Vídeo SOBRE LAS MÚTUAS












¡¡ SUSCRIBETE !!

Album Fotos Beltza
Multimedia CGT-LKN







Asociación Germinal


Comentarios recientes

    2014ko martoxak 8a, emakumeen nazioarteko eguna – 8 de marzo del 2014, día internacional de las mujeres

    (ver en castellano)

    2014KO MARTOXAK 8A, EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

    GURE ASKATASUNA BORROKATUZ, EL DERECHO A DECIDIR ES NUESTRO

    EUSKAL HERRIKO KOORDINADORA FEMINISTAK

    Gaurko egunean 2014ko Martxoak 8ko kanpaina aurkeztera gatozkizue.

    Aurten, aurreko urteetan bezala Euskal Herriko Koordinadora feministak kanpaina bateratu bat antolatu dugu. Kanpaina honekin gaur egun indarrean dagoen sistema heteropatriarkala salatzera eta errotik nahi dugu eraldaketa aldarrikatzera gatoz. Euskal Herriko koordinadoretan parte hartzen dugun talde feministak eta emakume taldeak oso anitzak gara eta errealitate ezberdinak ditugu, dena den Martxoak 8aren inguruan batzen gara, badakigulako gure eskubideen eta askatasunaren aldeko borroka bateratua dela.

    Guzti hau horrela izanda, hurrengoa diogu:

    Une oso larria ari gara pairatzen: botere politiko, ekonomiko, erlijioso eta ideologikoaren arteko aliantza historikoa indartu egin da eta jendartean sakoneko aldaketa inposatu nahi du, oso kutsu atzerakoiaz; egundoko erasoa jotzen ari dira hamarkadak joan, hamarkadak etorri emakumeok ahalegin izugarriz irabazitako eskubideen aurka.

    Inposatzen ari diren dekretu, erreforma eta murrizketa sozialek zuzeneko galera eragiten dute urte luzetako borrokari esker irabazitako eskubide sozial, laboral, ekonomiko eta politikoetan, eta hau diskurtso atzerakoi batez janzten dute; honen helburua, emakumeak berriro adin txikiko eta erabakitzeko aukerarik gabeko pertsona gisa hartzea da.

    Eskubideen atzerakadaren gailurra abortu-legearen erreforma proiektua da, emakumeen aurka egin den benetako gerra-adierazpena.

    Emakumeen aurkako gerra-adierazpena abortuaren eskubidea murrizteaz gain haratago doa. Bete behar dugun feminitate eredu bat inposatzen gaituzte. Emakumeon funtzio garrantzitsua eta bakarra erreproduzitzea da, heterosexualitate baten barnean noski. Feminitate eredu horretatik kanpo gauden guztioi zigortzen gaituzte era ezberdinetan

    Abortu-legearen erreforma ultrakontserbadorea da, eta eliza katolikoaren buruekin batera diktatu dute. Gure bizitza eta gorputzen gaineko erabakia kentzen digu; umiliatu eta gutxietsi egiten gaitu, ama izatera bortxatuz. Eurek erabakitzen dute, eta emakumeok obeditu egin behar dugu: otzan, serbil, mutu. Hala nahi gaituzte.

    Abortuaren legearen aldaketarekin abortuaren eskubidea murrizteaz gain, heteropatriarkatuari interesak betetzen dituen emakume eredua inposatzen digute eta inoiz ez dituzte emakume anitzen errealitateak kontuan hartzen.

    Horregatik, gure gorputzari buruz erabakitzeko eskubidea exijitzen dugu. Abortu-eskubidea emakumeon eskubidea eta giza-eskubidea delako, justizia sozialari dagokiolako eta hauekin batera doazen eskubide guztiekin lotuta dagoelako: duintasuna, bizitzeko eta osasunerako eskubidea, askatasuna, berdintasuna, pribazitatea, autonomia eta segurtasuna.

    Batzuei amatasuna behartzen zaigun bitartean beste batzuei debekatu egiten zaigu. Honengatik lesbianentzat eta bikoterik gabeko emakumeentzat lagunduriko ugalketa doan exijitzen dugu, ugalketa eskubideak unibertsalak izan daitezen eta ez aurreiritzi heterosexistengatik murriztuak.

    Tranpa horretan ez gara eroriko, eta guregandik espero duten emakumeak ez gara INOIZ izango. Borrokatuko dugu, aurre egingo diegu, eta beraien lege eta sistemaren aurka egingo dugu.

    Argi eta garbi dago ze familia eta emakume eredua inposatu nahi diguten. Familia nuklear heteronormatiboaren barnean ama eta andrea izatea behartzen gaituzte. Menpekotasuna duten pertsonen zaintzen laguntzetan murrizketa latzak inposatzen dizkiguten bitartean, zaintza lanak emakumeok egitea nahi dute, badakigu lan hau ikusezina dela, inongo onarpenik gabekoa eta oso prekarioa dela eta aldi berean sistema kapitalista mantentzeko ezinbestekoa dela.

    Duintasunez erabakitzeko eskubidea nahi dugu, pertsona garen aldetik bizi proiektu bat garatzeko aukera eta erabakiak, jendarteak eta instituzioek errespetatu ditzatela.

    Bizimodu duina eduki nahi dugu, lan reproduktibo eta erreproduktiboaren eta aberastasunaren banaketa parekidea nahi dugu, zaintzen eskubidea emakumeengan erori gabe.

    Osasun sare publiko baten eskubidea nahi dugu, emakume guztiok eta behar guztiak betetzen dituen sare bat, haurdunaldiarekin aurrera egin nahi duten zein ez.

    Indarkeria sexistarik gabeko gure gorputzak, desirak eta sexualitateak aske bizitzeko eskubidea nahi dugu.

    Inposizio eta debekurik gabeko aukeratutako amatasun eskubidea aldarrikatzen dugu. Halaber, dauden ugalketa aukerak ere libre erakitzeko gauzatu behar dituzte; estatuari dagokio horretarako neurriak eta zerbitzuak bermatzea. Emakumeon erabakitzeko eskubidea ez eragoztea exijitzen diegu. Ez gaituztela tratatu objetu moduan, tutelatukoa gizaki moduan.

    Emakumeok gure bizitzaren jabe gara; merezi duen bizitza, alegia.

    Guzti honengatik urtero bezala hemen gaude, gure askatasunak eta bizitzak defendatzen ditugulako, ez garelako beraiek nahi duten bezala inoiz izango eta errotik mundu hau aldatuko dugulako.

     

    KONTAKTUAK:

    Afrika: 605719711

    Ana Txurruka: 659899975

    (euskeraz ikusi) 

    GORA BORROKA FEMINISTAK!

    EUSKAL HERRIKO KOORDINADORA FEMINISTAK

    2014ko martoxaren 6an, Donostian

    8 DE MARZO DEL 2014, DÍA INTERNACIONAL DE LAS MUJERES

    GURE ASKATASUNA BORROKATUZ, EL DERECHO A DECIDIR ES NUESTRO

    EUSKAL HERRIKO KOORDINADORA FEMINISTAK

    Este 6 de Marzo os convocamos a esta rueda de prensa para presentar la campaña del 8 de Marzo del 2014.

    Este 8 de Marzo, Dia Internacional de las Mujeres, como en años anteriores desde las Koordinadoras Feministas de Euskal Herria hemos elaborado una campaña unitaria para denunciar el sistema heteropatriarcal que sigue vigente y reivindicamos la transformación social desde la raíz. Los colectivos feministas y asociaciones de mujeres que participamos en las coordinadoras de Euskal Herria somos diversas y con realidades plurales sin embargo nos reunimos entorno al 8 de Marzo porque sabemos que la lucha por nuestros derechos y libertades es una lucha unitaria y en común.

    Por lo tanto declaramos que:

    Vivimos en un momento de extrema gravedad: la alianza histórica entre poder político, económico y religioso – ideológico ha cobrado una gran fuerza para tratar de imponer y recrudecer el sistema heteropatriarcal, profundamente regresivo, lo que se traduce en un ataque sin precedentes a los derechos de las mujeres ganados a pulso durante décadas.

    Los sucesivos decretos, reformas y recortes sociales impuestos desde Madrid y aplicados por los gobiernos de Iruñea y Gasteiz, que suponen pérdidas directas de derechos sociales, laborales, económicos y políticos alcanzados tras años de lucha, van acompañados de un discurso retrógrado que pretende volver a colocar a las mujeres como menores de edad, sin capacidad de decisión y condenadas a una vida cada vez más precaria.

    Este retroceso en derechos ha culminado en el proyecto de reforma de la ley del aborto, que supone una auténtica declaración de guerra contra nosotras, las mujeres.

    Pero esta declaración de guerra contra las mujeres no sólo se limita a quitarnos el derecho al aborto, sino que va más allá. Nos imponen un modelo de feminidad que todas debemos cumplir. Mujeres cuya función principal es reproducirnos, por supuesto dentro del marco de la heterosexulaidad. Todas aquellas que nos salimos de este modelo de feminidad seremos castigadas de diversas formas.

    Esta reforma de la ley del aborto, ultraconservadora y dictada por los poderes de la iglesia católica, nos niega derecho a decidir sobre nuestras vidas y nuestros cuerpos, nos humilla y desprecia al obligarnos a ser madres contra nuestra voluntad. Nos quieren sumisas, serviles y calladas.

    No sólo reducen nuestro derecho a abortar sino que crean un modelo de mujer, que sólo responde a los intereses heteropatriarcales y nunca a la diversidad de realidades de las mujeres.

    Por ello exigimos el derecho a decidir sobre nuestro cuerpo. Porque el derecho al aborto se inscribe en el marco de los derechos de las mujeres, de los derechos humanos, de la justicia social y de todos los derechos asociados a estos: la dignidad, la vida, la salud, libertad, igualdad, privacidad y autonomía.

    Mientras a unas nos imponen la maternidad a otras se nos prohibe, por ello exigimos el acceso libre y gratuito a la reproducción asistida para lesbianas y mujeres sin pareja masculina, para que los derechos reproductivos sean universales y no sesgados por prejuicios heterocentrados.

    Pero, las mujeres no caeremos en esta trampa, y no seremos nunca las mujeres que ellos esperan de nosotras. Pelearemos, resistiremos, nos enfrentaremos a ellos para acabar con este sistema y sus leyes

    Está claro cuál es el modelo de familia y de mujer que quieren imponernos: la mujer como esposa y madre dentro de la familia nuclear heteronormativa. Mientras aplican recorten brutales en las ayudas al cuidado de personas dependientes, quieren que seamos nosotras, las mujeres, las que asumamos todo este trabajo de cuidados, un trabajo invisibilizado, no reconocido y altamente precarizado, a la vez que imprescindible para que el sistema capitalista pueda seguir funcionando.

    Queremos el derecho a decidir en dignidad, sintiendo el respeto de sociedad e instituciones ante las decisiones propias que correspondan al proyecto de vida de cada persona.

    Queremos tener una vida digna, basada en el reparto equitativo de la riqueza y del trabajo tanto productivo como reproductivo, y en la que se garantice el derecho al cuidado sin que recaiga obligatoriamente en las mujeres.

    Exigimos el derecho a una red sanitaria pública accesible a todas las mujeres y sus necesidades concretas; independientemente de que quieran ser madres o no.

    Queremos poder decidir en libertad cómo vivir nuestros cuerpos, nuestros deseos y nuestra sexualidad libres de violencia sexista.

    Y por supuesto, reivindicamos el derecho a una maternidad elegida, sin imposiciones ni prohibiciones. Poniendo en práctica de forma libre las distintas opciones reproductivas, garantizando el estado los medios y servicios para ello. No cuestionando el derecho a decidir de las mujeres tratándolas como no-sujetos, seres tutelados e incapacitados.

    Las mujeres somos dueñas de nuestra vida, una vida que merezca ser vivida.

    Por esto seguimos estando aquí cada año, porque defendemos nuestras vidas y libertades, porque nos oponemos a ser como ellos quieren que seamos y porque entre todas conseguiremos transformar el mundo.

     

    CONTACTOS:

    Afrika: 605719711

    Ana Txurruka: 659899975

     

     

    GORA BORROKA FEMINISTA

    EUSKAL HERRIKO KOORDINADORA FEMINISTAK

    2014KO MARTXOAREN 6A

    Comparte:
    Share

    Deja un comentario

    Puede utilizar estas etiquetas HTML

    <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

      

      

      

    Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.