Vídeo SOBRE LAS MÚTUAS












¡¡ SUSCRIBETE !!

Album Fotos Beltza
Multimedia CGT-LKN







Asociación Germinal


Comentarios recientes

    6-MARTXOAK 8 GREBA FEMINISTA

    (Ver en euskera)

    El 8 de marzo, las mujeres, trans y bolleras dejaremos de hacer todas nuestras tareas y tomaremos las calles con fuerza.

    La huelga feminista se sitúa en todos los ámbitos de la vida, en los trabajos remunerados y no remunerados, en la sexualidad, en nuestro modelo de consumo, en la manera de construir la familia, en la forma de producir conocimientos, ante el racismo, ante el modelo de belleza y ante todas las opresiones.

    ¡Con la huelga feminista nos PLANTAMOS ante el hetero-patriarcado-capitalista!

    La revolución feminista exige politizar la vida, porque es necesario comprender el día a día como un espacio de lucha, ser conscientes de que los poderes regulan nuestros cuerpos y estar dispuestas a transformarlos desde la raíz.

    El feminismo no es cómodo, se trata de una práctica política radical. Por lo tanto, el conflicto es necesario, en especial en los espacios situados fuera del conflicto político. Es decir, en los trabajos feminizados y precarizados, en los trabajos gratuitos de cuidados que debemos realizar, en las familias heteronormativas, etc.

    El 8 de marzo, las excluidas por el hetero-patriarcado-capitalista tomaremos el centro, porque queremos poner en el centro la vida de las trans, mujeres y bolleras. Por todo ello, realizaremos la huelga en cinco ejes; será una huelga feminista de cuidados, empleo, pensionistas, estudiantes y consumo.

     

    ¿CUAL ES EL PAPEL DE LOS HOMBRES?

    Somos las mujeres* las que estamos llamadas a la huelga pero el 8 de marzo no queremos actividad que reproduzca el capital. Por eso, si eres hombre y quieres apoyar la huelga, deja tu trabajo asalariado usando el permiso de asuntos propios o cerrando tu negocio. Como las mujeres, bolleras y trans estamos en huelga, los hombres deberán encargarse de los trabajos domésticos y de cuidados.

    A continuación, se detallan las maneras de encargarse de estos trabajos.

    Si eres hombre, la prioridad es que te hagas cargo de estos trabajos, no que participes en las movilizaciones.

    Pedimos que os encarguéis de los trabajos reproductivos, pero si participáis en las movilizaciones, el protagonismo y visibilidad de las mujeres* es imprescindible.

    Como hombre, te toca hacerlo posible, poniéndote atrás en las movilizaciones sin dar órdenes ni explicaciones.

    Aquí va una guía de cómo los hombres pueden apoyar la huelga del 8 de marzo y responsabilizarse de trabajos domésticos y de cuidados:

    • Si eres padre encárgate de tus hijxs y facilita el debate y la puesta en práctica de la huelga de estudiantes (AMPAS, escuela…)
    • Si eres amigo, puedes cuidar de lxs hijxs de tus amigas.
    • Si eres compañero de trabajo apoya y difunde la huelga de las mujeres* en tu centro de trabajo, ofrécete para los servicios mínimos si hiciera falta, dona tu salario de ese día al movimiento feminista u organiza en tu centro de trabajo una caja de resistencia para la huelga feminista.
    • Si eres jefe cierra el local y facilita que se utilice como espacio para cuidados comunitarios.
    • Si eres compañero de escuela o profesor, apoya el paro y a tus compañeras alumnas y profesoras que van a faltar a las clases, convierte la escuela en un espacio para los cuidados comunitarios.
    • Si en tu familia, grupo de convivencia o entorno afectivo hay alguien que necesite cuidados, comienza a hacerte cargo a partir de este día de los trabajos que normalmente realizan las mujeres*.
    • Crea autónomamente espacios comunitarios para el cuidado (en los centros de trabajo, en las escuelas, en los gaztetxes…). Los hombres tienen que responsabilizarse, el objetivo no es que ayuden a las mujeres*.
    • Ofrecete voluntario para organizar comidas populares el 8M. • Si en tu entorno hay alguien (niñx, mayor, vicinx…) que es cuidadx por una mujer empleada ofrécete para hacer su trabajo ese día.
    • Si tienes una relación sexo-afectiva con una mujer*, haz cualquier cosa que ella necesite de tí para poder asistir.
    • Difunde la convocatoria entre todas tus amistades y grupos. Si eres militante llévalo a tu ámbito político.
    • No consumas. Súmate a la huelga de consumo.
    • Antes y después de la huelga puedes reunirte con otros hombres, abrir un espacio colectivo para pensar sobre vuestras masculinidades, para realizar un trabajo personal y colectivo, tomar conciencia de vuestros privilegios y dar pasos en el camino hacia una sociedad sin relaciones de dominación.

    SI ESTÁS APOYANDO LA HUELGA, ¡TU SITIO ESTÁ EN LOS TRABAJOS DOMÉSTICOS Y DE CUIDADOS!

    (Gazteleraz ikusi)

    Martxoak 8an emakumeok, transok eta bollerok lan guztiak utziko ditugu eta kaleak hartuko ditugu.

    Greba feminista bizitzako esparru guztietan kokatzen da, soldatapeko zein doako lanetan, sexualitatean, kontsumo ereduan, familia eraikitzeko moduan, jakintzak ekoizteko eran, arrazakeriaren aurrean, edertasun ereduan eta zapalkuntza guztien aurrean.

    Greba feministarekin, hetero-patriarkatu-kapitalistari PLANTO egingo diogu!

    Iraultza feministak bizitza politizatzea exijitzen du, egunerokoa borroka eremu bezala aitortzea, botereek gure gorputzak erregulatzen dituztela antzematea eta horiek errotik aldatzeko prest egotea.

    Feminismoa ez da erosoa, praktika politiko erradikala da. Ondorioz, gatazka beharrezkoa da, bereziki, gatazka politikotik kanpo kokatu diren eremuetan. Egoera prekarioenetan dauden lan feminizatuetan, dohainik egin behar ditugun zaintza lanetan, familia heteroarautuetan.

    Martxoak 8an hetero-patriarkatukolonial-kapitalistak alboratzen gaituenok erdigunea hartuko dugu, transon, bolleron eta emakumeon bizitzak erdigunean jarri nahi ditugulako. Horregatik, bost ardatzetan antolatu dugu greba:

    pentsionista, ikasle, zaintza, enplegu eta kontsumo greba feminista izango da.

     

    ZEIN DA GIZONEN PAPERA GREBAN?

    Emakumeok gaude deituta grebara, baina martxoak 8an ez dugu kapitalaren erreprodukziorako jarduerarik nahi. Beraz, gizona bazara eta greba babestu nahi baduzu, soldatapeko lana utzi norberaren eginkizunetarako egunak erabiliaz eta negozio propioa baduzu ateak itxi. Emakume, bollera eta transak greban gaudenez gizonak etxeko eta zaintza lanez arduratu behar dira gizonak.

    Ondoren azalduko dira etxeko eta zaintza lanez arduratzeko moduak. Gizona bazara zaintza lanez arduratzea da lehentasuna, eta ez  mobilizazioetan parte hartzea.

    Etxeko eta zaintza lanez arduratzeaz eskatzen dizugu, baina mobilizazioetan parte hartzen baduzu, gogoratu emakumeon* protagonismo eta bisibilizazioa ezinbestekoak direla.

    Gizon moduan, hori ahalbidetzea dagokizu, jar zaitez atzeko aldean, agindu edo azalpenik eman gabe.

    Hemen doa, martxoaren 8an etxeko eta zaintza lanez arduratzeko eta greba bultzatzeko gizonentzako gida:

    • Aita bazara zure seme-alabez arduratu eta eztabaida zein ikasle greba lagundu (guraso elkartean, eskolan…).
    • Laguna bazara, zure lagunen umeak zaindu ditzakezu.
    • Lankidea bazara, lantokian emakume* greba zabaltzeko, babesteko, zerbitzu minimoak egiteko edo emakume* lankideen lana egiteko eskaini ahal duzu zure burua. Eguneko soldata mugimendu feministari eman diezaiokezu, edo lantokian emakume* grebarentzat erresistentzia kutxa antola dezakezu.
    • Enpresako nagusia bazara, enpresa itxi eta beharrezkoa bada zaintza kolektiborako espazioa irekitzea ahalbidetu.
    • Ikaslea edota irakaslea bazara, eskolara joango ez diren emakume* ikaskideak eta ikasleen lanuztea babestu eta eskolak zaintza komunitariorako espazio bilakatu.
    • Zure familian, elkarbizitza taldean edo inguru afektiboan zaintza behar duenik badago, has zaitez egun horretatik aurrera ohituraz emakumeok* betetzen dugun lan horretaz arduratzen.
    • Zaintza komunitariorako espazioak autonomoki sortu (lantegietan, eskoletan, gaztetxeetan, e.a.). Gizonek ardura hartu behar dute, helburua ez da emakumeen* laguntzaile izatea.
    • M8rako antolatzen diren bazkari herrikoietan e.a. lana egiteko zure burua eskaini.
    • Zure inguruko norbait zaintzeko soldatapeko emakume bat badago (haur, adindun, bizilagun e.a.) zure burua eskaini egun horretan lan egiteko.
    • Emakume* batekin harreman sexu-afektiborik baduzu, martxoaren 8an kalean egoteko behar duen laguntza guztia emaiozu.
    • Zabaldu mezua zure lagun eta talde guztien artean. Militantea bazara, eraman zure eremu politikora.
    • Ez kontsumitu. Batu zaitez kontsumo grebara.
    • Greba egunaren aurretik eta ondoren beste gizonezkoekin bildu zaitezke, maskulinitateen inguruan elkarrekin hausnartzeko, lan pertsonala eta kolektiboa egiteko, zuen pribilegioez kontzientzia hartzeko eta menderakuntzarik gabeko jendartea lortzeko bidean pausoak emateko.

    GREBA FEMINISTA BABESTEN ARI BAZARA, ZURE LEKUA ETXEKO ETA ZAINTZA LANETAN DAGO!

    Comparte:
    Share

    Deja un comentario

    Puede utilizar estas etiquetas HTML

    <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

      

      

      

    Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.