, https:\/\/www.cgt-lkn.org\/ehu-upv\/wp-content\/uploads\/sites\/5\/2021\/06\/3-300x225.jpeg 300w, https:\/\/www.cgt-lkn.org\/ehu-upv\/wp-content\/uploads\/sites\/5\/2021\/06\/3-560x420.jpeg 560w, https:\/\/www.cgt-lkn.org\/ehu-upv\/wp-content\/uploads\/sites\/5\/2021\/06\/3-160x120.jpeg 160w, https:\/\/www.cgt-lkn.org\/ehu-upv\/wp-content\/uploads\/sites\/5\/2021\/06\/3-80x60.jpeg 80w\" sizes=\"auto, (max-width: 600px) 100vw, 600px\" \/> <img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-479\" src=\"http:\/\/www.cgt-lkn.org\/ehu-upv\/wp-content\/uploads\/sites\/5\/2021\/06\/4.jpeg\" alt=\"\" width=\"600\" height=\"450\" srcset=\"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/ehu-upv\/wp-content\/uploads\/sites\/5\/2021\/06\/4.jpeg 600w, https:\/\/www.cgt-lkn.org\/ehu-upv\/wp-content\/uploads\/sites\/5\/2021\/06\/4-300x225.jpeg 300w, https:\/\/www.cgt-lkn.org\/ehu-upv\/wp-content\/uploads\/sites\/5\/2021\/06\/4-560x420.jpeg 560w, https:\/\/www.cgt-lkn.org\/ehu-upv\/wp-content\/uploads\/sites\/5\/2021\/06\/4-160x120.jpeg 160w, https:\/\/www.cgt-lkn.org\/ehu-upv\/wp-content\/uploads\/sites\/5\/2021\/06\/4-80x60.jpeg 80w\" sizes=\"auto, (max-width: 600px) 100vw, 600px\" \/><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Agiria sinatzen dugun sindikatuok uko egiten diogu irabazi-asmoko EUNEIZ (European University Gasteiz) unibertsitate pribatua Gasteizen martxan jartzeko baimena emango dion<\/p>\n","protected":false},"author":15,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":"","_links_to":"","_links_to_target":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-475","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sin-categoria"],"publishpress_future_action":{"enabled":false,"date":"2026-10-30 14:13:31","action":"change-status","newStatus":"draft","terms":[],"taxonomy":"category","extraData":[]},"publishpress_future_workflow_manual_trigger":{"enabledWorkflows":[]},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/ehu-upv\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/475","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/ehu-upv\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/ehu-upv\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/ehu-upv\/wp-json\/wp\/v2\/users\/15"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/ehu-upv\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=475"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/ehu-upv\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/475\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":480,"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/ehu-upv\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/475\/revisions\/480"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/ehu-upv\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=475"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/ehu-upv\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=475"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/ehu-upv\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=475"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}