Inicio Derechos humanos Tantaka: HARRESIAK

Tantaka: HARRESIAK

por CGT-LKN Kalean
0 comentario

tantakaBa daude aspalditik oso ezagunak diren harresiak, Polisarioren kontra Marokok egindakoa, Mexiko eta AEBen arteko muga egiten duena, Palestina kartzela erraldoi bat bilakatzeko Israelek eraikitakoa, eta famatuen artean famatuena, orain turismo ikurra bilakatutakoa, Txinako harresi erraldoia. Denak asmo politiko zehatz batekin eraiki ziren, kanpokoak eta etxekoak banatzeko, haien arteko hartu emanak saihesteko.

Orain, gerlatik alde egiten duen etorkinen uholdea geldiarazteko, urgentziaz eta larritasunez harresiak altxatzen ari dira Europako agintariak, Hungaria eta Serbiako arteko mugan 175 kilometrokoa, Bulgaria eta Turkiako mugan, dagoeneko 30 kilometroak baina laster izango dira 160km. Evros, Turkian eta Grezian artean dagoen eskualdean 10,5km. Caléiseko kanpamenduaren inguruan Frantziako demokraziak kontzertinaz jositako 20 kilometroko harresia zabaldu du, une honetan Europaren barruan dugun kontzentrazio-esparrua handiena.

Españako estatuan ere badugu gure harresi partikularra, Ceutan eta Melillan 18,7 kilometroko zabaldutako alanbrada. 2005tatik eta 2013ra bitartean 22.000 euroak gastatu dira egunero, bizi modu duina bilatzen duten pertsonei bidea oztopatzeko.

Hau dena Europa zibilizatuan gertatzen ari da, eta lotsak ez gaitu jaten. Ba daude ikusten diren harresiak, poliziak zaintzen dituenak, eta ba daude ikusezinak direnak, desberdina denari, kanpoko denari beldurra eta gorroto diogunak, eta azken hauek dira txarrenak. Ez ote gara denok pertsonak?, aldarrikatzen ditugun eskubideak ez dira pertsona guztientzako? Zer axola nondik gatoz, kontua da denok hemendik hara eten gabe mugitzen garela, eta eraikitako harresiak ez dira kanpokoak sar ez daitezen, ez … eraikita daude pertsonak libreki ibil ez gaitezen, gure askatasuna murrizteko pentsatuak daude. Eta guk maite ditugu pertsonak eta askatasuna.

Crear PDFImprimir

Aviso legal. Esta web utiliza cookies para optimizar la navegación. Al continuar navegando está aceptando su uso y nuestra política de cookies y ver la forma de desactivarlas. (Política de privacidad) Internet Explorer, FireFox, Chrome, Safari Aceptar Leer más

Share