Vídeo SOBRE LAS MÚTUAS












¡¡ SUSCRIBETE !!

Album Fotos Beltza
Multimedia CGT-LKN







Asociación Germinal


Comentarios recientes

    8 de marzo – martxoak 8

    IMG-20160301-WA0003

    (Click en la imagen para ver más fotos)

    (euskeraz)

    Juntas, diversas, enredadas:

    Las mujeres nos hemos enredado, nos hemos rebelado, nos hemos aliado y lo seguiremos haciendo. Mujeres de aquí y de allá, en toda nuestra diversidad. Tejiendo redes para librarnos de la violencia que el sistema patriarcal ejerce sobre nuestras vidas y cuerpos. Sabemos que la diversidad es riqueza y bien común y que desde el feminismo es necesario que construyamos modelos de convivencia, solidaridad y reconocimiento en esa Euskal Herria diversa que deseamos.

    Patriarcado y capital, alianza criminal:

    Llevamos años en crisis, pero no solo económica, todo el sistema está en crisis: ecológica, de cuidados, alimentaria, migración forzada,… y de pérdida de derechos y aumento de las desigualdades que como siempre son mucho más sangrantes en el caso de las mujeres: la brecha salarial, los trabajos a tiempo parcial, la conciliación, como ya hemos dicho muchas veces, la pobreza y la precariedad tienen rostro de mujer. La economía capitalista recorta en servicio sociales y se ensaña con las mujeres; encargándonos los trabajos sin prestigio y obligándonos a cuidar para sostener la vida que es constantemente atacada por el sistema.

    Las únicas respuestas del sistema neoliberal y de los gobiernos que los sustentan, como el del PNV,  son huídas hacia adelante, huídas en forma de Tratados de Libre Comercio (TTIP), de reformas laborales y privatizaciones que sólo consiguen ampliar los beneficios del capital por encima de los intereses de las personas.

    Por eso, frente a sus huídas hacia adelante, es necesario cambiar la lógica capitalista, dejar de pensar en cómo exportar y explotar más a las personas y a la naturaleza y empezar a pensar en cómo garantizar la sostenibilidad de la vida. Debemos poner fin al poder de las grandes empresas y seguir construyendo otras lógicas basadas en la solidaridad, autoorganizándonos y creando redes de apoyo frente a la explotación y la violencia y frenar así el avance del capital y de los mercados.

    No hay paz para las mujeres

    Vivimos tiempos oscuros en los que la guerra y la militarización asolan el planeta. En este paisaje, los cuerpos de las mujeres se destruyen, se violan y se utilizan como arma de guerra. Desde aquí, queremos recordar la lucha de las mujeres kurdas. Hace un año salió de allí la caravana de la Marcha Mundial de las Mujeres para mostrar el apoyo a la lucha de las mujeres kurdas por la autodeterminación de sus cuerpos y territorios. Desde entonces, la ofensiva del gobierno turco se ha intensificado, incrementando brutalmente los ataques contra el pueblo kurdo. En especial quisiéramos recordar a las tres activistas asesinadas por la policía turca el pasado 4 de enero, una de ellas, Séve Demirr, organizadora de la Marcha Mundial.

    No podemos seguir mirando hacia otro lado en este momento en el que estamos viviendo la mayor crisis humanitaria en Europa mientras sus gobernantes solo blindan sus muros e implantan políticas racistas a menudo utilizándonos a las mujeres y las agresiones sexuales como excusa. Las migrantes forzadas, mujeres a las que llamamos refugiadas políticas sin concederles después tal tratamiento, sufren una violencia extrema en su huída de la guerra: vendidas al mejor postor, esclavizadas, violadas por militares, mafias o refugiados varones. Y qué decir de las que se quedan en medio del conflicto bélico, bien por no tener recursos o por otros factores.

    La guerra se ensaña con las mujeres. Pero la paz no es la ausencia de una única violencia, la ausencia de una confrontación armada. Esto podemos verlo aquí en Euskal Herria donde supuestamente vivimos un proceso de paz y normalización política. ¿Se puede hablar de paz cuando se vulneran los derechos de las mujeres, se asesinan y se agreden sistemáticamente? Aquí no hay paz.

    Feministok iraultzarako prest:

    Ya lo sabemos: La violencia machista no son sólo los golpes y asesinatos; es estructural y se asienta en un sistema que socializa a las mujeres en el miedo y naturaliza el cuerpo femenino como débil y el masculino como agresivo. La violencia machista no está aislada, está conectada con múltiples violencias del sistema. El Movimiento feminista lucha, desde sus orígenes, contra el sistema patriarcal y capitalista y cada una de sus expresiones y violencias: pobreza femenina, racismo, violencia machista, heterosexismo, eurocentrismo, esclavitud, imperialismo,… Lo hemos hecho desde la movilización social, interpelando y  exigiendo medidas a agentes sociales y políticos.

    Lo tenemos claro: seguiremos siendo las protagonistas de nuestras vidas y decisiones. Seguiremos transformando la sociedad. Lo haremos juntas, aliadas, enredadas, el Movimiento Feminista de Euskal Herria está unido y listo para la revolución! Por ello, tras el 8 de marzo tenemos una nueva cita el 9 de abril para impulsar y acudir a la manifestación Nacional de Gasteiz bajo el lema “11 eraso 12 erantzun. Feministok prest” porque unidas vamos a responder a la violencia sexista.

    FEMINISTOK IRAULTZARAKO PREST! Juntas, diversas, enREDadas.

     (castellano)

    Elkarrekin, askotarikoak, saretuak:

    Emakumeok saretu egin gara, altxatu eta aliatu egin gara, eta horretan segituko dugu. Askotarikoak gara, hemengo eta hangoak. Sareak josi ditugu sistema patriarkalak gure bizitzetan eta gorputzetan ezartzen duen indarkeriatik libra gaitezen. Badakigu aniztasuna aberastasuna dela, guztion onerako dela; beharrezkoa da, beraz, feministok elkarbizitza, elkartasun eta aitortzaren gainean eraikitzea desio dugun askotariko Euskal Herria.

    Patriarkatua eta kapitala, aliantza kriminala:

    Urteak daramatzagu krisian, eta ekonomia ez ezik, sistema osoa dago krisialdian (ekologia, zaintzak, elikadura, behartutako migrazioa,..); eskubideen galera eta ezberdintasunen areagotzea askoz ere makurragoak izaten dira emakumeon kasuan: soldaten arteko aldeak, lanaldi erdirako postuek, kontziliazioak, pobreziak eta prekarietateak andreon aurpegia dute. Ekonomia kapitalistak gizarte-zerbitzuak murrizten ditu, eta anker jokatzen du gurekin, prestigiorik gabeko lanak, zaintzak eta, ondorioz, sistemak etenik gabe erasotzen duen bizitzaren iraunkortasuna bera gure gain utziz.

    Aurrerantz ihes egitea da sistema neoliberalaren eta horri eusten dioten gobernuen -EAJrena tarteko- erantzun bakarra: ihes egitea, kapitalaren onura eta pertsonen kaltea baino ez dakarten merkataritza librerako hitzarmenen (TTIP), lan-erreformen eta pribatizazioen bidez.

    Horregatik, haien ihesaldien aurrean, beharrezkoa da logika kapitalista eraldatzea, pertsonak eta natura nola esportatu eta esplotatu pentsatzeari uztea eta bizitzaren iraunkortasuna nola bermatuko dugun pentsatzen hastea. Geldiarazi egin behar dugu enpresa erraldoien boterea; esplotazioaren eta indarkeriaren aurrean, elkartasunean, autogestioan eta babes-sareetan oinarritu behar dugu, kapitalak eta merkatuek aurrera egiten segitzea ekidingo badugu.

    Bakerik ez emakumeontzat

    Garai iluna bizi dugu: gerra eta militarizazioa planeta suntsitzen ari diren garaia. Egoera honetan, emakumeon gorputzak hondatzen eta bortxatzen dituzte, eta gerrarako armatzat erabili. Gaur eta hemen, emakume kurduen borroka ekarri nahi dugu gogora. Haien herritik irten zen, orain urtebete, Emakumeen Mundu Martxako karabana, beren gorputz eta lurraldeen autodeterminazioaren alde borrokatzen diren andre kurduei babesa erakuste aldera. Geroztik, Turkiako Gobernuak are gogorrago jo du herri kurduaren kontrako erasora. Gogoan izan nahi genituzke, bereziki, urtarrilaren 4an polizia turkiarrak erail zituen hiru aktibistak; tartean, Mundu Martxako antolatzaile Séve Demirr.

    Ezin dugu beste alde batera begira segitu, noiz eta Europa inoiz bizi izan duen krisi humanitario gordinena jasaten ari denean, agintariek harresiak baino babesten ez dituztenean eta politika arrazistak ezartzen dituztenean, maiz, emakumeok eta sexu-erasoak aitzakia hartuta. Behartutako migratzaileek, hala tratatzen ez baditugu ere errefuxiatu politiko esaten diegun emakume horiek, muturreko indarkeria pairatzen dute gerratik ihesean, beren burua eskaintzaile onenari salduta, esklabo bihurtuta edo militarrek, mafiek eta gizonezko errefuxiatuek bortxatuta. Eta zeresanik ez baliabiderik ez dutelako eta dena delakoagatik gatazkaren erdian geratzea baino ez duten horiez.

    Gerra ankertu egiten da emakumeekin. Dena den, bakea ez da lortzen indarkeria hori, alegia, gatazka armatua desagerrarazita soilik. Euskal Herrian ikus dezakegu hori: hemen ustezko bake eta normalizazio politikorako prozesu batean bizi gara, baina hitz egin al dezakegu benetako bakeaz? Emakumeon eskubideak sistematikoki urratzen dituzte, eraso egiten digute eta erail egiten gaituzte. Hori kontuan hartuta, Hemen ez dugu bakerik.

    Feministok iraultzarako prest:

    Jakin badakigu indarkeria matxista ez dela kolpe eta hilketak soilik, badakigu estrukturala dela. Sistema jakin batean oinarritzen da; hain zuzen ere, emakumeok beldurra izateko sozializatzen gaituen eta gure gorputzak ahul eta gizonezkoenak oldarkor jotzen dituen sistema batean. Indarkeria matxista ez dago isolatuta, sistemaren era askotako indarkeriei lotuta baizik. Hori dela eta, Mugimendu Feministak bere hastapenetatik egin du borroka sistema patriarkal eta kapitalistaren eta haren adierazpen ororen kontra, izan emakumeen probrezia, arrazakeria, indarkeria matxista, heterosexismoa, eurozentrismoa, esklabotza edo inperialismoa. Gizartearen mobilizazioaren bidez egin du, eragile eta politikariak interpelatuz eta neurriak exijituz.

    Guk argi daukagu: gure bizitzen eta erabakien protagonista izaten jarraituko dugu. Gizartea eraldatzen segituko dugu. Eta elkarrekin, aliatuta eta saretuta egingo dugu hori, Euskal Herriko Mugimendu Feminista batuta eta iraultzarako prest baitago! Horregatik, martxoaren 8aren ondoren, beste hitzordu bat daukagu apirilaren 9an: Gasteizko manifestazio nazionala. “11 eraso, 12 erantzun. Feministok Prest” lelopean hartuko dugu kalea, eta elkarrekin erantzungo diogu indarkeria sexistari.

    FEMINISTOK IRAULTZARAKO PREST! Elkarrekin, askotarikoak eta saretuak.

    Comparte:
    Share

    Deja un comentario

    Puede utilizar estas etiquetas HTML

    <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

      

      

      

    Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.