Iñigo Cabacasen heriotza eta gertaerak argitu ez izana salatzeko, giza katea egin dute PSE-EEren egoitzatik Sabin Etxeraino LAB, ESK, EILAS, CGT eta CNT sindikatuetako kideek. Gaur bi urte, Ertzaintzak lau egun lehenago jaurtitako pilotakada baten ondorioz hil zen Athleticeko zalea.