{"id":946,"date":"2020-12-04T10:11:37","date_gmt":"2020-12-04T09:11:37","guid":{"rendered":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/bizkaia\/hezkuntza\/?p=946"},"modified":"2021-04-25T09:35:47","modified_gmt":"2021-04-25T07:35:47","slug":"hezkuntzan-etikaren-defentsan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/bizkaia-hezkuntza\/?p=946","title":{"rendered":"Hezkuntzan Etikaren defentsan"},"content":{"rendered":"<p>Lankide estimatuak<\/p>\n<p>Bizkaiko CGT-LKNko Hezkuntza Publikoko Langileon sail sindikaletik hezkuntza lege berriak (LOMLOE edo \u201cCela\u00e1 Legea\u201d bezela ezagututakoa) alboratu duen Etika ikasgaia DBHko 4 mailan berreskuratzearen alde gaude.<\/p>\n<p>Hedabideetan apenas oihartzunik izan duen berri txarra REF-K (Red Espa\u00f1ola de Filosof\u00eda) urriaren 28an kaleratutako adierazpen batetan zabaldu zuen. Bertan salatzen den moduan, aurreko legealdian, PSOEk eta UPk osatzen duten egungo gobernuak aurreko Wert legeak, Filosofiaren Historia aukerazko ikasgaia bihurtuz\u00a0 gutxienera murriztu zuen filosofia ziklo osoa berreskuratzea proposatu zuen. Proposamen hau Parlamentarien gehiengoaren babesarekin onartua izan zen eta eskoletan bai ala bai hausnarketa filosofikoarekin lotutako hiru ikasgai izatea bermatzen zuen: Etika DBHko 4 mailan, Filosofia Batxilergoko 1 mailan eta Filosofiaren Historia 2 mailan.<\/p>\n<p>Baina guztion harridurarako LOMLOEren aurreproiektuan gobernuak Etikako ikasgaia ez berreskuratzea erabaki du. Ez hori bakarrik,\u00a0 DBHko maila guztietan ematen den Balio Etikoak ikasgaia (astean ordubete eskasa)\u00a0 ezabatu eta DBHko azken ikasturtera eta Lehen Hezkuntzako azken mailara mugatuko den \u201cBalore etiko eta zibiletarako hezkuntza\u201d izeneko ikasgaiarekin ordezkatu dute. Gainera ikasgai berria emateko Filosofian espezializatutako irakaslerik\u00a0 izatea ez da beharrezkoa izango; gizarte zientzietako edonork egin ahal izango duelarik.<\/p>\n<p>Gaur egun, ikasleek\u00a0 Derrigorrezko Hezkuntza gutxienez espezializatutako irakasleek (Filosofiako ikasketak dituzten irakasleek) emandako\u00a0 etikarekin eta filosofiarekin lotutako 4 ikasgai pasata (ikasturteko bana, astean ordubetez) amaitzen dute. LOMLOErekin aldiz, ikasleek DBH osoan espezializatutako irakasleek derrigor eman beharko ez duten era honetako ikasgai bakarra izatera igaroko dira. Ondorioz ikasleek haien Derrigorrezko Hezkuntza osoan hausnarketa etikoarekin lotutako eta Filosofian espezializatutako irakasleek emandako ikasgai bakar bat ere izan gabe pasa ahal izango dute.<\/p>\n<p>Beste modu batera esanda, Filosofiak Derrigorrezko Hezkuntzan zuen tokia galtzen du, batetik balio moralen sustapenerako orduak murrizten direlako, eta bestetik baloreen sustapena hausnarketa etikoarekin eta filosofikoarekin nahasten delako. (LOMLOEk agintzen duen moduan) demokraziaren, giza eskubideen edota konstituzioaren baloreak irakastea edo Filosofiak proposatzen duen bezela eskubide hoien oinarrian dauden arrazoi etikoen eta filosofikoen gainean hausnartzea, edo zorionaren, justiziaren eta adiskidetasunaren inguruan arrazoitzea ez da gauza bera. Hezkuntzaren helburuetako bat pertsona askeak, kritikoak eta autonomoak sortzea dela sinisten baldin badugu, etika ezin da lege aldaezin multzo baten moduan irakatsi; ikaslegoak hausnarketa pertsonal eta filosofiko baten ondorioz bereganatutako printzipio multzo baten modura ulertu beharko genuke. Eta prozesu honetarako Filosofiako irakaslegoa bidailagun egokiena litzateke.<\/p>\n<p>Guzti honengatik Bizkaiko CGT-LKNko Hezkuntza Publikoko Langileon sail sindikaletik Etika ikasgaia DBHko 4 mailan txertatzearen alde egiten dugula \u00a0ezagutarazi nahi diegu, eta REFetik haien adierazpenarentzako babesak eta atxekimenduak biltzea aurreikusten delako, gure lankidei, beste sindikatuko, elkarteei eta taldeei\u00a0 atxikimendua emateko eskatu nahi dizuegu.<\/p>\n<p>Atxikimenduak zuzenean REFen webgunearen bidez eman ditzazkezue ala guri ondoko posta elektronikora bidali:<a href=\"mailto:hezkuntza@cgt-lkn.eus\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"> hezkuntza@cgt-lkn.eus<\/a><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/t.me\/HezkuntzaCGT_LKN\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-914 size-full\" src=\"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/wp-content\/uploads\/sites\/19\/2020\/11\/telegram-CGT-Hezkuntza.jpg\" alt=\"\" width=\"473\" height=\"346\" srcset=\"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/bizkaia-hezkuntza\/wp-content\/uploads\/sites\/19\/2020\/11\/telegram-CGT-Hezkuntza.jpg 473w, https:\/\/www.cgt-lkn.org\/bizkaia-hezkuntza\/wp-content\/uploads\/sites\/19\/2020\/11\/telegram-CGT-Hezkuntza-300x219.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 473px) 100vw, 473px\" \/><\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaur egun, ikasleek\u00a0 Derrigorrezko Hezkuntza gutxienez espezializatutako irakasleek (Filosofiako ikasketak dituzten irakasleek) emandako\u00a0 etikarekin eta filosofiarekin lotutako 4 ikasgai pasata (ikasturteko bana, astean ordubetez) amaitzen dute. LOMLOErekin aldiz, ikasleek DBH osoan espezializatutako irakasleek derrigor eman beharko ez duten era honetako ikasgai bakarra izatera igaroko dira. Ondorioz ikasleek haien Derrigorrezko Hezkuntza osoan hausnarketa etikoarekin lotutako eta Filosofian espezializatutako irakasleek emandako ikasgai bakar bat ere izan gabe pasa ahal izango dute.<\/p>\n","protected":false},"author":178,"featured_media":916,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":"","_links_to":"","_links_to_target":""},"categories":[12,23,5,4,26,19],"tags":[84,83,37,32],"class_list":["post-946","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-ekimenak-campanas","category-euskera","category-ikasleak","category-irakasleak","category-comunicados","category-publika","tag-ekimenak-campanas","tag-etica","tag-komunikatua","tag-publika"],"publishpress_future_action":{"enabled":false,"date":"2026-05-07 02:43:22","action":"change-status","newStatus":"draft","terms":[],"taxonomy":"category","extraData":[]},"publishpress_future_workflow_manual_trigger":{"enabledWorkflows":[]},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/bizkaia-hezkuntza\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/946","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/bizkaia-hezkuntza\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/bizkaia-hezkuntza\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/bizkaia-hezkuntza\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/178"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/bizkaia-hezkuntza\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=946"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/bizkaia-hezkuntza\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/946\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":947,"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/bizkaia-hezkuntza\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/946\/revisions\/947"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/bizkaia-hezkuntza\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/media\/916"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/bizkaia-hezkuntza\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=946"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/bizkaia-hezkuntza\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=946"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.cgt-lkn.org\/bizkaia-hezkuntza\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=946"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}